ESK sindikatuak babesten du Arabako Suhiltzaileen Erakunde Autonomoan ELAk eta LABek osatzen duten Langileen Batzorde osoak uztailaren 15etik abuztuaren 4ra egingo duen hiru asteko greba-deialdia.

 

Arabako suhiltzaileek langile falta, akordioak ez betetzea, diziplina-espedienteak irekitzea eta prestakuntza falta salatu dituzte.

« Poltronetatik ukatzen digutena  kaleetan irabaziko dugu  »


Zortzi urtez lan-baldintzak arautzeko akordiorik lortu gabe egon ondoren, hainbat gerentziak eta foru-kontseilarik pasatu ondoren, iritsi da garaia Arabako Foru Aldundiaren zerbitzua garatzeko eta hobetzeko interesik eza eta Aldundiaren kudeatzaileek erakusten duten gaitasunik eza modu iraunkorrean kalera ateratzeko.

Aldundiak, ezer konpontzen ez duten gerentzietako gastu izugarriarekin nahikoa ez bazen, duela bi urte baino gehiago kanpoko aholkularitza bat kontratatu zuen, Cuatrecasas. Aholkularitza hori ez da merkea izateagatik nabarmentzen, eta ez du erakutsi Erakundearen zerbitzua emateko baldintzak behingoz arautuko dituen akordio batera iristeko gai denik.

 

Bada garaia behingoz entzun gaitzaten

ESK-n argi daukagu kudeatzaile, aholkulari eta foru kontseilari horiek guztiak pasatzen direla, eta zerbitzua, suhiltzaileak eta zerbitzuaren lana garatzeko behar diren langileak mantentzen ditugunok geratzen garela. Bada garaia behingoz entzun gaitzaten eta erabat porrot egin duen kudeaketa-eredu bat errotik alda dadin.

Horregatik, erakundeko langile guztiei dei egiten diegu grebarekin eta mobilizazioekin bat egin dezaten. Gobernu bakar batek ere ez digu inoiz ezer oparitu, eta oraingoan, berriz ere, bere poltronetatik ukatzen digutena, kaleetan irabaziko dugu.

Borroka da bide bakarra!

 

ESK-K bat egiten du Arabako suhiltzaleen erakunde autonomoko deitutako 3 asteko grebarekin

ESK sindikatuak babesten du Arabako Suhiltzaileen Erakunde Autonomoan ELAk eta LABek osatzen duten Langileen Batzorde osoak uztailaren 15etik abuztuaren 4ra Irakurri

Konpondu gabeko arazoak Arabako suhiltzaileetan

Arabako suhiltzaileek langile falta, akordioak ez betetzea, diziplina-espedienteak irekitzea eta prestakuntza falta salatu dituzte. Irakurri

Arabako suhiltzaileak haserre Irma Basterra diputatuaren hitzekin

Irma Basterra Arabako diputatuaren hitz triunfalistek kezkatzen gaituzte COVID-19ren krisi honetan, Arabako suhiltzaileek bizi izan duten errealitatearekin zerikusirik ez duen Irakurri

Arabako suhiltzaileek gabeziak eta urritasunak salatu dituzte

Urte hauetan Arabako Suhiltzaileen Erakunde Autonomoko zuzendaritzak eta agintariek izan duten jokatzeko eraren aurrean gure kexa adierazteko, Suhiltzaileok kalera atera Irakurri
  • 1