Larunbat honetan, maiatzaren 20a, ESK-k “Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik!” ekimenak deitutako manifestazioan parte hartuko du, 18.00etan Gasteizko San Anton Plazatik abiatuko da.

 

 

« Mendiak, natur guneak, landa eta kostako inguruneak  ez dira kapitalak konkistatzeko guneak  »

 

Gurea egiten dugu mobilizaziorako deia egiteko agiria:


Azken aldi honetan natur guneak eta landa ingurunea industrializatuko dituzten azpiegitura berri ugariren eraso bortitza pairatzen ari gara.

Guztiz kezkagarria da ikustea nola inbertitzaile handiak gure lurraldera datozen berriro ere, ingurune naturala hondatzen jarraitzeko eta orain arte kontserbatu diren baliabide natural urriak lapurtzen segitzeko.

Trenbide proiektu eta azpiegiturak, zentral eolikoak edo fotovoltaikoak eta horiei dagozkien banaketa-lineak, erraustegiak, negutegi industrialak eta animaliak hazteko ustiapen intentsiboko fabrikak. Horiek guztiak agertzen dira Euskal Herriko mapan, jada martxan dauden proiektuak edo laster gauzatzekoak direnak.

Proiektu horiek eremu komunalak eta laborantza-lurrak bereganatzen dituzte, gure lurraldea egituratzen duten eta bizitzari eusten dioten ekosistemen desagertzea ekarriz.
Guzti honen asmo argia ikusten dugu: landa eremua eta bertako bizimodua apurka apurka desegitea, gure mantenuaren oinarri diren komunitate txikiak eta baserriak desagertaraziz.

Politikari askok, enpresa handiek ezarritako ibilbide berbera eginez, industrializazio proiektu handiaren aldean ingurune horien garrantzia eskasa dela diote eta izkutatzen digute enpresa horiek direla, hain zuzen ere, politika suntsigarri horren onuradun bakarrak.

Horrela diru publikoa patrika pribatuetara desbideratzen dute. Halaxe xahutu da eta oraindik xahutzen ari da horrenbeste diru AHT-an, erraustegietan eta zabortegi industrialetan. Halaber, kostako eremuetan gertatzen ari diren txikizioak direla eta (kirol-portuak, dike berriak, kostaldearen artifizializazioa, e.a.) denon aisialdirako tokiak eta ingurune natural izugarriak harri eta porlan azpian betiko galtzen ari gara. Kostaldeko herriak bere xarma galtzen, promotore eta inmobiliarien etekinak esponentzialki igotzeko. Hau ez da lapurreta ekonomikoa bakarrik; proiektu horiek pertsonen osasunari ere egiten diote kalte.

Hori gutxi ez eta Administrazioak lagundu egiten du, legeria korporazio handi horien interesetara egokituz, eta baliabide publikoak eta espazio komunalak jartzen ditu haien esku. Horren adibide dira Tapia Legea eta Nafarroako homologoa. Udalei eta kontzejuei beren lurraldeen gaineko erabakiak hartzeko aukera kentzen diete, eta haien subiranotasuna urratzen dute.

“Trantsizio energetikoa” edo “deskarbonizazioa” bezalako terminoek beren esanahia galtzen dute gaur egungo krisi ekosoziala eragin duten berberek behin eta berriz erabiltzen dituztenean. Jatorri fosileko energiaren ordez energia berriztagarria erabil daitekeela argudiatzen dute, inork beren merkatu-esparru berria zalantzan jar ez dezan.
Merkatuaren logikak produktuen eta energiaren kontsumo neurrigabe eta zorora bultzatzen gaitu. Horren ondorio zuzena da transgenikoen inposizioa, zeintzuk mendekotasun berriak sortzen dituzten eta gure haziak askatasunez ereiteko gaitasuna kentzen diguten.

Lur emankorren erabilera aldatzea eta baserri eta etxalde txikiak baztertzea haiekin espekulatzeko, eraso zuzena da elikadura subiranotasunaren aurka; baserri eta etxalde txikietako ustiatze ereduaren desagertzea oso hurbil dugu.

Historian zehar, landa eremuek politika desarrollisten mende jarri behar izan dituzte beren ondarea eta jakintza. Horren truke, bazterketa latza jasan dute, nahita ezarria eta programatua.

Natur ingurunea eta laborantza lurrak mantentzea ezinbestekoa da bizitza bermatzeko. Horiek hondatzen baditugu, atzera-bueltarik gabeko ondorioak izango dituzte ekosistema naturalek, landa-eremuko ekosistemek, eta baita ekosistema sozialek ere.

Ez dugu onartuko kontsumoa nabarmen murriztea eta produkzio sistema berregituratzea aurreikusten ez duen politikarik; produkzio sistema ondasun komunala hobetzera bideratu behar da.

Horregatik, natura benetan babestuko duen politika bat eskatzen dugu, gure habitata babestea, inbertitzaileen diru goseari men egin gabe; energia eskuratzeko aukera unibertsala ekarriko duen politika, pertsonen beharrei erantzungo dien eredu deszentralizatu eta tokikoan oinarritua.

Erabakiak pertsonengan jarriko dituzten politikak behar ditugu, eta ez kapitalaren interesetan oinarritutakoak: garraio sistema sozial bat garatzea bultzatuko duten politikak, eskala txikiko nekazaritza eta abeltzaintza eredua bultzatuko duten politikak, energia berriztagarrien hedapena eta bioaniztasunaren kontserbazioa bateratuko dituzten politikak. Azken batean, natur-ondarea, arkeologia-ondarea, gizarte-ondarea eta kultura-ondarea kaltetuko ez dituen eredua behar dugu.

Euskal Herriko mendiak, natur guneak, landa eta kostako inguruneak ez dira kapitalak konkistatzeko guneak!

 

Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik!

Larunbat honetan, maiatzaren 20a, ESK-k “Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik!” ekimenak deitutako manifestazioan parte hartuko du, 18.00etan Gasteizko San Anton Irakurri

Munduko Bankuak klima-aldaketa finantzatzen du. Zuen negozioa, gure kolapsoa!

Maiatzaren 23, 24 eta 25ean kaleak hartzera gonbidatzen zaituztegu, Munduko Bankuak klima-aldaketa finantzatzen duela eta bere negozioa gure kolapsoa dela Irakurri

COP26, denbora agortzen ari zaigu, justizia klimatikoa orain!

COP26ko kideei eta estatuko, erkidegoetako eta tokiko gobernuei eskatzen diegu larrialdi klimatikoko adierazpenen erosotasuna alde batera uzteko, eta ekintzara jotzeko. Irakurri

Enpleguari eta trantsizio ekosozialari buruzko txostena

Zenbaki zehatzekin erakusten dugu eraldaketa batzuk berehala egin daitezkeela eta eragin zehatza eta espezifikoa izango luketela ehunka mila enplegu sortzeko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua