Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Hauteskunde Batzordeak oniritzia eman du eta irailaren 18an hasiko gara sinadurak biltzen, online eta paperean.

 

 

Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri ekimenak aurrerapauso bat eman du. EAEko Hauteskunde Batzordeak paperezko sinadurak biltzeko formularioak onartu ditu, bai eta otsailaren 18an Eusko Legebiltzarrean aurkeztu genuen Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta baten aldeko sinadura digitalak egiteko eredua ere.

 

Sinadurak online

Astelehenetik aurrera digitalki sinatu daiteke.

Baina datorren irailaren 18an izango da emango diogunean hasiera sinadurak biltzeko kanpainari. Hiru ekitaldi egingo dira hiru hiriburuetan, pobreziaren aurkako politika publikoetan erantzukizuna duten erakundeetako batzuen aurrean.

LHE sinatu

 

4 hilabete sinadurak biltzeko

Lau hilabete ditugu 10.000 sinadurak biltzeko, lau hilabete ditugu hirietako herri eta auzo guztietara iristeko, lantokietara eta unibertsitateetara iristeko, hainbat mobilizazio egiteko. Lau hilabete ditugu BGOEren eskakizuna herritarren gehiengoak babestu eta parlamentuan gehiengo batek entzun dezan.

 

Kanpainarekin bat egin ezazu!

Horregatik, hemendik animatu nahi ditugu gizarte zibileko erakundeak, bai eta ekimen honetan interesa duten norbanakoak ere, hiru lurraldeetan funtzionatzen ari diren batzarretan parte hartzera, Irailaren  18an hasiko den prozesuari babesa emateko eta Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoak neurri hori babestera behartzeko, herritar guztientzako funtsezko eskubide gisa.


Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta batekin pertsona guztiok irabazten dugu.

 

#ILPrentabasicaCAV

 

Eusko Legebiltzarrak galarazi egin du Oinarrizko Errenta lege bihurtzea

Gaur Eusko Legebiltzarrak aukera historikoa galdu du herritar guztiek bizitza duina izateko behar dituzten baliabideak izateko duten eskubidea bermatzeko erabakia Irakurri

Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errentari buruzko eztabaida Eusko Legebiltzarrean

Maiatzaren 5ean, Eusko Legebiltzarrean, Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Ekimen Polularra eztabaidatuko da, eta han izango gara. Irakurri

ESK-k Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren baten alde

ESK-k erabateko adostasuna agertu du Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenarekin, eta legebiltzar-taldeei eskatu die Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen Irakurri

22.075 sinadura Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren alde

Gaur entregatu dira Eusko Legebiltzarrean Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenak bildutako sinadurak. Espero dugu ekimen hau amaieraraino Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4