Eusko Jaurlaritza eta Europear legebiltzarraren hauteskunde garrantzitsuen atarian gaudelarik, erabat kezkagarria da Bizkaiko Correoseko banaketa unitateak duten egoera.
« Plantilla ezarritakoaren % 50etik behera egotea, gainerakoei gainkarga, estresa eta bajak ekartzen die »
Unitate gehienetan, ezarritako langilegoaren %50 a bakarrik ari da lanean, honek zera suposatzen duelarik:
- Lan zentroetan milaka notifikazio daude pilatuta banatu gabe.
- Postaria ez dela etxeetara egunero joaten naiz eta horrela agindu Posta Zerbitzu Unibertsalak, hiritarrak 4 eta 5 egunetan postarik gabe utziz.
- Egunero, lan karga dela eta, lan baldintzak okertuz doaz: ez dugulako zehazturik egin beharreko lana, amaigabeak diren ibilbide berriak egin behar ditugulako eta hiritarreei zerbitzu on bat ez diogulako ematen.
- Baldintza hauek langileengan frustrazioa areagotzen du ezin bait dugulako, denbora falta gatik, bildaketak eraman eta hauen aukeraketa egin behar dugulako errentagarritasun ekonomikoaren arabera eta ez ordea bildaketen garrantziaren arabera. Honetaz gain, lan karga eta lan-estresaren ondorioz lanerako ezintasunezko bajak gehiagotzen ari dira.
Bezeroei arretan eta logistikan ere
Bezeroei arreta egiten duten ofizinek ere ez dute egoera hobeagorik, hauetan nabaria da jardunaldi partzialen handitzea. Honek suposatzen ordu osagarrien abusua eta momentuko tendentziak bermatzen du funtzio komertziala hiritarrei arreta zerbitzu on bat ematea baino.
Gauza bera ari da gertatzen logistika zentroetan. Bizkaian bidalketak kudeatzeko bi zentro ditugu Etxarriko Lezama-Leguizamon poligonoan eta Basauriko Lapatzan poligonoan daudenak. Lan zentro hauetan aipagarriena lan baldintzen hondatzea eta kontratu partzialen gehitzea eta hauek duten aniztasuna: 5 orduko kontratuak astelehenetik ostiralera edo asteartetik larunbatera, 5 orduko kontratuak larunbatetan, jai egunetan eta asteartetan edo larunbatetan, jai egunetan eta astelehenetan.
Argazkia: EITB
Lanuzteak martxoan eta apirilean
Egoera honen haurrean eta hainbatetan Correoseko zuzendaritzarekin bilera bat eskatu eta erantzunik jaso ez dugunez, Enpresa Komitea eta Langileon Junta, langileria entzun eta gero, martxoaren 25, 26 eta 27an eta apirilaren 2, 3 eta 4ean bi orduko lanuzteak deitu ditugu.
- Banaketa zerbitzua: 12:30etatik 14:30ak arte eta 14:30etatik 16:30ak arte.
- Bulegoetan: 13:00etatik 15:00ak arte eta 14:30etatik 16:30ak arte.
- CTP eta CT: 07:00etatik 09:00ak arte eta 19:00etatik 21:00ak arte.
Salatu eta exijitzen dugu
- Lanpostuen estaldura falta salatzen dugu.
- Lan baldintza duinak exijitzen ditugu.
- Kalitatezko Posta Zerbitzu Publiko baten defentsa ealdarrikatzen dugu.
- Posta Zerbitzu Unibertsalaren betetzea exijitzen dugu.
CCOO – ESK – CSIF – LAB – UGT - ELA
Correosen abusuaren aurrean planto egiteko unea iritsi da
Arabako Correoseko langileek murrizketen aurka mobilizatuko dira
Gipuzkoako Posta Zerbitzuak udan hondoa jo du kontratazio faltagatik
Gehiengo politikoak sektore publikoaren baldintzak hemen erabakitzea babesten du
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8