Ekainaren 18an manifestazioa deituta dago Ermuko Udalari eskatzeko duela gutxi desegindako Enplegu Zentroaren informazio eta laguntza-zerbitzuaren jarduerarekin jarrai dezan.

 

Basta de precariedad en el ayuntamiento de Ermua. Servicios públicos de calidad

 

Pandemiak eragindako krisi sanitario, sozial eta ekonomikoak herritarren ehuneko handi bat jarri du pobrezia arriskuan, eta hori kontuan hartu gabe lehendik ere asko zirela gizarte-bazterketa egoeran zeudenak. Horregatik dira inoiz baino beharrezkoago gizarte politiketako lehen arretarako zerbitzuak, eta horregatik dago haiek indartu beharra.

 

Enplegu Zentroko informazio zerbitzuaren ixtea

Krisi testuinguru honetan, Ermuko Udalak Enplegu Zentroko informazio zerbitzua ixtea erabaki du, Enplegu Zerbitzuaren egiteko nagusia herriko pertsona kalteberenei Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta, langabezia-subsidioa, Gizarteratzeko Errenta Aktiboa eta Bizitzeko Gutxieneko Errentaren inguruan informatzea eta aholkatzea zenean. Udalaren beraren datuen arabera (ikus 2021eko apirilaren 14ko batzorde informatiboa) zerbitzu honetan 5.431 laguni eman zitzaien arreta. Horietatik:

  • 1.602 kasu Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentari lotutakoak izan ziren
  • 1.490 Lanbideko beste tramite batzuei lotutakoak
  • 130 Bizitzeko Gutxieneko Errentari lotutakoak
  • 1.290 SEPEri lotutako izapideak eta
  • 520, berriz, Gizarte Segurantzarekin lotutakoak

Era berean, nabarmentzekoa da arreta zerbitzu horretan laguntza jaso dutenen %40 emakumeak direla, herrikoak nahiz inguruko herrietakoak, jakin badakigulako Ermuko Enplegu Zentroko arreta guneak oso entzute ona zuela gure inguru gertuan.

Ez genuke ahaztu nahi, era berean, zerbitzu honek izan duen garrantzia, ez eta zerbitzu hori ematen jardun den langileak pandemia betean, itxialdiaren gogorrenean, egin duen lana ere. Izan ere, Enplegu Zerbitzuak zabalik eta aurrez aurreko arreta ematen jarraitu zuen, gainerako zerbitzu askotan, baita Lanbiden, SEPEn, Etxebiden eta Gizarte Segurantzako bulegoetan ere, aurrez aurreko arreta eskaintzeari laga ziotenean. Eta ez genuke ahaztu behar gainerako zerbitzu horietan aurrez aurreko zerbitzua emateari laga izanak herritarrei eragin zien kaltea. Hilabete gogorrak izan ziren eta horietan Enplegu Zentroko informazio gunean Ermuko eta inguruko herrietako herritar askori lagundu zitzaion aurrez aurre oinarrizko izapideak betetzen, eta bereziki herritar kalte-berenei.

Martxoan, apirilean eta maiatzean, beraz, igarri genuen bereziki ermuarrok oinarrizko zerbitzu konprometitu eta kalitatezko horren premia eta garrantzia.

 

20 urteko zerbitzua

Gainera, pandemiak eragindako krisi ekonomiko eta sozialak eten digitala handitu du eta jende asko ari da izaten kaltetua. Are, herritarren eta administrazioaren arteko bat-bateko teknologizazio horretan, abandonatuta gelditu dira, eta jende horri ere, lehen, bulego honetan ematen zitzaion zerbitzua.

Enplegu Zentroko informazio gune honetan, modu batera edo bestera, hogei urte baino gehiagoan eman da zerbitzua, eta egia den arren lehen mailako arreta zerbitzuetan beti dagoela zer hobetua, pentsatzen dugu, hemen, izugarrizko lana egin dela urte guzti hauetan herriko sektore handi bati laguntzeko, eta bereziki, gure herrikide ahulenei edo kalteberenei laguntzeko.

Agiri hau sinatzen dugunok Enplegu Zentroko informazio, laguntza eta aholkularitzarako zerbitzu hau itxi izana salatzen dugu, bai eta horrek eragin dituen okerrak ere, bereziki bizi dugun krisi garai honetan zaurgarrienak diren pertsonei eragin dizkietenak.

 

Kaleratzea

Bestalde, Jabi Muñozen kaleratzea ere salatu nahi dugu, zeina 2007. urtetik udal langilea izan den, eta programetako funtzionario interino gisa, informazioa, babesa eta aholkularitza ematen jardun den Enplegu Zentroan 2011z geroztik.

Alkateak sarri errepikatu du eta harro dago hortaz, enplegua Udalaren konpetentzia esklusiboa izan ezta ere, horren alde egin duela hogei urteotan, beta beraz, konpetentzia propiotzat hartua duela.

 

Aldi baterako kontratatazioaren abusatzea

Horrexegatik salatu nahi dugu, era berean, aldi baterako kontratutako langileak erabiltzen direla denboran luzatzen diren lanak betetzeko, eta alkateak berak, 2021eko apirilaren 14ko batzorde informatiboan konpetentzia propiotzat aitortu zituen eginkizunetarako. Aldi baterako langileen kontratazioan egin den gehiegikeria horrek izen bat du: behin-behinekotasunaz abusatzea, eta lege-iruzurra da. Programetarako langileak izendatzen direnean helburu batekin izendatzen dira: ondo zehaztutako aldi baterako lan puntualak egiteko. Baina egiteko horiek, kasu honetan bezala, hamar urte baino gehiagoan luzatzen direnean eta, gainera, ez beti programen babesean edota programak bukatuta ere jarraitzen dutenean, funtsezko zerbitzu bihurtzen dira; ezinbestekoak.

Salatu nahi dugu, era berean, Gazteen Bermerako Europako aldi baterako programa bat erabiltzen ari direla Enplegu Zentroko informazio gunean urte askoan eman diren zerbitzu batzuk aldi batez estaltzeko. Eta horrek erakusten du Ermuko herritarrontzat egiturazkoa eta oinarrizkoa dela sinestuta gauden zerbitzu bat prekarizatzeko apustu garbia egin duela Udalak.

 

Eskatzen dugu

Horregatik guztiagatik, agiri honen sinatzaileok ondorengoa eskatzen dugu:

  • Enplegu Zentroan hogei urte baino gehiagoan eman diren zerbitzu guztiak mantentzea eta indartzea krisi garaiotan.

  • Duela gutxi itxi duten Enplegu Zentroko informazio eta aholkularitza zerbitzua berreskuratzea, oinarrizko arreta zerbitzua delako eta Ermuko biztanleen sektore handi bati zein inguruko herrietako lagun askori mesede egin dielako, eta bereziki, gainera, kalteberenei.

  • Enplegu Zentroko informazio eta aholkularitza zerbitzuan arreta ematen zuen langile kaleratua lehenbailehen hartzeko berriz. Izan ere, kaleratu zutenean, behin-behinekotasunaz abusatu zen, eta langile hori egoera horretan izanda, iruzurra egiten ari zen Udala. Haren lanpostua egiturazkoa dela aitortzea eskatzen dugu eta langile hori ahal den azkarren hartzea berriz, bai eta haren lanpostua 2022ko lanpostu-zerrendan jasotzea ere.

 

Ekainak 18 manifestazioa Ermuan

Ekainak 18 manifestazioa Ermuko plazatik 18:30ean.

 

Zipriztintzen, Ermuko emakumeen asanblada, Ermuko Gazte Asamblada, NÜ SHU Gazte feministak, Urko-Punta ONG, Komite Internazionalistak, Ermuko Zaldibar Argitu, Ermua Harrera, Argilan-ESK, Ernai, ESK, LAB, ELA, EH Bildu, Elkarrekin Ermua (Podemos, Ezker Anitza-IU)

 

3 barau-egun eta greba-egun 1 Bizkaiko esku-hartze sozialaren sektorean

Gaur hiru eguneko baraualdia hasi da Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, eta apirilaren 17an greba-eguna deitu dugu Bizkaiko esku-hartze sozialeko sektore Irakurri

Mecaner: hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua da

Mecanerreko Enpresa Batzordea Lan ministroarekin bildu da, enpresaren etorkizunean benetako inplikazioa eskatzeko. Ekintzetarako ordua da, ez hitz onetarako ordua. Irakurri

Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko patronala mugiarazteko proposamena eta mobilizazioak

Gizardatz, Esku-hartze Sozialeko Hitzarmen Kolektiborako akordioa eragozten ari da, eta hura osatzen duten erakundeetako batzuk akordiorako edozein hurbilketa eragozten ari Irakurri

ESK-k Bizkaiko Comfica-ko III. hitzarmena sinatu du. Berriro lortu dugu!

ESK-k Bizkaiko Comfica-ko III. hitzarmena sinatu du. Berriro lortu dugu! 2024 martxoak 27 Enpresako zuzendaritzarekin 3 hilabete luze negoziatu ondoren, Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua