GORA GARBITZAILEAK-ek ISS Facility Services garbiketa enpresa okupatu dugu Bizkaiko hitzarmena blokeatzen ari delako.

 

 

« Atzo martxoak 8, enpresak bere plantilla osatzen dugun emakumeak goraipatu zituen; gaur martxoak 9,  soldata duinak ukatzen  jarraitzen digu »

 

Joan den martxoaren 3an egin genuen lehen protesta ekintza, Bilboko iturriak kolore morez tindatuz, hiri dauden gizonen estatuetatik eskularruak eta fregonak zintzilikatuz eta Udaletxeko zubitik neurri handiko pankarta bat askatuz. Gaur, GORA GARBITZAILEAK kolektiboak, LAB eta ESK sindikatuen laguntzarekin, Bizkaiko Garbiketa Hitzarmenaren aldeko bigarren protesta ekintza egin dugu. Horrela, hamarnaka langilek ISS Facility Services enpresak Bilbon Bilbon dituen bulegoak okupatu ditugu.

 

ISS Bilbo

 

ISS multinazionala

Ez dugu enpresa ausaz aukeratu. ISS Danimarkako multinazionalak 2.000 langile inguru ditu Bizkaian. Bere bezeroen artean, Basauri edo Getxoko Udalak, BEC, Amazon edo Coca Cola nabarmentzen dira.

Gainera, ISS da, hain zuzen ere, Bizkaiko Garbiketa Hitzarmenaren negoziazioa blokeatzen ari den enpresetako bat, garbitzaileon soldatak 1.200 eurora ez iristearen arduradunetako bat.

 

Bizkaiko garbiketa hitzarmena

 

Martxoak 9

Data ere ez dugu ausaz aukeratu. Atzo, martxoaren 8an, enpresak bere plantilla osatzen dugun emakumeak goraipatu gintuen, eta hurrengo egunean, soldata duinak ukatzen jarraitzen digu.

Esan bezala, ez dugu data ausaz aukeratu, guretzat egun guztiak direlako martxoaren 8a. Izan ere, gu, sektore feminizatu eta prekarizatu batean lan egiten dugunok, prest gaude eurena bezalako erraldoiei urteko egun guztietan aurre egiteko, gure lanak eta soldatak duindu arte.

Horregatik guztiagatik, enpresan sartu gara eta mezu bat utzi diegu: garbitzen ari garenontzat, egunero martxoaren 8a da. Hitzarmen duin bat nahi dugu orain, urtean gutxienez 1.200 euroko 15 pagarekin, eta horregatik, martxoaren 31n grebara joango gara.

 

Gurasoek Bilboko Udalari eskatu diote garbiketa-greban bitartekari izan dadila

Bilboko Udalak ezin dio garbiketa-langileen grebari bizkarra eman. Zerbitzua kontratatzearen arduraduna den heinean, bitartekari lanak egin eta FCCri berehala konponbide… Irakurri

Bilboko udal-zentroetako garbitzaileekin elkartasuna!

Bilboko eskolen eta gainerako udal-zentroen garbiketa-zerbitzuko grebak 9 aste bete dituen honetan, berriro exijitzen diogu FCCri hitzarmena negoziatzeari ekin diezaiola,… Irakurri

EAE-ko garbiketa eta jantokietako greba

Feminizatutako, prekarizatutako eta denbora luzeegian ikusezin bihurtutako sektoreetakoak gara. Grebara atera gara dagozkigun eskubideak eta errekonozimendua eskatzeko. Irakurri

3 eguneko greba mugagabearen ondoren, akordioa Kursaaleko garbiketa-zerbitzuan

Kursaaleko garbikuntzako greba mugagabea soldata eta lan hobekuntza garrantzitsuekin amaitu da. Langileek % 15,7ko igoera, baimenak eta plusak lortzen dituzte plantilla… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14