Atzo EH Bilduk berreraiketarako europar-funtsen harira dokumentu bat zabaldu zuen. ESK sindikatuak irakurritakoa eta entzundakoaren ondoren harridura baino ezin dugu izan.

 

EH Bildu y los fondos europeos del PNV y PSOE
Argazkia: El País

 

Badirudi, zerutik eroriko diren ustezko milaka miloi euro horiek eragina dutela herri honetako ezkerraren gain. EH Bilduren baiezkoa beharrezkoa izan zen Espainiako Gobernuak funts horiek erregulatzeko ezarri zuen Dekretu Erreala aurrera ateratzeko. Seguruenik hauek gure klase erakunde txiki batetik kanpo dauden goi-politikako kontuak dira.

 

Diru hau ez da doakoa

Hala ere gure esparrutik kanpo ez dagoena zera da; diru hau ez dela doakoa. Batetik banatzeko helburua duen erreforma fiskal batetik ez datorrelako, zor publikoa gehituko duen eragiketa bat delako eta erreforma fiskalik gabe zor hau betikoek ordainduko dugu. Bestetik “opari” hau estrukturalak izan behar diren erreformak ezartzeari baldintzatuta dagoelako. EB-ak Espainiako Gobernuari bidalitako memorandumenean pentsio publikoen sistemaren erreforma edo lan erreformaren beharrez hitz egiten zen. ESK-k dudarik ez du: erreforma hauek ez dira langilegoaren aldekoak izango.
Hala ere Bilduk atzo funts hauek ontzaz emateaz gain Eusko Jaurlaritzaren proposamenekin adierazitako adostasunak ere erdigunean jarri zituen ere.

 

Kointzidentzia arriskutsuak

Guretzako ulertezina da herri honetako ezkerraren alde batek bizitza eta gehiengoaren interesak mesprezatzen duen sistema baten kontra ez egitea eta herri honetako eskuin neoliberala eta burgesarekin aliantzak bilatzea. EAJ-PNVren ikuspegia onartzea publiko-pribatuaren arteko kolaborazioa onartzea bada ere. Diru galerak eta inbertsioak sozializatzen direla eta ondasunak pribatizatzen direla onartzea da ere.

Azken hamarkadetan bizi izan dugun krisialdi sozial eta ekonomikoaren aurrean gaudelarik onartezina da politika ezkertiarretik klase-arteko adostasuna bilatzen dituzten politikek ezartzea, kapitala eta honen menpean dauden instituzio eta alderdiekin alderatzearen ordez.

 

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak 2023: propaganda hutsa

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Eusko Jaurlaritzak 2023rako aurkeztutako aurrekontuak gogor kritikatzen ditu eta abisatzen du DSBEan emandako murrizketak probetzearen Irakurri

Pobrezia eta bazterketa, giza eskubide arazoa

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean erantzukizun instituzionala eta politika publiko eraginkorrak eskatzen ditugu, eskubideak benetan eraginkorrak izan daitezen. Irakurri

Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde sinatu

ESK bat dator osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinadura bilketarekin. Aldarrikapen garrantzitsu hau zure sinadurarekin babestera Irakurri

Pobretzearen aurrean: energia publikoa eta aberastasunaren banaketa

Maiatzaren 26an soldaten, pentsioen eta prestazioen erosahalmenaren aldeko manifestazioetan parte hartzera animatzen zaitugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9