Akordioa negoziatzen hasi nahian 15 urte baino gehiago igaro ondoren, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko (GOFE) langileek planto egin dute eta mobilizazioei ekin diete.
« Plantilla handitu gabe jarraitzen dugu lan-gainkarga izugarria arintzeko, eta horrek eskaintzen dugun kalitatean eragiten du »
Gure Enplegu Baldintzak Arautzeko hirugarren Akordioaren negoziazioari hasiera ematea.
Berriro gauza bera, berdinek agintzen dutelako. Eskerrik asko, alderdiaren pean, erakunde hau zuzentzen duela dioen gobernu talde honi.
Horrela gaude, gauza berarekin, betiko leku berean. Duela 4, 8, 12 urte bezala... gure lan-baldintzak arautzen dituen akordio berarekin 2007ko abuztutik. 15 urte baino gehiago daramatzagu negoziatzen hasi nahian, eta erantzunek beti aitzakia izaera dute.
Negoziatzeko hasteko garaia da, kontziliazio-neurrietan, baimenetan eta egutegien akordioan hobekuntzak lortzeko, baita balorazio-batzordea arautzeko eta lanpostu zerrenda (RPT) aztertzeko, berau Eskalen Legeari egokitzearekin batera. Halaber akordio arautzailea Euskal Enpleguari buruzko Lege Berriari eta indarrean dagoen euskararen normalizazioari buruzko araudiari egokitu dadila eskatzen dugu, GOFEn dauden guardiak negoziatu eta Bitarteko funtzionarioak kanpoan uzten dituen artikulu guztiak eguneratzearekin batera.
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak langile gehiago behar ditu
Berriro ere gauza bera, zentzu eta errespeturik gabe, plantilla handitu gabe, langileon gain-kargak handituz, guzti honek, eskaintzen dugun kalitatean eragiten duen bitartean. Guzti hau salatzen dugu Gizarte Ongizateko Institutuko langileak eta erabiltzaileak garelako. Badakigu zertaz ari garen. Ezin dugu kalitatezko zerbitzua bermatu plantilla handitu ezean, zaintzak kuantitatiboki ematera behartuta gaudelako, denbora eta minutuetan ezarrita.
Lanaldi partzialeko plazen bidez GOFE-ko lan baldintzen prekarizazioa salatzen dugu, oraingo eta etorkizuneko pobrezia eta genero soldata-arrakala hauspotuko duena. Genero arrakala are handiagoa da emakumeen artean nahi gabeko partzialtasunaren intzidentzia handiagoa delako. Euskadi mailan % 19koa da, GOFEn ehuneko hori hanadiagoa izanik.
Plantilla birdimentsionatzea eskatzen dugu, lanaldiaren %100etik beherako dedikazioa dituzten plazak kenduz.
Horregatik ASKI DELA aldarrikatzen dugu. Salatu dezagun utzikeria zikin hau! Lan-baldintzak arautzen dituen gure akordioa negoziatzeko eskubidea aldarrikatuko dugu berriro ere!
Argazkiak: EITB
Mobilizazioak Arabako GOFE-n
Horregatik guztiagatik, mobilizatu egingo gara. Batzarrak egingo ditugu apirilaren 10, 17 eta 24ean, 11:00etatik 11:30era, Gasteizko San Prudentzio kaleko bulegoetan.
- Kalitatezko gizarte-zerbitzu publikoen alde
- Plantilla handitu, kalitatezko enplegua sortu
- Lanaldiaren % 100etik beherako dedikazioa duten plazak sortzeari ez.
- Gure lan-baldintzak arautzen dituen hirugarren akordioaren negoziazioa ireki.
CCOO - ELA - LAB - SATSE - ESK -SAE
Arabako Gizarte Zerbitzu Publikoen eraistea
Akordioa 15 urtez berritu gabe egon ondoren, Arabako GOFEko langileek planto egin dute
Baliabide falta Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen indarkeriaren gorakadaren aurrean
Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean langile falta
- 1
- 2