ESK sindikatuak beste sindikatuekin eta Aiaraldeko eragileekin batera, mobilizazio egun batera deitzen dugu ekainaren 2an non mobilizaziora deitzen duten beste eragileen arazoak ere mahai gainean jarriko diren.

 

SOS Aiaraldea! 2 de junio paro y manifestaciones en Amurrio y Laudio

 

Gure herrialdeak bizi duen egoera oso larria da. Egoera hau ez da berria, urte askotan zehar, krisialdi eta krisialdiak pairatuz gero, gure herrietako bizimodua prekarizatzen ari da eta biztanlegoaren bizimodu duina zailtzen doa.

 

Aiaraldea egoera larrian

Tubacexeko langileen 100 eguneko grebak arazoa ikusarazi egin du, lantegietako ateetatik haratago doan arazoa. Herrialdeko etorkizuna lantegi askoren itxierak, beste hainbatetan izandako kaleratzeak, lan baldintzen prekarizazioak eta abarrek zehazten du.

Aiaraldeko egoera oso larria da eta lan esparrutik haratago doa. Duela gutxi jakin dugu Hezkuntza Departamenduak Amurrioko Zabaleko Ikastetxe publikoa itxi nahi duela. Hau, ohikoa denez, gure instituzio eta haien zuzendarien aldetik ongizate bertan behera usteko beste pausu bat baino ez da, herritarrak pribatura jotzera behartuz.

 

Erakundeen inplikaziorik gabe

Hau dena gertatzen den bitartean ez dago konpromezurik, instituzioen aldetik, etorkizuna baikortasunez begiratzea uzten gaituena. Herrialderako plan zehatzak nahi ditugu: enpresetarako ikustatutako diru laguntzak, arlo publikoan inbertsioa, pertsonen bizitzak hobetzeko ditu publikoaren erabilpena eta kalitatezko enplegua sustatu eta mantentzea hala nola pentsio duinen alde lan egitea.

 

Ekainak 2, lanuztea Aiaraldean

Pasa den martxoaren 5ean ESK sindikatuak egoera hau salatzeko ELA, LAB eta STEILAS-ekin batera 4 orduko lan-ustera deitu zuen. Eusko Jaurlaritza eta beste instituzioen erantzun ezaren aurrean aurrerago jotzearen beharra dago eta beste urrats bat eman behar dugu mobilizazio eta aldarrikapenetan.

Zeregin honetan, herrialdeko eragile sozial ezberdinek hilabeteak daramate elkarrekin lan egiten eta sareak ehuntzen fronte komun bat sortzeko nahian Aiaraldeko etorkizuna eta bertan bizi garen pertsonen defentsan.

Errealitate honen aurrean, ESK sindikatuak beste sindikatuekin eta Aiaraldeko eragileekin ( Aiaraldeko Greba Batzordea, Enpresa Komiteak, gazte mugimendua, Mugimendu feminista, pentsionista, komertzioa eta ostalaritza, hezkuntza, zerbitzu publikoak…) mobilizazio egun batera deitzen dugu datorren ekainaren 2an non mobilizaziora deitzen duten beste eragileen arazoak ere mahai gainean jarriko diren.

 

#SOSaiaraldea

 

Tubos Reunidos-eko kontsulta-aldia akordiorik gabe itxi da

Enpresak, bere itxitasunetik, sindikatuen proposamenari uko egin dio eta altzairutegia ixtearekin tematuta jarraitzen du, enpresa osoaren etorkizuna arriskuan jarriz. Borrokan Irakurri

Tubos Reunidos: Justifikaziorik gabeko 301 kaleratze ekar ditzakeen EEE baten aurrean, greba mugagabea

ESK-n ez dugu Enplegu-Erregulazioko Espedienterako (EEE) justifikaziorik aurkitzen, EEE-a kentzea eskatzen dugu, eta greba mugagabearen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, Irakurri

Enviser: grebalari aktiboenetako baten justifikaziorik gabeko kaleratzea salatzen dugu

Greba amaitu eta 12 egunera, Gasteizko lorazainen grebako pertsona aktiboenetako bat kaleratu zuten justifikaziorik gabe. Kaleratzea baliogabetzeko eta Juan berriz Irakurri

Estatuari Martxoaren 3ko erantzukizunak bere gain hartzea eskatzen diogu eta mobilizaziora deitzen dugu

ELA, LAB, ESK, STEILAS sindikatuok eta Martxoak 3 elkarteak estatuak martxoak 3ko sarraskiarengatiko erantzukizunak har ditzan exijitzen dugu eta herritarrei Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43