Langileok batzarrean erabaki behar dugu zer bide hartu: akordio txar bat edo mobilizazio gehiago ondorengo hitzarmen on baten alde.

« Hitzarmenak plantilla osoari eragiten dio, beraz,  langile guztiok erabaki beharko dugu  zein akordioa sinatu. »

 

ESKn uste dugu zintzoena dela Nordexeko langileei jakinaraztea zein den Enpresa Batzordeko egoera.

Atzo, uztailak 2, izandako bileran, CCOO urrundu egin da sindikatu guztietatik eta adostutako 7 puntuko plataformatik.

ESK Enpresa Batzordean sartu zenetik, gure eskakizunen zati handi bati uko egin genion, sindikatu guztiak plataforma amankomun batekin batera joan gintezen lortzeko. Ondoren, plataforma horren eskakizunak murrizten joan dira, eta azkenik, plataforma eskeletiko batean geratu da, “oso minimoa” den plataforma batean. Enpresak, prozesu osoan zehar, negoziazioa blokeatu du eta ez du tutik ere eskeini, bere zikoizkeria gure eskubideen aurretik jarriz.

 

Lanuzteak eta gero

Egoera horren aurrean, duela egun batzuk, Enpresa Batzordeko sindikatu guztiok lanuztea egiteko deia egin genuen, eta oso arrakastatsua izan zen. Denok batera joaten garenean, indartsuak garela frogatu dugu. Gelditzen badugu, Nordex gelditzen da. Horrela bakarrik lor dezakegu enpresa mahaian esertzea, gure baldintzak hobetuko dituen hitzarmen bat benetan negoziatzeko.

Oso deigarria da lanuztearen arrakastaren ondoren CCOOk bere burua gainerako sindikatuekiko akordiotik kanpo uztea erabaki izana eta enpresarekin akordio txar bat bere kabuz negoziatzen saiatzea. CCOOk uste al du langile guztiak eta Enpresa Batzorde osoa elkarrekin egonda eta mobilizazio potente batzuen ostean baino hitzarmen hobea lortuko dutela beraien kabuz? Zertarako deitu zuten lanuzteetara orain errentabilitatea ateratzen ez badiote negoziazio mahaian? Ez dugu ulertzen zergatik itxi nahi duten akordio bat non hurrengo urteetan dirua galduko dugun (KPIaren igoera bermatzen ez delako) eta non kategoriak ez diren parekatzen gure lanean hartzen ditugun erantzukizunekin. Enpresak, oraingoz, ez ditu lanorduak nabarmen murriztu (hau da, ia urteko ordu berberak dira), eta hitzarmenean ere ez da txanda-kontraturako eskubidea blindatzen... beste gauza askoren artean.

 

Mobilizazio eta partehartze gehiago

ESKn Enpresa Batzordearen gehiengoaren eta mobilizazioak areagotzearen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu. Gure ustez, langileok batzarrean erabaki behar dugu zer bide hartu: akordio txar bat, edo mobilizazio gehiago ondorengo hitzarmen on baten alde. Hitzarmenak plantilla osoari eragiten dio, beraz, langile guztiok erabaki beharko dugu zein akordioa sinatu.


Estutzen jarraitzeko unea da.
Denok batera lor dezakegu!
Hitzarmen duin baten alde!

 

Jarrai gaitzazu!

Whatsapp https://labur.eus/nordex1

Twitter https://x.com/ESK_Nordex

Telegram https://t.me/ESKnordex

 

Nordex: Aurreakordio eskasa eta bermerik gabeko bozketa

Batzordearen gehiengoak ez dugu onartzen CCOOk enpresarekin duen aurreakordioa, ez baita nahikoa. Gainera, ez dugu bozketaren emaitza onartzen, berme falta Irakurri

Hitzarmen on baten alde: langileon mobilizazioa eta parte-hartzea

Langileok batzarrean erabaki behar dugu zer bide hartu: akordio txar bat edo mobilizazio gehiago ondorengo hitzarmen on baten alde. Irakurri

Hitzarmen duin baten aldeko lanuzteak Iruberriko Nordex-en

Ekainaren 26 eta 28ko lanuzteetan parte hartzera deitzen dugu. Bakarrik mobilizazioaren ondorioz, enpresak hitzarmenaren negoziazioa desblokeatuko du eta gure lan-baldintzak Irakurri
  • 1