Arabako metalak hitzarmen duina behar du, eta SEAren immobilismoaren aurrean, ELA-CCOO-LAB-USO-ESK-CGT sindikatuek 3 greba egun erregistratu ditugu maiatzaren 18, 24 eta 26rako.

 

Arabako metala grebara hitzarmen duin baten alde

 

«  La patronal no presenta  ninguna propuesta  de bajada de jornada, ni de subrogación y ni habla de mantener el poder adquisitivo »

 

Arabako metalaren negoziazioak hainbat urte daramatza inolako aurrerapenik gabe, denbora honetan guztian SEAk inmobilismoa besterik ez du eskaini. Joan den apirilaren 12ko bileran, greba-deialdiaren berri izan ondoren, patronalak berriro eskatu zuen sindikatuok mugitzea. Bitartean, patronalak ez du lanaldia jaisteko proposamenik aurkeztu, ezta subrogaziorik ere, eta ez du mateleko langileentzako erosteko ahalmenari eusteaz edo beste lan-baldintza batzuk hobetzeaz hitz egiten.

Horren aurrean, gogorarazi nahi dugu ELA-CCOO-LAB-ek iazko abenduan akordio batera iritsi ginela negoziazioak eta ekintza sindikalak bultzatzeko, Arabako Metalaren Hitzarmen Kolektibo duin bat izatera iristeko. Ondoren, USO-ESK-CGTk bat egin zuten aldarrikapen taula argi batekin, baina oraindik ez du erantzunik jaso SEAren aldetik.

 

SEAren posizioa mugitu

Orain arte mobilizazio ugari egin ditugu, metalaren hitzarmen duin baten aldeko milaka sinadura biltzen ari gara, eta orain grebetara goaz SEA geldirik mugitu behar izateko, edozein aitzakia alde batera utziz eta sektoreak dituen arazoei erantzun argiak emanez.

Ildo horretan, greba horietarako aldarrikapen nagusiak honako hauek direla azpimarratu nahi dugu:

  • KPIaren gaineko soldata-igoerak, 1400 euroko gutxieneko soldatarekin, 14 ordainsaritan.

  • Lanaldia nabarmen jaistea

  • Azpikontratetako langileentzako subrogazioa

  • Kontratazioko iruzurraren aurkako neurriak

  • Behin-behinekotasuna eta malgutasuna mugatzea

  • Benetako berdintasun eraginkorra lortzeko neurriak

  • Lan-osasuna bermatzeko neurriak

  • Baimenak hobetzea eta pertsonak zentroan jartzen dituzten beste lan-baldintza batzuk

  • Hitzarmena aplikatzeko bermeak: ultraktibitatea, alde bakarreko ez aplikatzea eragoztea eta aplikatzeko lehentasuna ematea.

 

Maiatzak 18, 24 eta 26 Arabako metala grebara

6 sindikatuok egiten dugu 3 eguneko greba-deialdi hau, baina Arabako metalgintzako langile guztiei egiten diegu bat borroka egun hauekin, sektorean lan-baldintza duinak lortzeko.

Beraz, Arabako Metalaren Sektorea deitzen diogu, lehenik eta behin maiatzaren 18an eta, ondoren, 24an eta 26an, grebak egin, ekoizpena eten eta kalera atera dadin deituko ditugun mobilizazioetan parte hartuz, hori guztia sektorean lan-baldintza duinak lortzeko.

 

Tubos Reunidosentzat proiektu bat eta egungo egoeraren erantzukizunak eskatzen ditugu

Gaurko bileraren ondoren, ESKn uste dugu Green Industryren (CAP Capital) proposamena ez dela nahikoa: langileei eskatzen dizkien sakrifizioak zehazten ditu,… Irakurri

Vicinay-n 60 langileren kaleratzeak eta ABEE berria gaitzesten ditugu

Vicinayko 60 kaleratzeak eta 2027ra arteko ABEE berri bat baztertzen ditugu, eta enplegua eta industria-jardueraren jarraitutasuna bermatzeko eskatzen dugu. Erakundeek… Irakurri

Tubos Reunidos taldeko lantegi guztien jarraitutasuna bermatu behar da

Edozein industria-irtenbidek Amurrioko, Trapagarango eta Langraiz Okako lantegien jarraitutasuna bermatu behar du. Tubos Reunidos taldeak industria-instalazioak, ezagutza teknikoa, langile kualifikatuak,… Irakurri

Tubos Reunidos talde osoarentzako enplegu-bermeak eta industria-irtenbidea exijitzen ditugu

Premiazko neurriak eskatzen ditugu jarduerari eta soldatei eusteko, baita talde osoa babestuko duen irtenbide bat ere. Likidezia-faltak eta salmentaren inguruko… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15