Zenbaki zehatzekin erakusten dugu eraldaketa batzuk berehala egin daitezkeela eta eragin zehatza eta espezifikoa izango luketela ehunka mila enplegu sortzeko eta ekosistema guztien barruan emisio gutxiko eta akoplatutako ekonomia artikulatzeko.

 

'Enplegua eta trantsizio ekosoziala' txostena

 

Txostena deskargatu

 

Azken hamarkadetan hainbat sektoretan eta ikuspegi desberdinetatik hitz egin da enplegu berdeaz, baina ia beti modu sektorialean eta ikuspegi teknikoarekin. Txosten honetan, hainbat erakunde politiko, sozial eta sindikalek elkarrekin lan egin dugu trantsizioko lan-arazoa jasotzen duen proposamen bat egiteko, ekoizpen-eredua eta irabazi-ekoizpenaren lana baldintzatzen duten lan-harremanen eskemak zalantzan jartzen saiatuz. Horretarako, krisi ekosozialaren egoera kokatzen dugu eta lanak erabateko eraldaketa jasan behar duen hainbat sektore hautatzen ditugu, eraldaketa hori aztertuz eta kuantifikatuz.

 

Zenbaki zehatzak

Txosten honek zenbaki zehatzekin erakutsi nahi du, baita sektore bakoitzaren azterketarekin ere, eraldaketa batzuk berehala egin daitezkeela eta eragin zehatza eta espezifikoa izango luketela ehunka mila enplegu sortzeko eta ekosistema guztien barruan emisio gutxiko eta akoplatutako ekonomia artikulatzeko.

Ondorio politikoak berez sortzen dira krisi osoan: irabaziarekiko eta hazkundearekiko mendekotasuna ezabatu behar da, ezinbestean lotuta baitaude, eta behar kolektiboak asetzera bideratutako ekonomia abiarazi behar da: merkatuko balioak erabilera-balioekin aldatzea, hau da, merkataritza-balioa sortzeko dinamika aldatzea, gehiengoen bizitzarako balio erabilgarria sortuz.

Antikapitalistak, Ecologistas en Acción, ELA, LAB, ESK, IAC eta MATS sindikatuek egindako txostena.

 

60 erankunde sozial eta sindikal baino gehiagoak bat egin dute maiatzaren 11ko mobilizazioekin

Maiatzaren 11n manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean bidezko trantsizio ekosoziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, Emakumeen Mundu Martxak Irakurri

Megaproiektu berriztagarrien egungo hedapenaren aurka eta bizitzaren alde

Interes ekonomiko nabarmenak dituzten enpresa handiek, erakundeen laguntzarekin, baliabide naturalak eta landa-ingurunea suntsitzeko proiektuen aldeko apustua egiten jarraitzen dute, krisi Irakurri

Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik!

Larunbat honetan, maiatzaren 20a, ESK-k “Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik!” ekimenak deitutako manifestazioan parte hartuko du, 18.00etan Gasteizko San Anton Irakurri

Munduko Bankuak klima-aldaketa finantzatzen du. Zuen negozioa, gure kolapsoa!

Maiatzaren 23, 24 eta 25ean kaleak hartzera gonbidatzen zaituztegu, Munduko Bankuak klima-aldaketa finantzatzen duela eta bere negozioa gure kolapsoa dela Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4