Enpresa Batzordeak ekimena hartu du erakundeen opakutasunak eta UGT, CCOO eta USO (gutxiengo sindikala Laminaciones enpresan) sindikatuek estatu mailan egin ditzaketen negoziazioek sortzen duten kezkaren aurrean.
« Edozein akordiok jarduera, enplegua, etorkizuna eta lan-baldintzekiko errespetua mantendu eta bermatu behar ditu. »
Beste behin ere, Laminaciones Arregui – Celsa Atlantic lantegiko Batzordeak Gasteizko eta Urbinako lantegietako langileek osatzen ditugun 100 familia baino gehiagok bizi duten egoera salatzeko eta partekatzeko beharra eta betebeharra ikusten dugu.
Jakina denez, Laminaciones Arregui kide duen taldea, Grupo Celsa, titulartasuna eta jabetza aldatzen ari da, Bartzelonako Merkataritza Arloko 2. Epaitegiaren iraileko epaiaren ondorioz. Epai horren bidez, hartzekodunak berregituratzeko plana homologatu zen. Horrela, Celsa Taldea Rubiralta familiaren eskuetatik inbertsio-funtsen talde handi batera igarotzen da.
Epaia argitaratu zenetik orain arte, ez lehengo ez etorkizuneko jabeak ez dira harremanetan jarri Laminaciones Arreguiren plantillarekin horri buruzko informazioa emateko. Gure informazio-bide bakarrak komunikabideetan argitaratuz joan diren berriak dira, eta langileok ezin izan ditugu egiaztatu.
Kezka
Además de la incertidumbre que esto nos crea, nos preocupa aún más lo referente a la escasa garantía de empleo de 18 meses, con condiciones, recogida en el teórico acuerdo entre el Gobierno español y la nueva propiedad. Evidentemente, sin el memorando de entendimiento suscrito entre Gobierno español y los fondos de inversión es imposible hacer una valoración total del mismo. De la misma manera, nos inquieta la falta de un plan industrial que acompañe tanto al plan de reestructuración como al memorando de entendimiento. No se puede entender que desde el gobierno español no se haya exigido un plan industrial que garantice la continuidad y el futuro, tanto de la actividad como del empleo, de todas y cada una de las plantas que el Grupo Celsa tiene en el estado, especialmente las de Laminaciones Arregui y Nervacero.
De la misma manera, queremos denunciar que el Ministerio de Industria español no haya contado con TODA la representación de los y las trabajadoras del Grupo Celsa, ni, evidentemente, con la representación de la plantilla de Laminaciones Arregui. Mientras que futura propiedad y el Ministerio de Industria sí han mantenido reuniones con algunos sindicatos (UGT, CCOO y USO), a otros sindicatos, seguramente más molestos, nos han mantenido al margen, independientemente de que ostentemos amplia mayoría en algunas plantas, como es el caso de Laminaciones Arregui.
Prozesuaren opakutasuna
Horrek sortzen digun ziurgabetasunaz gain, are gehiago kezkatzen gaitu Espainiako gobernuaren eta jabe berriaren arteko akordio teorikoan jasotako 18 hilabeteko enplegu-berme eskasak, baldintzekin gainera. Jakina, Espainiako gobernuaren eta inbertsio-funtsen artean sinatutako elkar ulertzeko memorandumik gabe, ezinezkoa da haren balorazio osoa egitea. Era berean, berregituraketa-planarekin eta elkar ulertzeko memorandumarekin batera joan beharko lukeen industria-planik ez egoteak kezkatzen gaitu. Ezin da ulertu Espainiako gobernuak industria-plan bat eskatu ez izana Celsa Taldeak Estatuan dituen lantegi guzti-guztien, bereziki Laminaciones Arregui eta Nervaceroren, jardueraren eta enpleguaren jarraipena egiteko eta horien etorkizuna bermatzeko.
Era berean, salatu nahi dugu Espainiako Industria Ministerioak ez duela izan Celsa Taldeko langileen ordezkaritza OSOArekin bilerarik, ezta, jakina, Laminaciones Arreguiko langileen ordezkaritzarekin ere. Etorkizuneko jabeek eta Industria Ministerioak bilerak egin dituzte sindikatu batzuekin (UGT, CCOO eta USO), baina beste sindikatu batzuk, seguruenik deserosoagoak garenak, albo batera utzi gaituzte, nahiz eta zenbait lantegitan gehiengo zabala izan, Laminaciones Arreguiren kasuan bezala.
Ez dugu ulertzen prozesu horren guztiaren opakutasuna, bai jabe berriaren aldetik, bai Espainiako gobernuaren aldetik, baita Estatuan gehiengoa duten sindikatuen aldetik ere. Zer dute ezkutatzeko? Zerk kezkatzen ditu gure parte-hartzeaz? Negoziazio hori Madrilen zentralizatzeak ez digu inolako konfiantzarik ematen, batez ere horrelako negoziazioetan Euskal Herria trukerako txanpona izaten delako, sindikatu horiek ordezkaritza txikiagoa baitute hemen.
Enpresa Batzordearen ekimena
Horri guztiari Eusko Jaurlaritza prozesu honetan guztian jokatzen ari den papera gehitu behar zaio. Uztailetik hainbat bilera egin ondoren, inpotentziaz ikusi dugu beste autonomia-erkidego batzuetan, Katalunian, Galizan eta abarretan, gobernu autonomikoek bitartekari lanak egin dituztela jabe berriarekin bilerak egin ahal izateko, haien inplikazio zuzenarekin, baina hemen ezinezkotzat jotzen da. Orain arte, eta irailean jabe berriarekin eta Espainiako Industria Ministerioarekin bilerak lortzeko bitartekari lana egiteko lehen eskaera egin genuenetik, badirudi ezinezkoa izan dela Eusko Jaurlaritza bezalako erakunde batek bilera horiek ahalbidetzea. Eusko Jaurlaritza prozesu honetan egiten ari den kudeaketari buruzko diskrezioa uler dezakegun arren, egoera honetan, Laminaciones Arreguiko langileok gehiago behar dugu. Eusko Jaurlaritzak prozesu horren guztiaren bermatzaile eta parte aktibo izan behar du, eta hala eskatuko dugu.
Horregatik guztiagatik, eta jabetza aldaketaren ofizialtasuna berehalakoa izango delakoan, Laminaciones Arreguiko batzordetik adierazi nahi dugu dinamika bat jarriko dugula martxan gure egoera gizarteratzeko eta salatzeko. Hiru maila izango ditu dinamika horrek.
Maila lokalean, Gasteizko Udalak azaroaren 28an egingo duen enpleguaren inguruko osoko bilkuran parte hartzea eskatu dugu. Era berean, bilera bat eskatu dugu Foru Aldundiko Enplegu eta Industria Garapeneko Sailekin. Autonomia Erkidegoari dagokionez, Eusko Jaurlaritzari egindako elkarrizketa eskaerak azpimarratzeaz gain, eragile politikoei bilerak eskatuko dizkiegu.
Azkenik, Madrilera joango gara gai ekonomikoetarako idazkari nagusiarekin bilera bat izateko bihar, azaroak 23an.
Erakunde, organismo eta eragile politiko horiei eskakizun berberak egingo dizkiegu:
- Laminaciones Arreguiko plantillari eragiten dion edozein akordio Laminaciones Arreguiko langileen ordezkariekin aztertu behar da, eta plantillak onartu behar du.
- Edozein akordiok hiru ardatz izan behar ditu: jarduera eta enplegua mantentzea , etorkizuna bermatzea eta lan-baldintzak errespetatzea.
- Gure sektorearen funtzionamendua ezagutuko duen eragile industrial baten agintea eta kudeaketa exijitzea.
- Laminaciones Arreguiren hazkundea bermatuko duen epe ertain eta luzerako industria-plana aurkeztea.
Dinamika horrekin batera, hainbat mobilizazio egingo dira.
Laminaciones Arreguik Arabako industriaren erreferenteetako bat izan behar du berriz ere, eta horretarako ahalmena badu, noski, hura ustiatuko duen norbait iristea baino ez du behar. Gure etorkizuna ezin da soilik etekin ekonomikoa helburu duten inbertsio-funtsen eskuetan egon, horrek gure akabera ekarriko bailuke.
Laminaciones Arreguiren etorkizun industrialaren alde, Arregui borrokan!
Arabako Correoseko langileek murrizketen aurka mobilizatuko dira
INDESAren 2024-27rako hitzarmen kolektiboa sinatu da
Michelinek errepresioaren eta autoritarismoaren bidea sendotzen du
ESK-K bat egiten du Arabako suhiltzaleen erakunde autonomoko deitutako 3 asteko grebarekin
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- 30