Krisialdi honi beste irtenbide bat emateko borrokarako unea da. Ekainak 19 manifestazioa 12:00etan Sestaoko Kasko Plazan.

 

Ezkerraldea Martxan, etorkizun duin baten alde | 2021 ekainak 19 Sestao

 

Iaz, prekarietatearen aurkako MARTXA izan zen EZKERRALDEAN pandemiak eztanda egin ondoren egin zen lehen mobilizazio handia. Urte honetan zehar, eta pandemiaren aitzakia baliatuz, kapitalismorik neoliberalenak dirua gutxi batzuen esku pilatzeko helburuarekin jarraitzen duela egiaztatu dugu. Gu pobretuz aberasten saiatzeaz gain, autoritarismoa eta faxismoa sustatzeko kabia sortzen ari dira, geroz eta indar handiagoarekin mehatxatzen gaituztenean.

 

Krisiari beste irtenbide bat

Testuinguru horretan, krisialdi honi beste irtenbide bat emateko borrokarako unea da. Mobilizazioa da gure tresna eta sistemari aurre egiten jarraitzeko arrazoiak soberan ditugu.

Azken garaiko borrokek erakusten dute EZKERRALDEA MARTXAN DAGOELA. Pentsionisten, gazteen, feministen, ekologisten, etxe-gabetze zein murrizketen aurka eta eskubide sozialen aldeko borrokak etengabeak dira, baita kaleratze edo lan-baldintzak hobetzeko egindako grabeak, eta abar luze bat ere ditugu horren froga. Ahaztu gabe pasaden urteko urtarrilaren 30eko greba orokorra, edo pasaden apirilaren 17an Sestaon 2.000 lagunetik gorako parte hartzearekin egin genuen manifestazioa. Kalera atera ginen gure etorkizunaren alde, etorkizun duin baten alde, jarraitu beharreko bidea denaren seinale.

Bizitzak erdigunean jartzeko unea da!

  • Lan erreformak indargabetzeko.

  • Erreforma fiskal baten bidez, gehien dutenek ordaintzeko COVIDaren fakturak.

  • Gastu militarren eta makro-azpiegituren aurka.

  • Kalitatezko zerbitzu publikoen alde.

  • Etxegabetzeen aurka eta etxebizitza duina izateko eskubidearen alde.

  • Bazterketa eta pobreziatik irtetea bermatuko duten gizarte-prestazioen alde.

  • Zaintzak duinduko dituen sistema publiko baten alde.

  • Gutxieneko 1080€ko pentsio duin batzuen alde.

  • 1.200 €ko gutxieneko soldataren alde.

  • Ezkerraldeko gazteentzako etorkizun erreal eta duin baten alde.

  • Euskaraz bizitzeko aukerak eskaintzen dituen gizartearen alde.

  • Indarkeria sexistarekin amaituko duen gizarte feminista baten alde

 

 

Ekainak 19 manifestazioa

Ekainak 19, 12:00etan Sestaoko Kasko Plazan

 

Tubos Reunidosentzat proiektu bat eta egungo egoeraren erantzukizunak eskatzen ditugu

Gaurko bileraren ondoren, ESKn uste dugu Green Industryren (CAP Capital) proposamena ez dela nahikoa: langileei eskatzen dizkien sakrifizioak zehazten ditu,… Irakurri

Vicinay-n 60 langileren kaleratzeak eta ABEE berria gaitzesten ditugu

Vicinayko 60 kaleratzeak eta 2027ra arteko ABEE berri bat baztertzen ditugu, eta enplegua eta industria-jardueraren jarraitutasuna bermatzeko eskatzen dugu. Erakundeek… Irakurri

Gurasoek Bilboko Udalari eskatu diote garbiketa-greban bitartekari izan dadila

Bilboko Udalak ezin dio garbiketa-langileen grebari bizkarra eman. Zerbitzua kontratatzearen arduraduna den heinean, bitartekari lanak egin eta FCCri berehala konponbide… Irakurri

Tubos Reunidos taldeko lantegi guztien jarraitutasuna bermatu behar da

Edozein industria-irtenbidek Amurrioko, Trapagarango eta Langraiz Okako lantegien jarraitutasuna bermatu behar du. Tubos Reunidos taldeak industria-instalazioak, ezagutza teknikoa, langile kualifikatuak,… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37