Enplegu publikoa sortzeko, behin-behinekotasunaren abusuaren aurka eta aldi baterako enplegua finkatzeko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazio, erakunde eta enpresa publikoetako langileek grebara!

 

huelga 22 abril sector publico euskadi consolidacion

 

Zerbitzu publikoak guztientzat bidezkoa eta berdintasunezkoa den gizartea eraikitzeko zutabe nagusiak dira. ESK sindikatuan argi daukagu enplegu publikoaren egonkortasuna defendatzea, lege-iruzurreko behin-behineko kontratazioa ezabatuz, guztiontzako zerbitzu publiko gehiago eta hobeak defendatzea dela.

ESK, STEILAS, CNT, ELA, LAB, CCOO eta SATSErekin batera, mobilizazio dinamika bati ekin diogu, apirilaren 22ko greba izango da horren mugarri nagusia.

  • Enplegu publikoa sortzeko
  • Behin-behinekotasunaren abusuaren aurka
  • Aldi baterako enplegua finkatzeko

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazio, erakunde eta enpresa publikoetako langileok apirilaren 22an grebara goaz!

 

Grebarako arrazoiak

Datorren apirilaren 22an, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazio, erakunde eta enpresa publiko guztietako langileok grebara deituta gaude.

ESK-k greba deitzea erabaki du, arrazoiak soberan daudelako:

  1. Enplegu publikoa sortzeko eta lana banatzeko ordua da

    Europar Batasunean dagoen enpleguaren %20 enplegu publikoa da. Araban, Bizkaia eta Gipuzkoan, aldiz %12 da porzentajea. Ongizate-estatuaren garapen faltaren eta gobernuek azken hamarkadetan ezarri dituzten murrizketen ondorioz, Europar Batasunean gastu publiko gutxien duen lurraldeetako bat gara. 80.000 lanpostu publiko sortu beharko lirateke EBren mailan egoteko.

    COVID-19ren pandemiak agerian utzi du gizarte osoaren beharrak asetzeko langile gehiago behar dituzten zerbitzu publikoen ahultasuna. Sektore publikoan egiturazko langile nahikorik ez egotearen arrazoia, neurri handi batean, azken bi hamarkadetan birjarpen-tasak modu murriztailean aplikatu izana da.

    Birjartze-tasak 1997. urteaz geroztik langile publikoak murrizteko neurri gisa erabili dira Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez. 2009. urteaz geroztik ezin izan zaie erreleboa eman egin diren erretiro gehienei. Enplegu publikoa premiaz sortu behar da, eta, horretarako, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak ez onartzea Madrildik ezartzen diren birjartze-tasak.

    ESK sindikatuaren ustetan langile publikoen kopurua handitzeaz gain, lan-denbora murriztu eta enplegua banatu behar da. Enplegu publikoaren kantitatea eta kalitatea handitu behar dira, herritarrei ematen zaien zerbitzua murriztu gabe.

  2. Behin-behinekotasunarekin amaitzea, pribatizazioekin amaitzeko
    Langile publikoen arteko behin-behinekotasun tasa % 40koa da, enpresa pribatuko behin-behinekotasun tasa bikoizten du. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 10 langile publikotik 4 prekarioak dira, 50.000 pertsona guztira.

    ESKn ulertzen dugu datu horiek zerbitzu publikoei eraso egiteko borondatetik bakarrik uler daitezkeela: behin-behinekotasuna pribatizazioaren atarikoa baita. Zerbitzu publikoak behar diren plantilla egonkorrez ez hornitzeak, lege-iruzurrean aldi baterako langileak kontratatuz, zerbitzu horiek ordeztu edo kentzeko bidea errazten du.

    Behin-behinekotasunarekin amaitzea zerbitzuen kanporatzeei amaiera emateko errezetarik onena da.

  3. Plantillak finkatzea, gehiegikeria-egoeran dauden behin-behineko langileak kaleratu gabe
    Sektore publikoko behin-behineko kontratazioan gaur egun dagoen iruzur masiboaren egoerari aurre egiteko, ez dute balio ez errezeta tradizionalek, ez mahai gainean dauden lege-proiektuek. Guri, ESKn, kontratazioan iruzurraren biktima izan diren behin-behineko langileak ez kaleratzea bermatuko duten irtenbideak baino ez zaizkigu balio.

    Argi daukagu kontratazioaren erabileran iruzur horren ondorioak administrazio, erakunde eta enpresa publikoek berek izan behar dituztela. Abusuak jasan dituzten langileak ez dira inola ere egoera horren erantzule izan behar.

    ESKk bizi dugun salbuespenezko egoeraren aurrean, gobernuek salbuespenezko irtenbideak hartu behar dituztela defendatzen du. Lege -iruzurrean kontratatuta dauden langileak egonkortu behar dira.

  4. Plantillak gaztetzea eta aurretiko erretiroak sustatzea
    EAEko gazteen langabezia-tasa dramatikoa da. 2020an % 23,9koa da, langabezia-tasa orokorra, berriz, % 10ekoa. Gobernuek, aldiz, langile publikoen erretiroak oztopatzen dituzte.

    Nahikoa da zerbitzua erruz bete duten langileak estutzeaz eta gazteei enplegu publikora iristea eragozteaz. Apirilaren 22an kalera aterako gara aurre-erretiroen aldeko apustua egin dadin eta plantillak gaztetzeko apustu garrantzitsua egin dadin. Proposamen honek gazteen langabeziaren jaitsieran aktiboki lagunduko luke, eta gazteei politika publikoek ukatzen dizkien aukeren aurrean etorkizun xamurrago bat eraikitzen lagunduko luke.
    Aldi baterako programek ez dute balio, adabakiak besterik dira. Guztientzako enplegu egonkorrerako sarbidea bermatu behar da.

 

Arlo publikoan aldi baterako kontratazioaren abusuari aurre egiteko proposamena

ESK-k gizarte osoari eta sektore publikoaren plantillei arlo publikoaren behin-behineko kontratazioaren abusu sistematikoari aurre egiteko proposamen helarazi nahi dizuegu.

Lehenik eta behin, ESKk hiru urtetik beherako iraupena duten pertsonek betetzen dituzten egiturazko lanpostu guztiak lehiaketa-oposizio prozesuen bidez premiaz bete behar direla proposatzen du.

Bigarrenik, aldi berean, euskal administrazio, erakunde eta enpresa publikoek egonkortu egin behar dituzte egiturazko zereginetan 3 urte baino gehiago daramaten langileak, baldin eta lanpostu horretara enplegu publikora sartzeko prozedurak errespetatuz iritsi badira.

  • 3 eta 4 urte bitarteko lanpostuak hautaketa-prozesu laburtu bidez bete behar dira.

  • 4 urtetik gorako lanpostuetarako, langile publiko finko bihurtzea planteatzen dugu.

Gainera, gure ustez, administrazioak, erakundeak eta enpresa publikoak legez behartu behar dira bi urtearik behin lan-eskaintza publikoak egitera eta sektore publikoan behin-behineko kontratazioaren erabilera zigortzera. Horretarako aldi baterako kontratuak amaitutzat jotzen direnean 45 eguneko kalte-ordaina lan egindako urte bakoitzeko ezartzeko izango litzateke tresnarik erangikorrena.

Azkenik, gure ustez, erantzukizun administratibo eta penalak ezarri beharko lirateke behin-behinekotasunaz abusatutako egoerak sortu diren egoera guztietan.

 

+ Empleo Estable + Servicios Públicos
Aski da, abusurik ez!

 

#FinkotasunaOrain #FijezaYA

 

Gehiengo politikoak sektore publikoaren baldintzak hemen erabakitzea babesten du

EAJ, EH Bildu, Sumar eta Podemos alderdiak ados azaldu dira Euskal Herriko langile publikoen lan baldintzak hemen erabaki ahal izatearekin. Irakurri

Lan Ikuskaritza La Pau anbulantzien soldatak ez aplikatzearen aurka agertu da

Lan Ikuskaritza La Pau anbulantzien soldatak ez aplikatzearen aurka agertu da 2024 uztailak 16 Lan Ikuskaritzak prozedura legez kanpokotzat jo Irakurri

ESK-K bat egiten du Arabako suhiltzaleen erakunde autonomoko deitutako 3 asteko grebarekin

ESK sindikatuak babesten du Arabako Suhiltzaileen Erakunde Autonomoan ELAk eta LABek osatzen duten Langileen Batzorde osoak uztailaren 15etik abuztuaren 4ra Irakurri

Sektore publikoko lan-baldintzak hemen erabakitzea eskatzen jarraitzen dugu

Sektore pribatuan bezala, bada garaia sektore publikoan ere negoziazio kolektiboaren nagusitasuna berreskuratzeko. Argi dago borondate politikoa badago, estatalizazioarekin amaitu daitekeela. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43