Israeli gerra estrategia bertan behera uztea exijitzen diogu. Bake eta demokrazia egoera baten alde lan egiteko unea iritsi da, non Palestinaren okupazioari bukaeran emango zaion.

 

 

Palestinan ematen ari diren gertakarien larritasuna ikusirik Euskal Herriko ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, Hiru, EHNE Bizkaia, Etxalde eta CGT Nafarroa sindikatuek honakoa adierazi nahi dugu:

  1. Israelgo Poliziak Jerusalemgo Meskiten zabalgunean bildutako palestinarren aurka eraso egin du berriro ere azken egunetan. Palestinako herritarren aurkako indarkeriaren ondorioz, 600 pertsona baino gehiago, tartean urtebeteko haurrak, zauritu dira Jerusalemen azken egunetako erasoetan.

  2. Zoritxarrez eraso isolatu batzuen aurrean ez gaude salatu nahi dugu, Israelen politika kolonialaren eta apartheid sistemaren logikan sartzen diren jarduera polizial eta militar batzuen aurrean baizik. Testuinguru honetan, etsaiaren aurkako gerra-estrategia makabroak zentzua hartzen du.

  3. Jerusalemgo herritar palestinarrek sistema arrazista eta kolonialari aurre egin behar diote. Egoera honetan Palestinarrak haien etxeetatik kanporatuak izaten jarraitzen dute eta poliziaren eta militarren presentzia itogarriak gutxieneko normaltasunarekin bizitzea eragozten die. Horren guztiaren atzean Palestina kanporatuak izateko helburua dago, Israelgo Estatuaren neurrira egindako Jerusalem bat lortzea bilatzen duena.

  4. Gaurko egunez Israelek lurralde Palesinarrean bere politika espantsionistarekin jarraitzen du. Kolonien eraikuntza, Palestinako errekurtso naturalen lapurreta, Palestinako langile klaseak pairatzen duen diskriminazioa, Gaza munduko kontzentrazio eremu handiena bilakatzen duen etengabeko blokeo eta bonbardaketa, eta bakea, lurra eta askatasuna aldarrikatzen duen Palestinar herriaren kontrako biolentzia polizia eta militarra, eguneroko ogia dira Palestinar lurraldean. Zentzu honetan atzo Gazan 22 hildako (haietatik 9 haurrak eta 100 zauritu baino gehiago eragin zuten bonbardaketak gogor gaitzesten ditugu.

  5. Nazioarteko komunitateak ezin du beste aldera begiratzen jarraitu Israelek etengabe Nazio Batuen ebazpenei entzungor egiten eta Palestinarrek giza eskubideak etengabe urratzen dituen bitartea. Palestinak bakean eta askatasunean etorkizunean etorkizun bat eraikitzeko eskubide osoa du eta hori gaur egun Israelek aplikatzen duen apartheid politikarekin bateraezina da.

  6. Aipaturiko guztiagatik, Israeli Palestinako biztanleriaren kontrako jazarpena amaitzea eta erregioan duen gerra estrategia bertan behera uztea exijitzen diogu. Bake eta demokrazia egoera baten alde lan egiteko unea iritsi da, non Palestinaren okupazioari bukaeran emango zaion, preso politikoak zein errefuxiatuak etxera itzultzeko formulak bilatuko diren eta Palestinarrek haien etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzea bermatuko duten akordioak bilatuko diren, horrela, urte gehiegi irauten duen gatazka politikoari amaiera emanez.

  7. Euskal Herria beti izan da kausa justuekin herri solidario bat, eta horregatik Palestinak nazioarteko elkartasuna behar duen momentu honetan Euskal Herriak bere elkartasuna adierazteko momentua dela uste dugu. Gure aldetik Palesinarren aldarrikapen justuak babesten eta Palestinan bake eta demokrazia agertoki bat egon dadin lanean jarraituko dugu.

 

Palestinaren aldeko ekarpen solidarioa egin ezazu

Palestinaren aldeko ekarpen ekonomiko solidarioa egitera animatzen zaitugu, proiektu humanitarioak bultzatzeko eta Netanyahu Nazioarteko Zigor Auzitegira eramateko. Palestina libre! Irakurri

Geldi dezagun genozidioa Palestinan!

Estatu mailan antolatu diren urtarrilaren 20ko mobilizazioetan parte hartzera animatzen dugu, Palestinari elkartasuna adierazteko, genozidioaren aurka eta armen merkataritzaren amaiera Irakurri

Palestinaren aldeko eta haren genozidioaren aurkako manifestazioa Iruñean

Abenduaren 30ean Iruñean egingo den manifestazioarekin bat egiten dugu. Hauek dira gure eskakizunetako batzuk: su-etena, blokeoa kentzea, zerbitzuak eta eskubideak Irakurri

Herri palestinarraren sarraskia gelditu behar da orain!

ESK-k bere afiliazioa eta herritarrak animatu nahi ditu Euskal Herriko elkartasun internazionalistaren mugimenduak deitutako mobilizazio guztietan parte hartzera. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua