Gure elkartasun osoa adierazten diegu kondenatutako 6 pertsonei eta CNT sindikatuari. Zapalketa hori ahalbidetu duen Mozal Legea berehala indargabetzeko exijitzen dugu.
« Mozal Legea indargabetzea eskatzen dugu edozein ahots disidente itotzea ahalbidetu baitu »
Auzitegi Gorenak berretsi egin du CNTko 6 sindikalisten aurkako epaia, eta 3 urtetik gorako kartzela-zigorra ezarri die bakoitzari, "Pastelería La Suiza" enpresaren aurrean protestak egiteagatik.
Urteak dira prozesu judizial bihurri hau hasi zenetik, eta aste honetan, berriz ere, justiziak sindikalismoa zapaldu du. Beste behin ere, Mozal Legea ez indargabetzearen ondorioak ikusten ditugu.
Kartzela zigor gogorrak
CNT sindikatuak 2017an protesta batzuk antolatu zituen Suitza gozotegiaren aurrean, sindikatuak jakin baitzuen enpresak lan-eskubideak sistematikoki urratzen zituela. Enpresak protesta horiek salatu zituen Mozal Legearen babesean, eta aste honetan, hainbat urtez auzibidean egon ondoren, Auzitegi Gorenak kartzela zigor gogorrak ezarri dizkie.
Epai horrek argi uzten du Mozal Legeak herritarren eskubideak eta askatasunak murriztea dakarrela berekin, eta joera ideologiko handia duela, bere asmo nagusia boterearen aurkako ahotsak isilaraztea baita. Lege hau beldurraren tresna bat da, sistemak boteretsuen eskuetan jartzen duena, kasu honetan enpresen eskuetan, inpunitate osoz jarduteko.
Mozal Legearen indargabetzea
ESK-k elkartasuna adierazi nahi die zigortutako 6 pertsonei eta CNT sindikatuari. Gainera, Mozal Legea berehala indargabetzea eskatzen dugu, azken urteotan edozein ahots disidente status quo neoliberalarekin itotzea ahalbidetu baitu.
La llucha ye l'únicu camín!
El sindicalismu nun ye delitu
Errepresioa eta autoritarismoa Michelinen
La Vitoriana okindegia zigortuta kaleratzeagatik eta askatasun sindikala ez errespetatzeagatik
Ertzaintzak Martxoaren 3ko manifestazioan egindako karga bortitza salatzen dugu
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6