Hamarnaka eragile sozialek bat egiten dute ELA, LAB, STEILAS, ESK, ETXALDE eta HIRU sindikatuek urtarrilaren 30erako egindako deialdiekin.

 

Sindikatuak eta eragile sozialak 2022ko lan erreformaren aurka

 

«  Prezioak gora  egiten duten bitartean, gure soldatek, pentsioek eta oro har bizi baldintzek okerrerantz egiten dute »

 

Madrileko gobenuak CCOO, UGT eta CEOEren adostasunarekin aurrera atera nahi duen lan erreforma ez da langile eta herri sektoreok behar dugun erreforma. Inoizko aurrerakoiena omen den Gobernuak ez du emandako hitza bete, ez du indarrean zegoen eta langile eta herri sektoreon prekarizazioa areagotu zuen lan erreforma derogatu.

Enpleguan ematen den prekarizazioak, zuzenean du eragina oro har bizitzaren prekarizazioan. Bizitzaren garestitzea areagotzen den bitartean langile eta herri sektoreon bizi baldintzak okertu besterik ez dira egiten: argindarraren prezioak zein oinarrizko produktuen prezioak gora egiten duten bitartean, gure soldatek, pentsioek eta oro har bizi baldintzek okerrerantz egiten dute.

 

«  Urtarrilaren 30an  hitzordu garrantzitsua dugu Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean »

 

Eragile sozialak lan-erreformaren aurka

Horregatik, beste hainbatetan esan bezala, herri honetako gazte mugimenduek, pentsio duinen aldeko borrokalariek, feministak, antimilitaristak, ekologistak, arrazakeriaren aurkakoak, independentistak, antifaxistak, eskubide sozialen aldeko aktibistak eta herri mugimenduetako hainbat eragilek aldaketa sozial sakon eta erradikalaren beharra aldarrikatzen dugu. Benetako norabide aldaketa, patronalaren interes eta beharrak baino pertsonon eta planetaren bizitza eta zaintza lehenetsiko duena eta pertsona guztiak eskubide guztiak premisaren baitan burujabetzak egikaritzeko aukera emango diguna.

Ez da beraz geldiri egoteko unea. Mobilizazioa, elkartasuna, elkarlana, konfluentzia eta borroka dira ditugun tresnarik eraginkorrenak. Urtarrilaren 30an hitzordu garrantzitsua dugu Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean.

Lan erreforma honi ez!

 

Argilan-ESK
Asociación de Trabajadoras de Hogar de Bizkaia ATH-ELE
Berri Otxoak (Plataforma contra la Exclusión y por los Derechos Sociales)
Bizitzak Erdigunean Koordinadora
Bizilagunekin
Ehun. Euskal errepublikaren aldeko mugimendua
Ernai
Euskal Herriko Bilgune Feminista
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua
Feministalde
Ikasle Sindikatua
Iniciativa por el Derecho a Techo y Contra la Exclusión Social de Gasteiz
Izartu Mungialdea
Kakitzat (Koordinakunde Antimilitarista)
Movimiento de Pensionistas de Iruña
Mugarik Gabe ONGD
Nafarroako Pentsionistak Martxan
Oneka, Euskal emakume pentsionistak
OMAL- Bakea eta Duintasuna
Trabajadoras no domesticadas

 

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak 2023: propaganda hutsa

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Eusko Jaurlaritzak 2023rako aurkeztutako aurrekontuak gogor kritikatzen ditu eta abisatzen du DSBEan emandako murrizketak probetzearen Irakurri

Pobrezia eta bazterketa, giza eskubide arazoa

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean erantzukizun instituzionala eta politika publiko eraginkorrak eskatzen ditugu, eskubideak benetan eraginkorrak izan daitezen. Irakurri

Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde sinatu

ESK bat dator osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinadura bilketarekin. Aldarrikapen garrantzitsu hau zure sinadurarekin babestera Irakurri

Pobretzearen aurrean: energia publikoa eta aberastasunaren banaketa

Maiatzaren 26an soldaten, pentsioen eta prestazioen erosahalmenaren aldeko manifestazioetan parte hartzera animatzen zaitugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9