Aiaraldeko hainbat eragile sozial, sindikal eta mugimendu sozialek lanuztera eta mobilizatzera dei egiten dugu ekainaren 2an, eskualdearen etorkizunaren alde.

 

SOS Aiaraldea! 2 de junio paro y manifestaciones en Amurrio y Laudio

 

Aiaraldearen egoera kezkagarria da gaur egun, enpresen itxierak, kaleratzeak, lan-baldintzen prekarizazioak eta eskualde honen aldeko apustu argi eta irmoaren konpromiso instituzional ezak eraginda. Etorkizunik gabe geratzen ari gara.

Gaurko ekitaldian aldarrikatu dugun bezala, sareak ehuntzen ari dira eragile sozial, sindikal eta Aiaraldeko hainbat mugimenduren artean (enpresa-batzordeak, euskal gehiengo sindikala, gazteak, mugimendu feminista, pentsiodunak, merkataritza eta ostalaritza, hezkuntza, zerbitzu publikoak... besteak beste). Horregatik, eskualde gisa erantzuteko deia egiten dugu, eta gaur "eskualdeko fronteak" bide berri bati ekiten dio etorkizunari begira.

 

SOS Aiaraldea! 2 de junio paro y manifestaciones en Amurrio y Laudio

 

Ekainak 2, lanuztea eta mobilizazioa

Zentzu horretan, lanuztea orain arte egindakoaren pausu handi eta logiko bat da eta etortzear dagoen guztiaren urrats berria. Indar-erakustaldia egingo dugu, eta sektore eta mugimendu horiek guztiak bat eginda mobilizazio-egunean parte hartzeko eta egun horretarako deitutako manifestazioetan parte hartzeko deia egiten dugu.

"SOS Aiaraldea" lelopean, 4 orduko lanuztea deitu da ekainaren 2rako (asteazkena), 10:00etatik 14: 00etara, sektore guztietan, saltokietan eta ostalaritzan izan ezik; izan ere, egun horretarako deitutako manifestazioetan negozioak itxiko dituzte eta protesta bisualak egingo dituzte haien erakusleihoetan.

2 manifestazio izango dira:

  • Lehenengoa 11:00etan Laudioko Herriko Plazatik.
  • 19:00etan Amurrioko Herriko Plazatik.


Aiaraldea larrialdi egoeran dago. Defenda dezagun gure etorkizuna.

 

#SOSaiaraldea

 

Tubos Reunidosentzat proiektu bat eta egungo egoeraren erantzukizunak eskatzen ditugu

Gaurko bileraren ondoren, ESKn uste dugu Green Industryren (CAP Capital) proposamena ez dela nahikoa: langileei eskatzen dizkien sakrifizioak zehazten ditu,… Irakurri

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Tubos Reunidos taldeko lantegi guztien jarraitutasuna bermatu behar da

Edozein industria-irtenbidek Amurrioko, Trapagarango eta Langraiz Okako lantegien jarraitutasuna bermatu behar du. Tubos Reunidos taldeak industria-instalazioak, ezagutza teknikoa, langile kualifikatuak,… Irakurri

Tubos Reunidos talde osoarentzako enplegu-bermeak eta industria-irtenbidea exijitzen ditugu

Premiazko neurriak eskatzen ditugu jarduerari eta soldatei eusteko, baita talde osoa babestuko duen irtenbide bat ere. Likidezia-faltak eta salmentaren inguruko… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52