ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuok, Martxoak 3 elkartearekin batera memoria hori indartu nahi dugu, eta horregatik ari gara lanean urteurrenarekin bat datorren omenaldi berezi gisa balioko duen ekitaldi handi batean.

 

«  Gizarte hobe baten alde  borrokatzeak elkartu egiten gaitu denboran zehar »

 

Aurten 50 urte betetzen dira Gasteizen eta euskal langileriaren oroimenean bizirik jarraitzen duen 1976ko martxoaren 3 hartatik.

Memoria hori bizirik mantentzeagatik egindako lana aitortzeak bultzatzen gaitu urtero Gasteizen Poliziak hildako bost langileak gogoratzera eta omentzera, baita Basaurin eta Tarragonan poliziaren errepresioaren biktima izan ziren bi gazte solidarioak, eta une hartan zauritutako eta erreprimitutako pertsona guztiak ere. Hainbat belaunaldi markatu dituen borroka ere gogoratu nahi dugu.

1976ko martxoaren 3aren 50. urteurrena dela eta, ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuok memoria hori indartu nahi dugu, eta, horregatik, Martxoak 3 elkartearekin batera ari gara lanean urteurrenarekin bat datorren omenaldi berezi gisa balioko duen ekitaldi handi batean. Horren zehaztapenak otsailaren 9ko agerraldi batean zabalduko ditugu.

 

 

M3moria. Antolakuntza. Borroka

Oraingoz, aurreratu dezakegu aurtengo leloak 50 urte hauetan indartu nahi izan dugun guztia jasotzen duela: "M3moria. Antolakuntza. Borroka". Lelo honekin iraganean borrokatu zuten pertsonak aitortu nahi ditugu, gaur egun antolatzen garen guztientzat oinarriak jarri zituztenak: gizarte hobe baten alde borrokatzeak elkartu egiten gaitu denboran zehar.

Gainera, 50. urteurrena ospatzeko kamisetak eta jertseak salgai egongo dira, eta gure egoitzetan eta denda birtualaren bidez erosi ahal izango dira. Material honekin 2026ko martxoaren 3a gogoratzeko motorrak berotzen hasi nahi dugu. Herritar guztiak animatzen ditugu memoria kolektiboko ariketa honetan parte hartzera, elastiko eta jertse oroigarri hauekin.

 

ELA - LAB - ESK - STEILAS - Martxoak 3 elkartea

 

Tubos Reunidosentzat proiektu bat eta egungo egoeraren erantzukizunak eskatzen ditugu

Gaurko bileraren ondoren, ESKn uste dugu Green Industryren (CAP Capital) proposamena ez dela nahikoa: langileei eskatzen dizkien sakrifizioak zehazten ditu,… Irakurri

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Tubos Reunidos taldeko lantegi guztien jarraitutasuna bermatu behar da

Edozein industria-irtenbidek Amurrioko, Trapagarango eta Langraiz Okako lantegien jarraitutasuna bermatu behar du. Tubos Reunidos taldeak industria-instalazioak, ezagutza teknikoa, langile kualifikatuak,… Irakurri

Tubos Reunidos talde osoarentzako enplegu-bermeak eta industria-irtenbidea exijitzen ditugu

Premiazko neurriak eskatzen ditugu jarduerari eta soldatei eusteko, baita talde osoa babestuko duen irtenbide bat ere. Likidezia-faltak eta salmentaren inguruko… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52