GSS-ko langileek grebara joango dira azaroaren 14 eta 15ean lanpostuen amaitzearen aurka eta prekarietatearen aurka.

 


Hurrengo azaroak 14 eta 15 bitartean GSS Line-eko langilegoak kontratuen iraungipenaren eta prekarietatearen kontrako greba egingo du.

Pasa den azaroak 7an, GSS Line Solutions enpresak 90 kontratuen amaiera iragarri zuen. “Fidelizazio eta Euspen” zerbitzuan aritzen ziren langileak izango dira kaltedunak.

Sektore honen araudia dela eta, langileek estatu mailako hitzarmen kolektiboa daukate indarrean,eta beraz subrogazio eskubiderik gabe aurkitzen dira. Horregatik, etengabeko enpresa aldaketa pairatzen dute.

Emakumeek osatutako kolektibo honentzako, lanaldi partzialak, soldata eskasak eta baldintza prekarioek egoera jasan ezina eragiten dute. Soldata bazuen eraginez, enpresa batetan baino gehiagotan lan egitera behartzen ditu askotan. Egoera penagarria da.

 

Enpresaren zein instituzioen arduragabetasunak muturreko egoeretara eramaten gaitu

Alde batetik, enpresa nagusiek zein azpikontratatzen duten enpresek baldintza duinak exijitzen ez dituztelako, eta mozkinak dituztelako bakarrik buruan. Beste aldetik, erakunde publikoek, langilegoa babesik gabe uzten du. Horrela, Espainiako araudiaren menpe uzten dituzte gure langileak, lan baldintza duinen eskubidea alderatuz.

Hurrengo ostegun eta ostiralean, GSS Lineko langilegoak bi eguneko greba  egingo du. Grebaren helburuen artean, eskaera nagusiak hurrengoak dira. GSS Line enpresari, enpleguaren mantengua. Euskaltel enpresarentzako lan egiten duten langilegoarentzako, jarraipen klausulak. Azkenik, erakunde publikoentzako negoziaketa kolektiborako ardura handiagoa, horretarako eremu probintzialera eraman ditzala.

 

GSS Line - Euskaltel lanpostuak mantendu!

GSS-ko langileek grebara joango dira azaroaren 14 eta 15ean lanpostuen amaitzearen aurka eta prekarietatearen aurka. Irakurri

Bilbao Kirolakek ez du garbitzaileen atsedena errespetatzen

Egoera horrekin nazkatuta, mobilizazioak hastea erabaki dugu. Mobilizazioak akordioa lortzearekin batera baino ez dira amaituko. Irakurri
  • 1

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua