Negoziazioaren egoerari buruzko argibide batzuk uzten dizkizuegu, patronalak bere sasi-egiekin eta kontu faltsuekin engaina ez gaitzan. Abenduaren 14ko kontzentrazioan eta 21 eta 28ko grebetan parte hartzera animatzen dugu.

 

« Patronalak sektoreko  prekarietatearekin amaitzeko proposamen bat  ekartzen ez badu, ez da hitzarmenik egongo »

 

Mahaian parte hartzen ari garen lau sindikatuon hausnarketa bateratua helarazi nahi dizuegu, negoziazioaren egoera argitzeko eta patronalak sasi-egiekin eta kontu faltsuekin engaina ez gaitzan.

 

Bermatu beharreko gutxieneko edukiak

 

Azken orduan (hausnarketa bateratua idatzi ondoren) Gizardatzek fitxa mugitu du eta mahai sektorialeko bilera batera deitu gaitu. Bertan, eskatu bezala, proposamen ekonomiko eta lan-baldintzei buruzko proposamen berri bat egiteko konpromisoa hartu dute. Bilera ostegun honetan, hilak 14, izango da.

Orain, inoiz baino gehiago, garrantzitsua da tentsioari eustea mobilizazioen bitartez. Dei egiten dizuegu guztioi Bilboko LHKren aurrean egingo den elkarretaratzean parte har dezazuen. Elkarretaratzea mahai sektorialeko bilerarekin kointzidituko du: abenduak 14, osteguna, 15:00etan.

Argi eta garbi esan behar diogu patronalari: sektoreko prekarietatearekin amaitzeko proposamen bat ekartzen ez badute, ez dela hitzarmenik egongo.

 

 

 

Bermatu beharreko gutxieneko edukiak

Negoziazio-mahaiaren 27 bilera egin ostean eta hitzarmenik gabe bi urte daramagunean Gizardatz eta Geroan patronalek, Bizkaiko Foru Aldundiaren, EUDELen eta Bizkaiko udalen oniritziarekin, Esku-Hartze Sozialeko Lan Hitzarmenaren negoziazioa blokeatu dute. Erabaki hori jarrera arduragabea da.

Gizardatz eta Geroan enpresak Herri-Administrazioen esanetara jokatzen dute, eta ez dira gauza akordiora hurbiltzeko proposamen bat egiteko. Guk duela hainbat hilabetetik hona galdegin izan diegu proposamen hori egiteko; izan ere, urriaren 10ean izan zen bilerara ekartzekotan geratu ziren.

Bi urte dira batzarrak egiten ari garela, baina Gizardatz eta Geroan ez dira hurbildu sektoreko langileen gutxieneko aldarrietara. Oso larria deritzogu patronalek beren gaitasun eza ezkutatu nahi izatea desadostasuna langileei leporatuz. Sindikatuon aldetik akordiora iristeko borondatea argia da (edozertaz mintzatzeko prest agertu gara, beti ere gutxienez egindako aldarriak bermatuko dituen marko baten baitan), baina honez gero zalantzan gaude patronal hauek behar besteko ardura izango ote duen.

Horregatik, eta duela hainbeste hilabete helarazi genien gutxieneko proposamenak onartzen ez dituzten artean, aurrera egiteko modurik ez dago.

Gure iritziz hitzarmen hau negoziatzen ari garelarik inoiz baino areago gure lana aitortzea da gakoa, hau da, eskaintzen dugun zerbitzu publikoa aintzat hartu beharra. Pandemia osteko gure lehen Hitzarmena izango da; herri-administrazioen kutxetan azken urteetan bildu diren diru kopururik handienak ari dira sartzen. Haatik, Esku-Hartze Sozialeko langileoi zor zaigun aitortzarik ez digute eman nahi. Eta honen erantzukizuna sektoreko enpresa eta patronalek ez ezik Herri-Administrazioek ere badute: Udal, Mankomunitate eta Bizkaiko Foru Aldundiaren gain datza batik bat egoera honen ardura.

Gauzak horrela, dokumentu hau egin dugu aurrera egitekotan bermatu beharreko gutxieneko edukiak azaltzeko eta blokeoak dakarren egoeraren berri emateko.

 

Bermatu beharreko gutxieneko edukiak

 

Arabako Esku-hartze Sozialeko IV. Hitzarmenari uko egin diogu

LABek eta ESK-k uko egin diogu Arabako Esku-hartze Sozialeko IV. Hitzarmenari eta ekiparazioaren bidean benetako aurrerapausuak exijitzen dizkiogu Aldundiari. Akordio… Irakurri

Bizkaiko Esku-hartze sozialaren patronalari negoziazioa desblokeatzeko eskatzen diogu

Bizkaiko Esku-hartze sozialaren patronala negoziazio-mahaia blokeatzeko egoerara eraman duela salatzen dugu. Ez dugu onartuko negoziazio kolektiboa baldintzak izozteko erabiltzen jarraitzea.… Irakurri

Azken uneko aurreakordioa Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenean

Zorionak eman nahi dizkiegu langile guztiei, iazko urte amaieratik akordio hau lortzeko etenik gabe borrokan aritu direlako. Akordio honek hobekuntza… Irakurri

Gasteizko Udalari esku-hartze sozialaren sektoreko gatazkaren konponbidean inplikatzea exijitzen diogu

Gasteizko Udalaren osoko bilkuran parte hartu dugu, Udalak negoziazioan inplikazioa har dezan eskatzeko. Izan ere, Arabako erakundeak dira pribatizatuta dagoen… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18