ELA-CCOO-LAB-USO-ESK-CGT sindikatuok greben bigarren aldi baterako deialdia egiten dugu udako oporren aurretik, Arabako Metaleko Negoziazio Mahaia desblokeatzeko asmoz.

 Argazkia: Gasteiz Hoy

« Arabako metalgintzako maiatzeko 3 greba egunak deitu genituen sindikatuok ekainaren 30erako, irailaren 21, 22 eta 23 deitzen ditugu berriz grebak»

Arabako metalgintzako maiatzeko 3 greba egunak deitu genituen sindikatuok ekainaren 30erako, irailaren 21, 22 eta 23 deitzen ditugu berriz grebak, udako oporren aurretik SEAk pauso ausartagoak eman ditzan Arabako Metaleko Hitzarmena desblokeatzeko asmoz.

Grebaren 3 egun arrakastatsuen ondoren, badirudi SEA konturatu dela bere jarrera mugitu behar duela eta aitortu behar duela egiten dituen planteamenduak ez direla nahikoak eta ez dietela sektorearen beharrei erantzuten eta ez datozela bat plantillek sortutako aberastasunarekin.

Horren aurrean, sindikatuok kalera atera eta lantokiak hustuko ditugu berriro, uste baitugu sektoreko mobilizazioen eta greben dinamikarekin jarraitu behar dela Arabako metalgintzarako akordio duin bat lortzeko. KPIren araberako igoerak jaso behar dira tauletan eta soldata errealetan, lanaldia nabarmen jaitsi behar da, baja medikoen osagarriak hobetu behar dira, subrogazio zabala jaso behar da, malgutasuna mugatu behar da eta bizitza erdigunean jarriko duten neurriak hartu behar dira, laneko osasunean eta berdintasunean hobekuntzak egitearekin batera.

Hori guztia egiten dugu sindikatuok konprometituta gaudelako negoziazioarekin, eta zentsu horretan SEAri beste bilera bat eskatuko diogu ekainaren 29koaren aurretik. Era berean, proposamen berri bat egingo diogu soldatetan, subrogazioan eta flexibilitatean. Horregatik, SEAri exigitzen diogu negoziazioan konpromezua eta mugimenduak egin ditzala soldata errealetan eta lanaldiaren jeitsieran, besteren artean.

 

ELA CCOO LAB USO ESK CGT

 

#ArabakoMetalaBorrokan

 

Tubos Reunidosentzat proiektu bat eta egungo egoeraren erantzukizunak eskatzen ditugu

Gaurko bileraren ondoren, ESKn uste dugu Green Industryren (CAP Capital) proposamena ez dela nahikoa: langileei eskatzen dizkien sakrifizioak zehazten ditu,… Irakurri

Vicinay-n 60 langileren kaleratzeak eta ABEE berria gaitzesten ditugu

Vicinayko 60 kaleratzeak eta 2027ra arteko ABEE berri bat baztertzen ditugu, eta enplegua eta industria-jardueraren jarraitutasuna bermatzeko eskatzen dugu. Erakundeek… Irakurri

Tubos Reunidos taldeko lantegi guztien jarraitutasuna bermatu behar da

Edozein industria-irtenbidek Amurrioko, Trapagarango eta Langraiz Okako lantegien jarraitutasuna bermatu behar du. Tubos Reunidos taldeak industria-instalazioak, ezagutza teknikoa, langile kualifikatuak,… Irakurri

Tubos Reunidos talde osoarentzako enplegu-bermeak eta industria-irtenbidea exijitzen ditugu

Premiazko neurriak eskatzen ditugu jarduerari eta soldatei eusteko, baita talde osoa babestuko duen irtenbide bat ere. Likidezia-faltak eta salmentaren inguruko… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15