Hilabete hauek erabakigarriak sumatzen dira: pentsioen eta lan-erreforma Madrilen, goi-bilera klimatikoa Glasgowen eta baldintzarik gabeko oinarrizko errentaren aldeko sinadura bilketa Euskal Herrian. Estutzeko ordua da, asko dago jokoan!

 

 

 

Estutzeko garaia da, asko daukagu jokoan. Greba orokorrerantz!

Eztabaida publikotik kanpo eta opakotasun osoz, pentsioen erreformaren eta lan-erreformaren inguruko negoziazio-prozesuek aurrera darraite Madrilen, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren, Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioaren edo Next Generation funtsen banaketaren gaiekin batera.

CCOO eta UGT bezalako sindikatuek eta alderdi politikoek langileen etorkizuna baldintzatuko duten lege-erreformen oinarriak finkatzen dituzten bitartean, Ibex 35eko enpresa handiek milioi askoko irabaziak pilatzen jarraitzen dute.

ESKn argi daukagu langileen bizkar egiten den negoziazioak ez digula ezer onik ekarriko. Elkarrizketa-mahaietan esertzea, mobilizatzeko eta indarrak metatzeko prozesurik gabe, patronalaren eta alderdi immobilisten jarrera erreakzionarioagoek aurrera egin dezaten ekarriko digu.

Guk zabala eta zeharkakoa izango den Greba Orokor, bat mahai-gaineratzeko aldeko apustua egiten dugu. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan badaukagu gaitasuna lan-erreformen eta pentsioen emaitza, langileriaren mesedetan, baldintzatuko duen Greba Orokor bat deitzeko.

 

Behar ditugun erreformak mobilizaziotik etorriko dira

18 hilabete baino gehiago daramatzagu gure gizarteko esparru guztiak zuzentzen dituen sistema kapitalistaren josturak agerian utzi dituen osasun-krisi baten ondorio pertsonal, sozial eta ekonomikoak pairatzen. Hilabete hauetan argi eta garbi ikusi da Gasteiz, Iruñea edo Madrilen erakundeak gobernatzen dituzten alderdiek kapitalaren interesak gure bizitzak baino gehiago defendatu behar izan dituztela.

NEXT GENERATION FUNTSEN BALDINTZAK

Europako erreskate funtsak zerutik eroritako mana gisa saldu dizkigute; Europako Batzordeak baldintza gisa jarri du 2021eko abenduaren 31 baino lehen onartuta egon behar dutela erreforma sozial eta ekonomiko handietako bi: lan erreforma eta pentsioen erreforma.

BEHAR DUGUN LAN-ERREFORMA

Nahiz eta PSOE eta Unidas Podemos-en arteko gobernu akordioak lan erreformaren indargabetzea jasotzen zuen eta 2020an PSOEk eta EH Bilduk konpromiso bera sinatu zuten, ez dirudi indargabetze hori bere osotasunean gertatuko denik.

CCOO eta UGT patronalekin eta ministerioarekin foku mediatikotik erabat kanpo dagoen mahai batean esertzen dira, langileria aktibatu eta indar-korrelazioa hobetu nahi ez duen estrategia batean.

ESKn ausartak izateko unea dela uste dugu baldin eta lan eta gizarte eskubideetan aurrerapausuak gauzatzea nahi dugun. Mariano Rajoyren lan-erreforma ezabatu eta beste gai berrietan aurrera egin behar da:

  • Negoziazio kolektiboa: ultraaktibitatea berreskuratzea, ez aplikatzearen aurrean hitzarmenak blindatzea, sektoreko hitzarmenen nagusitasuna eta estatalizazioaren amaiera gutxieneko edukiak izan behar dira.

  • EREen eta ERTEen gaineko aurretiazko administrazio-kontrola berreskuratzea.

  • Soldata-arrakalarekin amaitzeko neurri eraginkorrak.

  • Azpikontratazioa mugatzea. Lan bera, soldata bera eta eskubide berberak, bai argi, bai erraz, bai eraginkor.

PENTSIO-SISTEMA PUBLIKO, PUBLIKO, UNIBERTSAL ETA DUIN BATEN ALDE

Pentsio-sistemaren erreformak alarma guztiak piztu dizkigu. Gobernuak, CCOOk, UGTk eta patronalek uda baino lehen sinatutako akordio partziala pentsioen murrizketaren atarikoa da, BGAEen hedadurak pribatizatzeko atea irekiko du.

Gure aldarrikapenak argiak dira:

  • Pentsioen sistema publikoa bermatzeko zerga-erreforma.

  • Erretiratzeko legezko adina 62 urterekin.

  • 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta KPIren araberako errebalorizazio automatikoa.

  • Pentsioetako genero-arrakalaren amaiera.

  • BGAEen salbuespen fiskalen debekua.

AKORDIOAK BALDINTZATZEKO INDAR-KORRELAZIOA

Pentsio-eta lan-erreformak gauzatzeko azken txanpan gaude, asko dugu jokoan. ESKn argi daukagu gobernuak eta patronalak estutzeko unea dela. Gure apustua mobilizazioaren bidea egitea da.

Hego Euskal Herrian Madrilen egingo diren erreformak baldintzatzeko mobilizatzeko gaitasuna eta aukera dugu; greba orokor zabala, zeharkakoa eta sendoa mahai gainean jartzeko oinarriak jartzearen aldeko apustua egiten dugu.

 

Gizarte-elkarrizketa antzua EAEn

Azkenaldian, EAEn CCOO eta UGT elkarrizketa sozialeko estrategian sakontzen ari dira. Estrategia horretan, garrantzitsuena ez dira sinatzen diren edukiak, baizik eta elkarrizketa arazo sozialen konponbide gisa irudikatzea. Irailaren 15ean, bi sindikatuek, eduki oso urri batzuen truke, oxigeno baloia oparitu zieten Eusko Jaurlaritzari (EAJ, PSE) eta Confebaski. Zer irabazten dugu euskal langileok akordio honekin? Akordio ukigarri bakarra ERTEek eragindako diru-sarrera txikiko pertsonentzako osagarria luzatzea da. Osagarri hori ez da iristen eragindakoen ehuneko txiki batera ere, eta hilabeteetako atzerapena du: ez kritikarik ezta hobekuntzarik ere ez.

Hortik haratago, ezer ez. Asmoen adierazpen bat hemendik, diru-laguntza bat handik,... baina, batez ere eta gauza guztien gainetik, merezi ez duten zilegitasuna ematea egunero mespretxua erakusten diguten gobernu eta patronalari. Negoziazioa langileen parte-hartzearen eskutik ez datorrenean, mahaian presiorik sartzen ez denean kalean mobilizatuta, gauzak benetan aldatuko lituzkeen fiskalitatea bezalako gaiak sartzen ez direnean, elkarrizketa guztiz antzua bihurtzen da.

 

Baldintzarik gabeko oinarrizko errenta: tresna berria

Irailaren 18az geroztik, EAEn Oinarrizko Errenta Unibertsala ezarri nahi duen Legegintzako Herri Ekimena aurrera ateratzeko sinadurak biltzeko ekimena abian da. Ekimen honek, hainbat sustatzailek bultzatua, ESKren babesa du hasieratik. Ziur gaude unibertsala, baldintzarik gabekoa eta indibiduala izango litzatekeen errenta bat ezartzea lehen mailako tresna izango litzatekeela. Alegia berdintasunezko eta pobreziarik gabeko gizarte baten oinarriak ezartze lagunduko ligukeen lanabesa. Bizitzak erdigunean jarriko lituzkeen eredua eraikitzeko aukera.

 

'Matxinada' aldizkaria irakurri

 

Pobreziari buruzko beste kontaketa bat

Aberastasuna banatzeko garaia da, ongizate orokorrak behera egiten duen eta Euskadin prestazio-sistemaren bidez artatutako biztanleria oraindik ere txiroak pobreziatik ateratzeko Irakurri

Aski da pertsona pobreak jazartzeaz eta kriminalizatzeaz

Salatu nahi dugu Lanbideren jarrera, DSBEa jasotzen eta eskatzen duten pertsona pobreen jazarpen- eta kriminalizazio-kanpaina gupidagabeagatik. Gainera DSBE ez da Irakurri

Eusko Legebiltzarrak galarazi egin du Oinarrizko Errenta lege bihurtzea

Gaur Eusko Legebiltzarrak aukera historikoa galdu du herritar guztiek bizitza duina izateko behar dituzten baliabideak izateko duten eskubidea bermatzeko erabakia Irakurri

Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errentari buruzko eztabaida Eusko Legebiltzarrean

Maiatzaren 5ean, Eusko Legebiltzarrean, Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Ekimen Polularra eztabaidatuko da, eta han izango gara. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua