Larunbat honetan, azaroaren 8an, frankismoaren biktimek eta memoriaren aldeko elkarteek Iruñeko Erorien eraispena eskatzeko deitu duten manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu.

 

«  Biktimek erreparaziorako duten eskubidea bermatzeko,  berriro biktimizatzen  dituzten sinboloak ezabatu behar dira  »

 

Nafarroako langile, gazte, ikasle eta herritarrei dei egiten diegu datorren larunbatean, azaroak 8, 18:00etan Erorien monumentura etor daitezen, exijitzeko ikur frankista hori behingoz Iruñeko kaleetatik ken dezaten.

Faxismoa berpiztu eta diktadura frankistaren aurpegia garbitu nahi duten joerei aurre egiteko modu bakarra da gatazka ideologikoa eta iraganeko ekintzei zilegitasuna kentzea. Sendo, argi eta garbi. Ekintza eredugarrien bidez, hala nola, haien ikur adierazgarrienetako bat eraitsita, Gurutzadan hildakoen monumentua, Erorien monumentua.

Biktimek erreparaziorako duten eskubidea eta ez errepikatzeko bermeak jartzeko modu bakarra da egunero berriro biktimizatzen dituzten ikurrak ezabatzea. Azken 20 urteotan Nafarroako herrietan egin den bezala. Bakar bat ere zutik ez gelditzeko. Ezta Eroriak ere.

 

 

Biktimen erreparaziorako eskubidea

Erorien Adieraberritzeak, PSNk, EHBilduk eta Geroa Baik Eraispenaren ordez inposatuak, ez du bermatzen biktimen erreparaziorako eskubidea. Gainera, giza eskubideei eta desagertutako pertsonei buruzko nazioarteko legediaren aurkakoa da.

Bere hilobi-balio historikoagatik gorespen faxistaren ikurrari eusteak biktimen egiarako eta justiziarako eskubidea urratzen du, Memoria desitxuratzen baitu. Memoria ez dago ikur frankistetan, biktimengan baizik, Memoria eta Historia baitira. Errepresaliatuengan, hobietan, bide bazterretan eta haien oroigarri eraikitako memorialetan dago.

 

Parte-hartze hiritarra

Iruñeko Udalak herritarren parte-hartzea bere nortasunaren ezaugarria dela esaten badu, hori frogatzeko urratsak eman behar ditu, adieraberritzea alde batera utzi, eta Eroriei buruzko erabakitzeko prozesua hasi, kontuan hartuta biktimak eta herri interesen defentsarekin konprometitutako gizarte kolektiboak, frankismoak errepresaliatutakoak gureak zirelako.

Nafarroako gizarte guztiari dagokio norabide egokian bultzatzea eta aurre egitea faxismoaren korronte zaharberritzaileei.

 

Azaroak 8 manifestazioa

Horregatik, hilaren 8an manifestazioan egonen gara, historiaren alde egokian,  Erorien Monumentua eraitsi orain!

 

ELA, ESK, CCOO, CGT, CNT, SOLIDARI, STEILAS, Mugarik gabe, Zabaldi, Sare Antifaxista, Lunes lilas, Gerezi lilas, Iruñerriko Kontseilu Sozialista, Jardun Koordinadora, Haritu

 

Iruñeko Erorien eraispenaren aldeko manifestazioa

Larunbat honetan, azaroaren 8an, frankismoaren biktimek eta memoriaren aldeko elkarteek Iruñeko Erorien eraispena eskatzeko deitu duten manifestazioan parte hartzera animatzen Irakurri

Erorien Monumentua eraitsi orain!

Urtarrilaren 18an, larunbata, Iruñeko Erorien Monumentua eraistearen alde egingo den manifestazioan parte hartzera deitzen dugu. Irakurri

Memoria Demokratikoaren Legearen aurreproiektua labur geratzen da

ELA, LAB, Steilas, ESK, CGT, Hiru eta EHNE sindikatuen ausnarketa Memoria Demokratikoaren lege aurrepriektuari buruz. Irakurri
  • 1