Premiazkoa da jakitea nork ordaindu behar dituen garbitzaileei zor zaien soldatak. Correoseko arduradunen dimisioa eskatzen dugu eta helburuak lortu arte mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

 

 

«  Correoseko arduradunak : noiz arte egongo zarete garbitzaileei ordaindu gabe? »

 

Aste honetan, azkenik, Correoseko Erosketen zuzendariordetzak erantzuteko lanak hartu ditu. Limpiezas J. Córdobari espedientea ireki diotela jakinarazi digute. Hori baino ez. Horrenbestez, gaurko egunean, Correosek ez du enpresarekin duen kontratua deuseztatu.

Correosek ulertu behar du arazoa ez dela konponduko enpresa berria sartzearekin. ¿Nork ordainduko ditu estatuko mila langile baino gehiagori zor dizkieten lau hilabeteko soldatak? ¿Nork ordainduko ditu? ¿Zenbat eske aurkeztu behar dituzte langileek eta zenbat itxaron behar izango dute egindako lanagatik soldata jasotzeko?

Orain kobratzea exijitzen dugu.

Correosek ordaintzeke dauden soldaten ardura hartzea exijitzen dugu. Enpresaz aldatzeak bakarrik ez du arazoa konpontzen.

 

Dimititzea exijitzen dugu

Nahastearen atzean Correoseko arduradunak daude, hala nola zuzendaria (José Manuel Serrano, 2018an Espainiako gobernuak konfiantzazko kargu gisa izendatua), eta ardura politikoak hartu behar dituzte. Beharrezko azalpenak eman eta dimititu behar dute. Correosek erantzun behar du, ezin dugu onartu prozesu guztian erakutsitako opakutasuna. Horregatik, bide guztiak irekitzeko prest gaude, baita bide penala ere, diru guztiarekin gertatutakoa eta diru publikoaren kudeaketa penagarriaren ardura norena den argi gera dadin.

Gatazka diputatuen kongresura eraman dugu. Indar politiko batzuek, hala nola EH BILDUk eta BNGk, iritzia eman dute eta kontratu publikoaren kudeaketa jorratzeko ekimenak azaldu dituzte.

 

 

« Bizkaiko laneko ikuskatzailetzak enpresari  7.501 € eta 225.018 € bitarteko isuna  jarriko dio »

 

Lortutako aurrerapausuak

  • Laneko ikuskatzailetzak Limpiezas J. Córdobari zigorra ezartzea.

    Abendutik aurrera soldatak ordaintzean enpresa atzeratu egin zenetik, ESK sindikatuak salaketak ezarri ditu laneko ikuskatzailetzan. Horrez gain, ikuskatzailearekin etengabeko harremana mantendu dugu eta irregulartasun guztien gainean jarri dugu modu xehean.

    Irailaren 27an, Bizkaiko laneko ikuskatzailetzak arau-hausteko akta ireki zuen eta enpresari 7501 € eta 225.018 € bitarteko isuna jarriko dio.

  • Eusko Jaurlaritzak neurriak hartzea:

    Irailaren 28an, ESK eta Eusko Jaurlaritzako Lan zuzendariarekin bildu ginen. Probintzia guztien egoera azaldu genion, bereziki grebara deitu duten probintziena. Bileraren ondorioz, honako hau hitzeman zuten:

    1. Lakuako bulegoetan berriz ere Limpiezas J. Córdobako zuzendaritzari biltzeko eskatzea, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban ordaindu ez diren soldaten berri emateko. ESKren aldetik, Correoseko zuzendaritzari ere deitzea eskatzen dugu, zentroetako egoeraren inguruko azalpenak eman ditzan.

    2. Zigor gehiago ekiditeko, Limpiezas J Córdoba enpresari ordaintzeko epemuga jartzea.

    3. Gainera, azaldu egin diegu medikuaren baja daukaten hainbat langilek arazo berdina duela, ez ordaintzea. Ezin da ordainketa zuzena bideratu, enpresak ez dituelako ziurtagiriak ematen.

    4. Lan Saila horretan arituko da, GSINk lehenbailehen ordaintzea errazteko.

 

Mobilizazioak

ESKn gure konpromisoa mantentzen dugu atzeratutako soldatak ordaindu arte plantillarekin borrokatzeko eta neurriak har daitezen soldatak ez ordaintzearen egoera ez errepikatzeko. Helburuak lortu arte mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu:

  • Bizkaia:
    • Asteazkenero elkarretaratzea Correosen (Urkijo)
    • Grebak urriaren 16tik 27ra

  • Gipuzkoa:
    • Greban mugagabean.
    • Asteartero elkarretaratzeak Urdanetan. Beste egunetan mobilizazioak bulego ezberdinetan.
  • Nafarroa
    • Greban
    • Astelehen eta ostegunero elkarretaratzeak Correosen (Sarasate Pasealekua)

 

Bizkaiko Foru Aldundiak azpikontratatutako garbitzaileek grebei ekin diete

Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaile azpikontratatuek grebei ekin diete Bizkaiko Foru Aldundiko langileek dituzten soldatekin parekatzearen alde. Irakurri

Gipuzkoako eraikinak eta lokalak garbitzeko hitzarmen probintziala: berandu eta gaizki

Bost urtez hitzarmenik gabe egon ondoren, azkenean Gipuzkoako eraikinak eta lokalak garbitzeko probintzia-hitzarmena sinatu da. Akordio horrek ez ditu helburuak Irakurri

Correos oraindik ez dio Limpiezas J. Cordobari kontratua deuseztatu

Premiazkoa da jakitea nork ordaindu behar dituen garbitzaileei zor zaien soldatak. Correoseko arduradunen dimisioa eskatzen dugu eta helburuak lortu arte Irakurri

Osakidetzan garbiketa-aurreakordioa sinatu da. Langileek borroka luzearen fruitua jaso dute.

Hitzarmena 5 urtez izoztuta egon ondoren, eta 100 egun baino gehiagoko grebaren ondoren, Osakidetzak azpikontratatutako Garbiketako Langileen Hitzarmen Kolektiboaren aurreakordioa Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10