ESK-k bere osotasunean errefusatzen du EAJ-PSE gobernuak aurkeztutako Diru-sarrerak Bermatzeko Legearen erreformaren proiektua. Bere proposamenarekin, Jaurlaritzak EAEn bizi diren dozenaka mila pertsona pobrezian bizitzera kondenatzen jarraitzen du.
Eusko Jaurlaritzak ontzat eman du autonomia-erkidegoan pobreziak irautea.
Legebiltzarrean izapidetuko den lege-proiektuaren azterketatik ateratzen dugun ondorio nagusia da gobernatzen gaituztenek gure gizartean pobreziari eutsi nahi diotela.
Proiektu horren bidez, DSBEaren egungo zenbatekoen murrizketak egiturazkoak bihurtu nahi dira. Propo-satzen den prestazioaren eskema berriaren ondorioz, ez dira ziur jakingo prestazioaren zenbatekoak, na-hasmena eta babesgabetasuna sortuz. Mendia andreak, soldata publiko handiarekin, sinetsarazi nahi digu norbait autonomoki bizi daitekeela hilean 700 €pasatxorekin; aurpegia oso gogorra izan behar da.
Eredu erabat porrokatuaren aldeko apustua egiten jarraitzen da.
Diru-sarrerak bermatzeko egungo sistema etengabe eraberritu eta murriztu da 2000. urteaz geroztik. Gainera, pertsona pobretuak babesteko prestazio ekonomiko horrek, Lanbidek erabiltzen duen kudeaketak eraginda, etengabeko presioa jasaten du jendea sistematik kanporatzeko.
Gaur egun, 30.000 pertsona pobretutik gora geratzen dira gizarte-babesetik kanpo. Lege-proiektuak ez du neurri bakar bat ere jasotzen DSBEaren estaldura handitzeko.
Gainera, ez da urratsik egin nahi diru-sarrerak bermatzeko errenta eskubide indibidual gisa ulertzeko. Diru-sarrerak bermatzeko sisteman sartzeko edo ez sartzeko, bizikidetza-unitatearen kontzeptua hartzen da kontuan, figura hori pobreen legeetan baino ez dago. Horren arabera, beste pertsona batekin bizi den eta harekin harreman afektibo-sexualaren zantzu txikiena duen edozein pertsona mendekotasun ekonomikoko egoeran geratzen da automatikoki. Sistema horrek bereziki emakumeak kondenatzen ditu beren bikotekideekiko ahultasun ekonomikoko egoera onartzen jarraitzera.
Bestalde, gizarte-babesaren familia-ikuspegi horrek familien gain uzten du pobrezia arintzeko erantzukizuna, batez ere gazteek pairatzen duten lan-prekarietateak eraginda. DSBE 18 urtera arte jaitsi gabe, eta 29 urtetik beherako pertsonek gizarte-prestazioa jasotzeko bete behar dituzten baldintza gehigarriak kendu gabe, Eusko Jaurlaritzak gazteak emantzipatu ezin izatera kondenatzen jarraituko du.
Pobreziaren estigmatizazioan eta kriminalizazioan sakontzen da.
Diru-sarrerak bermatzeko lege-proiektuarekin lotutako Legebiltzarreko izapideak hastearekin batera, prentsara filtratu zen DSBEan inoiz izan den ustezko iruzur-kasurik handiena. Gizarte-alarmako eta pertsona pobreen kriminalizazioko egoera bat sortzen laguntzen da, arlo politikoan eskubide zibilen eta adminis-trazio-prozeduren guztiz kontrako planteamenduak onargarri izan daitezen.
Pertsonen eskubideei dagokienez, arauak interpretatu eta garatu behar dituen gaiez betetako lege-proiektu baten aurrean gaude. Segurtasun juridikorik eza sortzen da, eta administrazioak beti izango du azken hitza. Aitzitik, testua bereziki xehatua da administrazioaren ikuskatze- eta zehapen-eskumenei dagokien guztian. Are gehiago, pertsonak beren bizilekuaren bortxaezintasunari uko egitera behartuko dira edota Lanbideko langileak agintari publikotzat hartuko dira. Aurrekoan, Mendia andreak esan zuen Lanbide ez dela polizia, ahaztu egiten zaio esatea bere proposamena hala izatea dela.
Guztiz onartezina da agintari politiko eta aholkulari izendatuak, hileko milaka euroko soldatekin, maila moral nahikoarekin sentitzea, pertsona pobre oro iruzurgilea dela eta, beraz, bere bizitzaren barru-barruan ere ikuskatu egin behar zaiola aurresuposatzeko.
ESK-k erabaki du Gasteizko Legebiltzarrean ez agertzea lege-proiektuari buruzko irakurketa helarazteko.
ESK-k uste du Legebiltzarrak eztabaidarakko aukeratutako metodoa gutxieneko demokratikoen guztiz aur-kakoa dela. EAJk eta PSEk gizartearen parte-hartzeari bide ematen ari zaion irudia eman nahi dute izapide honetan, mahai gainean jartzen dena zuritze eragiketa hutsa denean. Horregatik guztiagatik, Legebiltzarre-ko agerraldiaren simulazio horretan ez parte hartzeko erabakia hartu dugu. ESK-k pertsona guztien duinta-sunaren alde borrokatzen jarraituko du, enplegu ordaindua izan edo ez, hori posible den espazio guztietan.
Pobreziari buruzko beste kontaketa bat
EAJk eta PSEk gure gizartean pobreziari eustearen alde egin dute
DBSEaren errefoma honi ez
ESK-k erabat errefusatzen du Eusko Jaurlaritzaren DSBEaren erreforma
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5