Palestinako herriaren alde eta Israelgo estatu sionistaren eta mendebaldeko konplizeen genozidioaren aurka egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu urriaren 5ean, larunbata, 12:00etan Bilbon.


«  Israel eta bere aliatuak  egoera jasanezin honen erantzule dira »

 
Israelek herri palestinarraren aurkako indarkeriaren azken eta 'n'-garren erasoa hasi zenetik urtebete betetzearen atarian gaude. Eskalada hori Gazan hasi zen, eta berehala hedatu zen lurralde palestinar guztietara, genozidio bihurtuz. Israel, sarraski honekin konformatu beharrean, Beirut bonbardatzeaz gain, Libanon inbasioa hasi da. Egoera horri Iranen parte-hartzea gehitzen zaio, eta horrek, zalantzarik gabe, egoera jasanezin batera garamatza, eta Israel eta bere aliatuak egoera horren erantzule dira erabat

 

Palestinako herriarekiko elkartasuna

ESK-k, beste behin ere, elkartasuna adierazi nahi dio zalantzarik gabe benetako genozidioa dena jasaten ari den Palestinako herriari.

Israelgo gobernu sionistak, nazioarteko laguntzarekin, 75 urte daramatza Palestinako lurrak okupatzen eta palestinarren giza eskubideak etengabe urratzen. AEBk eta Europar Batasunak lotsagarri babestu duten gobernua da hau, eta hala izaten jarraitzen du, Espainiako, Euskadiko eta Nafarroako gobernuen konplizitate lotsagarriaz lagunduak.

 

Justizia palestinar herriarentzat

Egoera benetan zaila izanik, orain inoiz baino beharrezkoagoa da su-etena eta elkarrizketa politikorako formulen aldeko apustua egitea, Palestinako herriarentzat justua den bake-irtenbideak ezartzeko. Era berean, Espainiako, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako gobernuei eskatzen diegu Israelekin elkarlanean ez jarraitzeko eta Israelen aurkako desinbertsioa eta zigorrak sustatzeko.

Duela urtebete Israelen okupazioa hasi zenetik, euskal herritarrak eta gure sindikatua herri palestinarraren alde mobilizatzen aritu dira, Euskal Herriko txoko bakoitza elkartasunez betez.

 

 

Urriaren 5ean manifestazio nazionala

ESK-k bere afiliazioa eta herritar guztiak animatu nahi ditu Palestinarekin Elkartasuna Plataformak deitutako mobilizazioan parte hartzera, Palestinarren erresistentzia defenda dezagun, 'Egin diezaiegun aurre Israeli eta bere konplizeei lelopean'.

Kaleak betetzeko unea da, su-etena exijitzekoa, baina baita Israelen jarduerak ekintzaz edo ez-egitez babesten dituztenei erantzukizunak eskatzekoa ere, genozidio basati honen konplizeak baitira.

Urriaren 5ean, larunbata, eguerdiko 12:00etan, ezinbesteko hitzordua dugu Bilboko Bihotz Sakratuan.

Palestina aske!

 

Berrarmatzearen eta genozidioaren aurka, Eragozpen Fiskala gastu militarrari

Errenta aitorpena hasten da. Zerga-eragozpena egitera animatzen zaitugu, gastu militarrera bideratutako zatia gizarte-ekimenetara bideratzeko. Informatu bulegoetan, tutorialetan eta webgunean. Irakurri

Gerrarik ez! Armagintzarik, genozidiorik, kolonialismoarik ez!

Ukrainako gerraren hasieratik 4 urte eta NATOren erreferendumetik 40 urte bete direnean, gizateria une dramatikoan da. Otsailaren 26an eta 27an Irakurri

Ez dezagun Palestina ahaztu

Israelek nazioarteko zuzenbidea urratzen jarraitzen du Gazan praktika genozidak eginez. Gizarte zibilak jardun egin behar du: boikota eta presioa beharrezko Irakurri

Sidenorrek Israelgo industria militarrarekin duen harreman komertzial oro baztertzen dugu

Sidenorreko presidenteari kontrabandoagatik ikerketaren irekiera dela eta, gardentasuna eskatzen dugu. Beraien onura giza bizitzaren aurretik jartzen dutenen diru-gosea, eskrupulo eza Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9