Urriko grebak aurrerapen txikiak ahalbidetu baditu ere, mobilizatzen jarraitu behar gara. Abenduaren 12rako kontzentrazioak deitu ditugu lantokietan, sektore publikoko abenduaren 19ko grebaren atariko gisa.

 

« Urriko grebaren ondoren  aurrerapen txikiak izan dira , baina ez dira zehatzak »

 

Abenduaren 12an elkarretaratzeak; abenduaren 19an greba

ELA, LAB, CCOO, STEILAS, SATSE eta ESK sindikatuek dei egiten diete EAE ko sektore publikoko langileei abenduaren 12an lantokietan, "Zerbitzu publikoak indartzeko, soldata eta enplegua hemen adostu" lelopean elkarretaratzera.

Elkarretaratze horiek abenduaren 19rako deitutako grebaren atarikoak izango dira, eta joan den urriaren 25eko grebari jarraipena emango diete. Greben helburua da Euskal Herriko erakunde eta alderdi politikoek politika publikoak aldatzea zerbitzu publikoen alde, eta bertako langile publikoen enplegua, soldatak eta lan baldintzak hemen erabakitzea.

 

Aurrerapausoak

Urriko greba arrakastatsua egin eta hilabetera, sindikatuok uste dugu helburu horiek lortzeko aurrerapauso txikiak eman direla, hala nola, hainbat esparruetan mahai negoziatzaileak deitu dira,eta EAJk PSOErekin lortutako inbestidura akordioan jasotzen da euskal langileen enplegua eta soldata igoerari buruzko atal bat.

Deitutako mahaiei dagokionez, ez dituzte oraindik barneratzen greban plazaratutako aldarrikapenak. EAJ eta PSOEren akordio testuari zehaztasuna falta zaio, eta ez du bermatzen enplegua eta soldatak hemen erabaki ahal izatea. Hala ere, sindikatuok uste dugu greben eta mobilizazioen jarraipen zabalak lortu duela hamarkada baino gehiagotik itxita zegoen bidea zabaltzea. Denbora horretan, Estatuak, Euskal Herriko erakunde eta alderdi politiko batzuen bermearekin, bertako langile publikoen lan baldintzak inposatu ditu, eta horrek ondorio larriak izan ditu bai langileentzat, bai euskal zerbitzu publikoen kalitatearentzat. Behin eta berriz sindikatuok adierazi bezala, borondate kontua da zerbitzu publikoen egituraketa eta nondik norakoak hemen erabakitzea, eta hori lortzeko unea iritsi da.

 

« Kontzentrazioetan eta grebetan  parte hartzeko  deia luzatzen dugu »

 

Estutzen jarraitu behar dugu

Hori honela, sindikatuok dei egiten diegu langileei kontzentrazioetan eta grebetan parte hartzeko, erakunde eta alderdi politikoek negoziatu behar dituzten aurrekontuetan eta EAJ eta PSOE akordioaren balizko garapenean Estatutik datozen mugak eta beto guztiak kentzeko eta negoziazio mahaietan irailean aurkeztutako aldarrikapenak errealitate bilakatzeko. Zehazki, honako hauek:

  • % 10eko soldata-igoera eta aurretik hartutako zorra berreskuratzeko konpromisoa.

  • Pribatizazioei atea ixtea eta publifikazio planak adostea.

  • Enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea, behin-behinekotasuna % 8ra jaitsiz.

  • Lan-kargak arintzea, plantillen osasuna bermatuz.

  • Politika feministak, berdintasunerako plan erreal eta eraginkorrak adostea.

  • Administrazioak eta langileak euskaraz, iruzurrik gabe.

  • Ihardunaldiaren murrizketa 32 orduko lan astearen norabidean.
     

Abenduaren 12an mobilizazioak. Eta abenduaren 19an denok grebara!

 

 

EAE-ko garbiketa eta jantokietako greba

Feminizatutako, prekarizatutako eta denbora luzeegian ikusezin bihurtutako sektoreetakoak gara. Grebara atera gara dagozkigun eskubideak eta errekonozimendua eskatzeko. Irakurri

Aski da Correoseko langileak derrigortzea aseguru pribatuak saltzeko!

Correos-en kudeaketa txarra eta langileek aseguru pribatuak saltzeko jasaten dituzten presioak salatzen ditugu, enpresak posta-zerbitzu publikoaren funtzioei arreta egiten ez Irakurri

Osasun Sailburuaren propaganda: 2026rako promesak, gaurko murrizketak

Osasun Sailburuaren propaganda: 2026rako promesak, gaurko murrizketak 2026 otsailak 02 Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua: ez dugu propaganda gehiago behar, ezta Irakurri

Tolosa eta Elgoibarko subrogazioaren hondamendi handia

Tolosa eta Elgoibarko subrogazioaren hondamendi handia 2026 urtarrilak 19 Emergentziak-Osakidetzan egiten ari diren legez kanpoko barne-hautaketa prozesuak berehala geldiarazteko eskatzen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56