Joan den ekainaren 9an ESK sindikatuak EAEko etxeko langileen sektoreko I. Negoziazio Mahaian parte hartu zuen; bertan Patronalak, bere ardurei muzin eginez, uko egin zion mahai negotzailea irekitzeari.
Argazkia: Deia
Aipatu bileran argi eta garbi azaldu genion CONFEBASKi, alde batetik, etxeko langileak eskubideak dituzten langileak diren heinean negoziazio-esparru bat irekitzeko asmoa dugula, eta, bestetik, beren lan-baldintzak hobetzeko sektore horretako langileek ere negoziazio kolektiborako eskubidea dutela.
Aitzakiak besterik ez
CONFEBASKek ez du baloraziorik egin; bileraren hasieran adierazi zuenez, ez du sektore horretan negoziazioa irekitzeko borondaterik; izan ere, bere ustez, ezin du enplegatzaileen borondatea ezagutu, horiek patronala direla onartuta ere, ez baitituzte enpresatzat hartzen. Hori izan da negoziazio-esparru hau ez irekitzeko azaldutako arrazoi bakarra.
Gogorarazi diegu hau ez dela haiek adierazi zuten bezala “3. solairuko bizilagunaren kontua” baizik eta 28.000 langile baino gehiago daudela alta emanda EAEn, eta, haien adierazpenekin, bizkarra ematen diela langile eta enplegatzaile guztiei, ziurgabetasuna sortzen duen hutsune-egoera eragiten duelako, eta, beraz, haien interesak ordezkatzen dituelako.
Erantzukizuna bere gain ez hartzeaz gain, beste alde batera begiratzen du, eta zehazten du CONFEBASK dagokion lan-agintaritzari egin behar dizkiogula gure aldarriak (Langileen Estatutuaren 92. artikuluaren bidetik). Horren aurrean, ESK-k zera proposatu dio: CONFEBASKek uste baldin badin badu bide hori dela egokiena eta zuzenbidearekin bat datorrena, bilduriko aldeek (patronalak eta sindikatuek) aldarrikapen hori lan-agintaritzetara eramateko aukera badagoela baina gure eskaera hori ere erantzunik gabe geratu da.
ESK-k prest dago 28.000 langile baino gehiagoren egoera negoziatzeko eta hobetzeko eremua eraikitzeko, atzerritarren legeak kanpoan uzten dituen guztiak ahaztu gabe.
Noiz arte eskubiderik gabe?
Aldi berean, Diputatuen Kongresuan 11 urteko itxaronaldiaren ondoren, LANEren 189 hitzarmena berretsi da, eta hori inflexio-puntu bat da.
Gainera, lan-ministroak adierazi du araudi hori lehenbailehen erreformatu nahi duela, eta 2023rako aldaketa horiek eraginkorrak izan daitezen.
Ez dugu erreformarik behar
Ez da gaur egungo egoera aldatzea bakarrik, hori ez da nahikoa, sektore honetako langileek ezin dute lan-araudi berezian eta ezta gizarte-segurantza bereziko araubide batean jarraitu. Premiazkoa da langile hauek gainerako langileok dugun oinarrizko araudiarekin parekatzea. Negoziazio kolektiboaren bidez zehaztuko da sektorearen espezifikotasuna, baina lehenago ezabatu beharko da botere legegileak ezarritako salbuespenak zeintzuk badirudi mantendu nahi izango dituztela.
HAU DA MOMENTUA, ESTUTZEKO GARAIA DA, eta joan den ekainaren 9an negoziazio mahai horretan bildu ginen sindikatu guztiei dagokigu erantzun bakarra ematea eta gure baliabide guztiak jartzea, etorriko den aldaketa hori sektore honi lehen aldiz langile gisa dagozkien eskubideak aitortzeko aldaketa izan dadin.
Madres Mercedariaseko zentroa mantentzeko eta lan-baldintzak hobetzeko akordioa
Bizkaiko egoitzen hitzarmenaren aurreakordioa
Etxeko langileen erregimenaren erreforma ez da nahikoa
Etxeko langileen sektorearen erreforma: ez informaziorik, ez parte-hartzerik
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5