Bizkaiko metalaren grebak fabrikak hustu eta kaleak bete ditu, fabriken presioak, poliziaren presioa eta erakundeek patronalari emandako laguntza lotsagarriaren gainetik. Datorren asteartean berriro kalera irtengo gara.

 

Bizkaiko metalaren greba

 

«  Etekinak eskubideen aurretik  jartzen dituen patronal bat dugu »

 

Gaur, urriak 28, Bizkaiko Metaleko langileok beste indar-erakustaldi bat eman dugu. Atzoko jardunaldi arrakastatsuaren ondoren, gaur ere beste greba egun handi bat izan da. Grebaren jarraipena berriz ere % 85 izan da eta Tecuni, Teknia, Bombardier, Estampaciones Bizkaia, Arteche enpresak bezala produzitu barik gelditu dira.

Gaur, bosgarren greba egunean, Ezkerraldean egon gara, langileen borrokaren ikonoa hainbeste urtetan. Gaur borroka haien lekukoa jaso dugu, eta haiek bezala kalera atera gara gure eskubideak defendatzera. Gaur, atzo bezala, oso ozen esan dugu ez dugula zapaltzen utziko.

15 bilera egin ondoren, FVEMek gure aldarrikapenak ukatzen jarraitzen du. Patronalak irabaziak sektoreko 52.000 langileen eskubideen aurretik jartzen jarraitzen du.

 

Bizkaiko metalaren hitzarmena duindu

Zerua eskatzen omen dugu. Hala ere, argi daukagu ez dugula ezinezkorik eskatzen. Gure hitzarmena duindu besterik ez:

  • Azpikontratentzat edo ABLEentzat lan egiten duten eta beren etorkizuna planifikatu ezin duten lankideen bizitzak duintzea, ez baitakite zer gertatuko zaion.

  • Sektorean lan egiten dugun pertsonen soldatak duintzea, hilero, gero eta gehiago kostatzen zaigu faktura guztiei aurre egitea.

  • Sektorean lan egiten duten pertsona guztien bizitzak duintzea. Inork ez du diskriminaziorik jasan behar emakume izateagatik edo LGTBI kolektiboko kide izateagatik.

  • Edo gure bizitzak duindu gure enpresetatik kanpo pixka bat gutxiago lan eginez.

Hauek dira, besteak beste, gure aldarrikapenak.

 

Bizkaiko metala greban

 

« Duela 3 urte, greba egun batzuen ondoren,  patronalak amore eman zuen  »

Gaur, atzo bezala

Duela 3 urte kalera atera ginen gure hitzarmena aldarrikatzera. Hainbat greba egunen ondoren, patronalak amore ematea lortu zen. FVEMek ezer gutxi ikasi zuen greba egun haietatik, oraindik ez da konturatu Bizkaiko Metalak etengabe borrokatuko duela hitzarmen duin bat lortu arte.

Gaur, atzo bezala, fabrikak hustea eta kaleak betetzea lortu dugu. Greba egun hauek ez dira errazak izaten ari: patronalak presioa egiten du fabriketan, poliziaren presioa piketeetan eta erakundeek erabateko babesa ematen diote patronalari. Hala ere, gaur atzo bezala, milaka kide gara borrokara irtetea erabaki dugunak. Beste behin ere, Bizkaiko metalak bere indarra erakutsi du.

Gogoratu nahi dugu borroka ez dela amaitu. Datorren asteartean berriro kalera irtengo gara. Berriro esan behar diogu FVEMi gure hitzarmena blokeatzen duen bitartean zuen beraien enpresak blokeatuko ditugula.

Borroka bat hasi dugu eta irabazi egingo dugu.

 

CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, CNT

 

Metalaren hitzarmen ona Gipuzkoan... enpresentzat

Araban eta Bizkaian erakutsi dugu negoziazioaren eta borrokaren bidez Gipuzkoan gatazkarik gabeko negoziazioaren bidez lortu ez diren hobekuntzak lortzen direla. Irakurri

Gipuzkoako Metalaren hitzarmenaren. Negoziazio-mahai sektoriala osatuta

Urtarrilaren 12an Gipuzkoako Metalaren hitzarmen kolektiboa berritzeko mahai sektoriala eratu da. Eguneratzeko eta berritzeko garaia iritsi da. Irakurri

Bizkaiko metalean 5 eguneko greba hastear

Azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean, ESK-k, metalaren sektoreko gehiengo sindikalarekin batera, astebeteko greba deialdia egin du, hitzarmen duin baten alde. Irakurri

Bilera alderdi politikoekin Bizkaiko metalgintzako grebaren berri emateko

Gaur CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuak Bilbon mobilizatu gara eta talde politikoekin bildu gara Eusko Legebiltzarrean. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6