Urte hauetan Arabako Suhiltzaileen Erakunde Autonomoko zuzendaritzak eta agintariek izan duten jokatzeko eraren aurrean gure kexa adierazteko, Suhiltzaileok kalera atera eta mugitzea erabaki dugu.
Urte hauetan Foru Suhiltzaileen Erakunde Autonomoko zuzendaritzak eta agintariek izan duten jokatzeko eraren aurrean gure kexa adierazteko, Foru Suhiltzaileok, kalera atera eta mugitzea erabaki dugu.
Denbora luze honetan, gabezia eta hutsune asko salatu ditugu eta ez dugu erantzun eraginkorrik jaso, honek langileak garen aldetik gure segurtasunari eragin diolarik baita hiritarrei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitateari.
Gainera, azken hilabeteotan egoerak okerrera egin du hainbat interbentziotan islatua izan delarik eta Erakunde Autonomonotik bi lankideri ezarri zaizkien espedienteak ere kontuan haru beharrekoak dira.
Otsailak 26 elkarretaratzea
Guzti honengatik, hurrengo otsailaren 26an asteazkena, Gasteizko Probintzia Plazan 11:30tan burutuko den elkarretaratzera etortzera gonbidatzen zaituztegu, bertan gure zerbitzuak bizi duen egoera publikoki salatuko dugu.
Bertan elkartuko gara!
ESK-K bat egiten du Arabako suhiltzaleen erakunde autonomoko deitutako 3 asteko grebarekin
Konpondu gabeko arazoak Arabako suhiltzaileetan
Arabako suhiltzaileak haserre Irma Basterra diputatuaren hitzekin
Arabako suhiltzaileek gabeziak eta urritasunak salatu dituzte
- 1