Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioak (FVEM) lan-hitzarmenaren negoziazioa blokeatu du. Beraz, 3 greba egun deitu ditugu Bizkaiko metalgintzan, negoziazioa desblokeatzeko eta akordio duin bat lortzeko.

 

 Greba Bizkaiko metalean

 

« Erosteko ahalmena bermatuko duen hitzarmen bat  egin daiteke ; Araban sinatu baitute »

 

Bizkaiko metalaren sektoreko negoziazioa 2021eko azarotik dago irekita. Harrezkero, 12 bilera izan ditugu negoziazio-mahaian.

Bilera horietan, sindikatuok negoziazioan aurrera egiten saiatu gara, akordio duin bat lortzeko. Hala ere, FVEM patronala geldirik dago, eta bertan gerta daitekeen edozein aurrerapen blokeatzen du.

 

Patronalaren zekenkeria

Patronalak uko egin dio sindikatuek mahai gainean jartzen dituzten planteamenduei heltzeari. Uko egiten dio sektoreko langileen eros ahalmena bermatzeari, eta, horrekin pozik ez dagoenez, atzera urratsak planteatzen jarraitzen du malgutasuna eta bajak bezalako gaietan. Patronalaren diru-gosea ez da inoiz asetzen, sektoreko langileekiko mespretxua nabaria da, pobre nahi gaitu. Baina aitzakiak amaitu zaizkio, Arabako metalean lortutako akordioa da adibidea; eros ahalmena bermatuko duen hitzarmen bat egin daiteke, lanaldia murriztuko duen hitzarmen bat egin daiteke, subrogazioa beste kolektibo batzuetara zabalduko duen hitzarmen bat egin daiteke... aurrerapen horiek guztiek ez dute enpresen bideragarritasuna arriskuan jarriko, FVEMek sinetsarazi nahi digun bezala.

 

Greba historikoa

Ekainaren 23an, 30ean eta uztailaren 1ean, Bizkaiko metalaren sektorea grebara joan zen, patronalak negoziazio mahaia blokeatu zuelako.

Greba egun horiek historikoak izan ziren. Benetako indar erakustaldia. Sektorea gelditu egin zen, eta langileek mezu argia eta zuzena bidali zioten patronalari: horrela ez! Aski da! Akordio duin bat nahi dugu eta ez gara geldituko lortu arte!

Sektoreko sekulako inflazio tasak eta lan karga handiak jasaten ari gara. Enpresek inflazioaren kostuak beren produktuetan aplikatu dituzte, horrek eragin dezakeen kaltea minimizatuz. Hala ere, uko egiten diote soldatak inflazio horien arabera igotzeari. Eta hortik ez gara pasako!

 

« Sektoreko  langile guztiei  dei egiten diegu grebekin eta mobilizazioekin bat egiteko »

 

Ohartarazi genuen

Ekaineko eta uztaileko greben ondoren ohartarazi genuen, berriro negoziazioekin hasterakoan eta mahaian edukirik ez izan ezkero, sektore osoa prest zegoela mobilizazio gehiago egiteko. Eta horretan ari gara!

FVEM mahaira itzuli da bere jarrera berdinarekin, harrokeriaz. Aurrera egiteko inolako asmorik gabe. Metaleko langileak berriz ere gutxiesten dituzte.
Eta hori onartezina da!

 

Urriak 27-28 eta azaroak 2

Hori dela eta, negoziazio mahaian gehiengoa duten sindikatuek Bizkaiko metalaren sektorean 3 greba egun berri deitu ditugu (urriaren 27an, 28an eta azaroaren 2an), eta FVEMi eta sektore osoari jakinarazten diegu, hiru greba egun horien ostean akordiorik ez badago, greba berriak deitzen jarraituko dugula.

Horregatik guztiagatik, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek, gurekin dauden delegatuekin batera, dei egiten diegu sektoreko langile guztiei greba egunetan eta iragartzen joango garen mobilizazio egutegi osoan parte hartzeko.

 

Gipuzkoako Metalaren hitzarmenaren. Negoziazio-mahai sektoriala osatuta

Urtarrilaren 12an Gipuzkoako Metalaren hitzarmen kolektiboa berritzeko mahai sektoriala eratu da. Eguneratzeko eta berritzeko garaia iritsi da. Irakurri

Bizkaiko metalean 5 eguneko greba hastear

Azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean, ESK-k, metalaren sektoreko gehiengo sindikalarekin batera, astebeteko greba deialdia egin du, hitzarmen duin baten alde. Irakurri

Bilera alderdi politikoekin Bizkaiko metalgintzako grebaren berri emateko

Gaur CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuak Bilbon mobilizatu gara eta talde politikoekin bildu gara Eusko Legebiltzarrean. Irakurri

Indar erakustaldia Bizkaiko metalaren greban

Bizkaiko metalaren grebak fabrikak hustu eta kaleak bete ditu, fabriken presioak, poliziaren presioa eta erakundeek patronalari emandako laguntza lotsagarriaren gainetik. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5