Patronalaren eta sektoreko enpresen jarrera pasiboa ikusirik, langileok mobilizatzen hasiko gara gure lanpostuen eta lan baldintza duinen alde.

 

 

Bizkaiko Elikagaien Merkataritzako Lan Hitzarmena iraungita dago. Hiru urte luzez negoziatu arren patronalak eta sektoreko enpresek ez dituzte langileen aldarriak aintzat hartu.

Sektore honetako beharginok COVID-19aren krisian gehiegizko lanorduak sartu ditugu, lan-kargak jasanezinak izan dira, eta bitartean enpresek poltsikoak  lehertzear egon dira, salmenten gorakada aspaldian ikusi gabekoa izan baita.

Orain hilabete horietan metatutako aberastasuna banatzeko unea dugu. Bada garaia aitor dezaten enpresen etekinak ezinezkoak liratekeela langileon ahalegin itzela izan ez balitz.

Balkoietan jo zizkiguten txaloak krisiaren lehen egunetan politak izan ziren, baina sektoreko langileok egintzak behar ditugu.


Oinarrizkoak bagara, gure lan baldintzetan ere balio hori islatu behar da. Txaloak patronalarentzat debaldekoak dira; beste zerbait behar dugu: soldata duinak, lanaldi osoak eta lankarga egokiak, erretiroa hartzen dugunean osasuna galdu ez dezagun.

Horregatik, patronalaren eta sektoreko enpresen jarrera pasiboa ikusirik, langileok mobilizatzen hasiko gara gure lanpostuen eta lan baldintza duinen alde. Gure Lan Hitzarmenaren alde. Saiatu gara negoziatzen, baina honez gero hitzak ez dira aski. Borroka da utzi diguten aukera bakarra. Gure eta gure familien biziarekin ari dira jokatzen.

 

 

GSS Line - Euskaltel lanpostuak mantendu!

GSS-ko langileek grebara joango dira azaroaren 14 eta 15ean lanpostuen amaitzearen aurka eta prekarietatearen aurka. Irakurri

Bilbao Kirolakek ez du garbitzaileen atsedena errespetatzen

Egoera horrekin nazkatuta, mobilizazioak hastea erabaki dugu. Mobilizazioak akordioa lortzearekin batera baino ez dira amaituko. Irakurri
  • 1