Administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko Espainiako Gobernuak eta CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek Madrilen sinatutako akordioa errefusatzen du ESK sindikatuak.

 

Zerbitzu publikoen alde eta enplegu publikoa egonkortzearen alde!

 

ESK-k uste du Gobernuak eta CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek lortutako akordioa ez dela, inola ere, nahikoa aldi baterako kontratazioaren iruzurrarekin eta gaur egun enpresa, erakunde eta administrazio publiko gehienetan gertatzen den bitartekotasunaren gehiegikeriarekin amaitzeko.

ESKren ustez, titulartasun publikoko zerbitzuak eta sektore publikoa indartzearen aldeko apustua egiten ez duen akordioa da. Zerbitzu publikoak indartzeko ez da nahikoa tasa gehigarri bat baimentzea, birjartze-tasak kendu behar dira.

Akordioan ondo adierazten den bezala, egonkortze-prozesu berri bat da, 2017an eta 2018an proposatutakoen antzekoa. Sumingarria da CCOO, UGT eta CSIFek Cristobal Montororekin sinatu zuten akordioaren antzekoa sinatu izana; izan ere, akordio horren helburua behin-behinekotasuna %8tik behera murriztea zen, eta, hainbat urteren ostean, helburua lortu ez izateaz gain, egoera guztiz onartezina kontsolidatu du.

ESKren ustez, 2017ko eta 2018ko "Enplegu Publikoa Hobetzeko Akordioek" ezarritako norabidea aldatuko duten lege-aldaketak egiteko unea da.

 

Salbuespenezko neurriak

Enpresa, erakunde eta administrazio publikoetan bizi den salbuespenezko egoerari heldu behar zaio, salbuespenezko neurriak ezarriz. Ildo horretan, mobilizatu egin gara azken hilabeteetan, mobilizazio batzuk Euskadiko CCOOekin partekatu ditugu, eta ezinezkoa zaigu ulertzea CCOOk akordio bat sinatzea, apirilaren 22an EAEn grebara ateratzeko aldarrikatu genituen neurrietako bat ere jasotzen ez duena.

Ez da egia akordioak kalte-ordainak bermatzen dizkienik lanpostu finkoa lortzen ez dutenentzat edo bere erreskatea, lan-poltsen bidez, hautaketa-prozesuak gainditzen ez dituzten  pertsona guztiei. Gezurrak esanez milaka langile publikoren lanpostua arriskuan jartzen duen akordioa sinatu izana justifikatzea ez da onargarria.

 

Irregulartasunak zigorrik gabe

Enpresek, erakundeek eta administrazio publikoek hamarkadetan zehar egindako irregulartasunak erabat zigorrik gabe geratzen dira akordioarekin, eta irregulartasunen ondorioak, bakarrik, aldi baterako kontratazioaren abusua jasan duten langileen gainean erortzen dira.

Etorkizunerako konpromiso guztiz eskasak ezartzen dira, eta abusuen erantzule diren enpresa, erakunde eta administrazio publikoek ez dute inolako legezko betebeharrik izango eragindako kaltea konpontzeko, ez baitituzte finkoak egiten abusatu dituzten langileak, eta ez dizkiete ere kalte-ordainak ordaindu behar pertsona horiei kaleratzen dituztenean.

ESK sindikatuak mobilizazioak sustatzen eta partekatzen jarraituko du gehiegikeriaren aurkako zigor eraginkorra defendatzen jarraitzen duten sindikatu eta plataforma guztiekin, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaietan jasotakoaren arabera. Gure konpromisoa indartzeko garaia da, euskal alderdi politikoei Gobernuaren proposamenari ezetza emateko eta legebiltzarrean errege lege-dekretua atzera botatzeko eskatuz.

 

Mobilizazioak sektore publikoan, abenduaren 19ko greba aurretik

Urriko grebak aurrerapen txikiak ahalbidetu baditu ere, mobilizatzen jarraitu behar gara. Abenduaren 12rako kontzentrazioak deitu ditugu lantokietan, sektore publikoko abenduaren Irakurri

Eusko Legebiltzarrean azaldu dugu diru publikoaren erabilera desegokiagatik jarri dugun salaketa

ESK-ko ordezkariek agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean, euskal osasun garraioan diru publikoa ustez desegoki erabili dela salatzeko eta zerbitzu publikoak Irakurri

Sektore publikoa grebara itzuliko da, aurrerapen gehiago lortzeko

Itxita zegoen bidea ireki dugu. Jarrai dezagun horretan, eta bat egin dezagun masiboki mobilizazioekin eta greba-egunekin, hori baita lan-baldintzak hobetzeko Irakurri

"Made in ESI Araba"-ko absolutismoa: ezer ez herriarentzat eta herririk gabe

Negozio paraleloak sustatzeari uztea exijitzen dugu. Osasun-zerbitzu publiko, kalitatezkoa eta unibertsala berehala indartzea exijitzen dugu. Antolakundearen euskarri diren langileen artean Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35