Arabako Foru Aldundiaren hipokresia salatu egiten dugu, murriztu nahi duen azpikontratatutako zerbitzu bat ematearren sari bat jasotzeagatik. Plegu berriko murrizketek 7 kaleratze eta indarkeria matxistaren biktimentzako arretaren narriadura ekarriko lituzke.

 

« Saria jasotzeko merezimenduak  benetan zalantzazkoak  dira »

 

Astearte honetan, urriak 21, Arabako Foru Aldundiak Grupo Social ONCE Euskadi 2025 sari solidarioa jaso du administrazio publikoaren kategorian, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei eta haien ardurapeko pertsonei egonaldi ertaineko harrera-zentroa (CARME) abian jartzeagatik.

Saria ematea oso bitxia da, Aldundia saritzen baita bere betebehar legalak betetzeagatik, hau da, zentroa irekitzeagatik. Gainera, 2020an ireki zen. Aldundiak enpresekin azpikontratatzen duen baliabide bat da, eta ez du zuzenean kudeatzen, beraz, saria jasotzeko merezimenduak benetan zalantzazkoak dira.

 

Pleguko murrizketa onartezinak

Hau gertatzen da Aldundiak murrizketa onartezinak planteatu dituenean zentroa kudeatzeko joan den maiatzaren 31n atera zen kontratazio-pleguan. Gorka Urtaranek jaso zuen saria, zentroan eskaintzen den arretaren kalitateari balioa emanez eta arreta horretaz harro agertuz, zerbitzuan murrizketak planteatzen dituen bitartean.

Eta egia esan, CARMEko profesionalen lanak sari hori eta askoz gehiago merezi ditu, eta horietatik handiena da egiten duten lanaren errekonozimendua, enplegua bermatzen eta Aldundiak harrotasunez aurkezten duten arretaren baldintzak hobetzen. Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeek eta arreta jasotzen duten adingabeek merezi duten kalitatezko arreta emateko, langile nahikoak behar dira, kualifikazio handikoak eta esperientzia dutenak, CARMEk gaur egun duen bezala.

Baldintza-agiria benetan zentzugabea da; aurrera jarraituz gero, 7 kaleratze egingo lirateke, egungo plantillaren % 38, eta ezinezkoa izango litzateke zerbitzuaren egungo arreta ematen jarraitzea. Asmoa da 6 emakume eta haien familiak artatzea, guztira 17 pertsona, 3 urtetik beherakoak kontuan hartu gabe, eta txanda bakoitzean askotan pertsona bat izatea, benetako zentzugabekeria.

 

 

Artatutako emakumeen babesgabetasuna

Plegu berriak ekarriko lukeen egoeraren salaketa publikoa dela eta, Aldundiaren erantzuna bere asmoekin aurrera jarraitzea izan da, langileei entzun gabe, Urtaran jaunak behin eta berriz haiekin elkartzeari uko egin baitie.

Badirudi Aldundiak murrizketak zaratarik gabe egin daitezen nahi duela, merezi ez duten sariekin bere kontzientzia garbitzen saiatzen den bitartean. Ez dute ulertu nahi langileen salaketa publikoa ez dela egiten soilik lizitazio berrian markatutakoa aplikatuz gero gertatuko diren kaleratzeengatik, baizik eta arreta jasotzen duten emakumeen babesgabetasunak sortzen duen kezkagatik egiten dela; izan ere, emakumeek behar duten babesa jaso beharrean, erabat berreskuratzea zailduko lukete, Aldundiak lau txanpon aurrezteko.

 

Salatzen jarraituko dugu

Langileek ez dute etsiko, eta inposatu nahi dituzten murrizketak bertan behera uztea eskatuz gain, indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko sare osoan baliabideak berehala zabaltzeko eskatuko dute berriro gaur, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politiken Batzordean egingo duten agerraldian.

Uztailaren 2an, Gorka Urtaran txapuza horren azalpenak ematen saiatu zenean, zentroko langileak hogei bat kolektibo feminista, sozial eta sindikaletako (ESK, ELA, LAB, CCOO, STEILAS, GOFEko Langileen Batzordea, Gasteizko Mugimendu Feminista, Gerraren aurkako Emakumeak, Pentsionistak Araba (Arabako Pentsionistak Lanean eta Bizitza Duinaren Alde), Sorginenea, Itaia Gasteiz, Mugarik Gabe, Argilan-ESK eta Errota Zaharra Auzo Elkartea) ehun pertsona baino gehiagorekin batera kontzentra bat egin zuten.

Gorka Urtaranek babes sozial zabala entzun dezake, eta CARMEn eskaintzen den zerbitzuari eustea bermatzeaz gain, indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko sare osoko baliabideak zabaltzea (CAI, CARME eta SISEP) edo guztiz justifikaziorik gabeko murrizketak aplikatu ditzake.

Indarkeria matxistaren aurkako benetako konpromiso baten alde borrokatzen jarraitzen dugu, eta ez dugu etsiko.

Ez ditugu murrizketak, hipokrisia eta diskurtso hutsak onartuko!

 

CARME-ko langileek Arabako Aldundiak planteatutako murrizketak ezabatzea lortu dute

Hainbat hilabetetako mobilizazioaren ondoren, langileen % 38ko kaleraketak atzera bota da, eta plazak eta aurrekontua handitu dira. Garaipen horrek erakusten du Irakurri

Erakundeek planto eman diete Arabako esku-hartze sozialeko langileei

Arabako erakundeek gaur planto eman diete Arabako esku-hartze sozialaren langileei eta euren aldarrikapenak ere ez dituzte ere entzun nahi, sektorea Irakurri

Borondaterik gabeko instituzioak, aukerarik gabeko emakumeak

Azaroaren 25etan erakundeek indarkeria matxista gaitzesten dute, baina benetako erantzuna beti bera da: murrizketak eta pribatizazioak. Indarkeriari ez zaio diskurtsoekin Irakurri

CARMEko langileen borrokak lehen garaipena lortu du

Langileen % 38ko murrizketa eta zerbitzuaren okertzea aurreikusten zuen lizitazioa hutsik geratu da hilabete luzeetako borrokaren ondoren, eta Arabako Foru Aldundiak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14