Gaur, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperetan gauden honetan, irmoki salatu nahi dugu langileok gure osasuna jokoan ipintzen dugula, bizitza duin baterako diru sarrera nahikorik bermatzen ez duen enplegutan.

 

« Patronalak lanetik etxera  bizirik eta osasuntsu  itzultzeko eskubidea bermatu behar du »

Munduan zehar milaka langile hiltzen dira bai istripuz eta baita ere laneko gaitzen eraginez. Euskal Herria ez da salbuespena, gurean urtero errepikatzen dira datu beldurgarriak eta Nafarroa da adibidez, istripu tasetan lidergoa daraman herrialdea, estatuan soilik Baleareen atzetik.

Euskal Herrian azken urteetan etengabe errepikatzen dira istripuen patroiak, milaka lan istripu arin zein larri aitortzen dituzte datu ofizialek, goranzko joera batekin gainera. Heriotz kopuruan ere ez dago etenik. 70 hildakoen muga gertu dugularik urteak joan urteak etorri.

Istripuen datu ezkutaezin hauek sistemaren beraren iruzurra agerian uzten dute, izan ere, lehen instantzian Mutualitateen esku dagoen laneko gaitzen aitortzea guztiz testimoniala da, adibide gisara, urtero bataz beste ez da dozena bat “laneko minbizi” ere aitortzen.

 

 

Milaka lan istripu (zehazki 2023an 100.000tik gora) aitortzen ditu administrazioak, prebentzio sistemaren porrotaren erakusle. Aitortuak dira ezin direlako ezkutatu. Aldiz, laneko gaitzak ez ditu aitortzen eta sistematikoki, gehiengo zabala, Osasunbidea eta Osakidetzara bideratuak dira. Sistema berak laneko gaitz asko eragiten ditu, istripuak bezala, aldiz errekonozituak ez izateko bide dute enpresek, Mutualitateen bidez, argi utziaz egiten duten amarrua.

Aurten ere, datu beldurgarriak gailentzen ari dira, Euskal Herria osoa aintzat hartuta, 2024an dagoeneko 21 hildako daramatzagu, soilik lan istripuetan.

Prebentzio sistemak porrot egin du patronalak araudia bete gabe 30 urte daramatzalako. Prebentzio araudia da gutxien betetzen den araudia. Hau gertatzeko ezinbestekoa da administrazioak, gobernu ezberdinek, patronalarekiko konplizitatea erakustea eta honela bitartekorik ez jartzea betearazpena bermatzeko. Soilik honela ulertu dezakegu EAEn 50 inspektore eskas egotea eta 12 Nafarroan.

 

 

Aldiz, Nafarroa eta EAEko gobernuen NOPLOI eta OSALAN bezalako egiturei eskeintzen diete lan osasunaren inplantazioaren ardura, gogora dezagun aholkularitza entitateak direla, honela bermatzen dute patronalaren inpunitatea, soilik aholkatuaz, isunak jartzea ekidinez.

EAE,n berriki hauteskundeak izan direnean Urkullu jaunari esan diogu agur. 2012ko abenduan kargua hartu zuenetik 444 langile hil dira istripuz. Langileok, “absentismoaren” eta langileon eskubideen aurka aritu zen lehendakari gisara gogoratuko dugu, eta bere agintaldian 444 kide patronalaren esku hiltzen utzi zituen agintari bezala. Agur beraz, eta inoiz arte!

 

 

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde, HIRU eta CGT Nafarroa sindikatuok osatzen dugun frontetik borrokan jarraituko dugu lan osasuna bermatu dadin, behingoz Patronalak dagokiona bete dezan etxera bizirik eta osasuntsu itzultzeko eskubidea dugulako.

Gaur hegoaldeko lau hiriburuetan mobilizazioak eta ekintzak burutu ditugu:

  • Iruñea: laneko mugikortasun istripuen inguruan

  • Donostia: sektore feminizatuek eta zaintza lanetan diharduten langileek bereziki pairatzen dituzten arrisku psikosozialen inguruan, erakunde publikoek lan horiek pribatizatzeko eta prekarizatzeko hartutako erabakiaren ondorioz.

  • Bilbo: Mutualitateek egiten duten iruzur erraldoia salatzeko Mutualia jopuntuan jarriaz

  • Gasteiz: Patronalak duen, altueretako erorketen ardura agerian uzteko


Honela etengabe, ezaren gudaz baietza sortuz, patronalak aurrean izango gaitu eta langileon babesleku izaten jarraituko dugu.

 

LAB - ESK - Steilas - CGT Nafarroa - EHNE - Hiru

 

 

Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak

ESK-k lanpostuan hartutako COVID-ak eragindako sekuelak lan-istriputzat aitortzea lortu du epai batean. Irakurri

Prebentzioa lanean ez gaixotzeko eta ez hiltzeko

Gaur, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperetan gauden honetan, irmoki salatu nahi dugu langileok gure osasuna jokoan ipintzen dugula, Irakurri

Lanean hiltzen eta gaixotzen gara, patronalak zigorrik gabe jarraitzen duen bitartean

Patronalak lan-osasunerako araudia urratzen jarraitzen du, erakundeek beste alde batera begiratzen duten bitartean. Urkullu agintaldian izandako 444 heriotzak gogora ekarriz Irakurri

Lan osasunaren defentsan, antolatu eta aktibatu!

Azken hiru hamarkadetan patronalak lan-osasunari buruzko araudia behin eta berriz urratu ondoren, erakundeei eskatzen diegu lan-ikuskatzaileen kopurua handitzea, enpresak zigortu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11