Maiatzaren 29an, larunbata, pentsio publiko, duin, justu eta nahikoen aldeko manifestazioetan parte hartzeko deia egiten dugu.

 

Maiatzak 29 pentsio `publiko duinen aldeko manifestazioak

 

Hiru urte pasa dira jadanik pentsionisten mugimenduak Euskal Herriko kaleak okupatu zituztenetik. Hiru urte zeinetan etengabe, astelehenero, gure herrietako plazak betetzen dituztela.

 

Pentsio publiko, duin, bidezkoak eta nahikoak

Maiatzaren 29an, beste behin ere, pentsionisten mugimendua kalera aterako da guztiontzako pentsio duinak aldarrikatzeko. Pentsionisten mugimenduak, ESK sindikatua bezala, oso argi du, momentu honetan, lortutako aurrerapauso guztiak arriskuan daudela eta guztiz beharrezkoa da, orain inoiz baino gehiago, erantzun tinko bat ematea, estutzen jarraitzea ez bakarrik eskubideak ez galtzeko baizik eta beste hainbat eskuratzeko. Hau da pentsio publiko, duin, bidezkoak eta nahikoak bermatzeko unea.

ESK sindikatuak, pentsioen defentsan hilaren 29an pentsionisten mobilizazioekin bat egiten du eta beste hainbat sindikatuekin mobilizatuko gara datorren maiatzaren 24ean pentsionisten aldarrikapenak bultzatzeko.

 

1.080€-ko gutxienezko pentsioa

Bai Euskal Herriko pentsionisten mugimendua, bai honetan parte hartzen duen ESK-ko militantzia behin eta berriz, pentsioen sistema publikoa eta gutxienezko pentsio 1.080€-tan ezartzea aldarrikatu du. 1.080€-ko gutxienezko pentsioak bide batez pentsioetan dagoen jenero arrakalarekin ere bukatuko luke. Gaur egun jenero arrakala hau %30ean dago eta hau guztiz onartezina da. Aldarrikapen hauei, gobernuek, ez diete jaramonik egin. Guzti hau gutxi balitz Europako diruak beste behin ere pentsioak baldintzatzeaz gain arriskuan ere jartzen ditu.

 

Bakarkako EPSV zein kolektiboei, ez!

Sistema publikoaren kontrako erasoek norberak pentsio pribatuetara jotzea dute helburu (Bakarkako EPSV zein kolektiboak). Etengabe krisian dagoen sistema kapitalista batean botere ekonomikoen helburua gure erretiroekin negozioa egitea da.

Egoera hau izanda ESK sindikatuak oso argi du, estutzeko garaia da, gure pentsionisten borroka babesteko ordua haiekin bat eginez bai, baina baita ere guztiontzako pentsio eta bizi duinak eskuratzeko garai bada ere.

 

Maiatzak 29 mobilizazioak

  • Gasteiz 17:00 h. Artium
  • Donostia 17:00 h. Alderdi Eder
  • Bilbo 17:30 h. Moyua
  • Iruñea 18:00 h. Baluarte

 

Pentsio publiko duinak guztiontzat!

 

1.080 euroko gutxieneko pentsioa Nafarroan orain!

Datorren azaroaren 11n Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzera deitzen dugu, Nafarroako erakundeei gutxieneko 1.080 €-ko pentsio baxuak osatzeko konpromisoa Irakurri

Pentsio Sistema Publiko baten aldeko mobilizazioak babesten ditugu

ESK-k Hego Euskal Herriko hiriburuetan maiatzak 13ko deitutako Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazioak babestu ditugu. Irakurri

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren itxialdia eta baraualdiarekin bat

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren itxialdia eta baraualdia babesten dugu, langile klaseak behar dituen pentsioen erreforma exijitzen dugu eta martxoaren 18an Irakurri

Euskal Herriko pentsiodunak: 5 urteko borroka eta lorpenak

Datorren urtarrilaren 16an Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren 5. urteurrena ospatzera animatzen zaitugu. Borrokak darrai! Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua