2021eko martxoaren 4an, zaintza profesionalizatuen sektoreetako langileok grebarako eta mobilizaziorako deituta gaude berriro.

 

 

 

Joan den urtarrilaren 26an, zaintza profesionalizatuen sektoreetako langileok aurrerapauso handi bat eman genuen. Urtarrilaren 26ko grebak eta mobilizazioek bizitzaren zentraltasuna eta gure bizitzan zehar guztiok behar ditugun zaintzak bermatzeko lan egiten dugun pertsonen, gehienak emakumeak,  errekonozimendua jarri zuen mahai gainean.

Nahiz eta pandemiak, deitutako sektoreen kohesio faltak eta ezarritako gutxiengo zerbitzuek oso egoera zaila eragin, ESK-k uste du urtarrilaren 26ko greba aurrerapauso sendo bat izan zela. Alegia,  Zaintza-sistema publiko eta integral bat lortzeko mugimendua eraikitzen jarraitzeko oinarri sendoa, langileak aitortuak izateko eta duintasun-baldintzetan lan egiteko.

 

Martxoak 4 greba

Oinarri horretatik, hasitako bidetik jarraitu behar dugu. 2021eko martxoaren 4an, zaintza profesionalizatuen sektoreetako langileok grebarako eta mobilizaziorako deituta gaude berriro. LAB, ELA eta CCOO sindikatuekin adostutako mugimendu batean, ESK sindikatuak 24 orduko greba legala deitu du honako azpisektore hauetan:

  • Gizarte-zerbitzu publikoak eta pribatuak
  • Hirugarren adinekoen egoitzak
  • Etxez-etxeko laguntza-zerbitzua
  • Telelaguntza zerbitzua
  • Desgaitasuna duten Pertsonei Laguntzeko Zentroak
  • Esku-hartze Sozialeko eta Aisialdi Hezitzaileko Sektoreak

 

Grebako helburuak

Lan-sektore horietako langileok grebara deituta gaude berriro. ESK sindikatuak grebarekin lortu nahi dituen helburuak oso argiak dira:

  • Zaintza Sistema Publiko bat sortzeko borroka egitea, 10.000 lanpostu eragingo lituzkeena.
  • Zaintzako zerbitzu eta baliabideen kudeaketa publikoa.
  • Sektoreko langileen lan-baldintzak duintzea.
  • Lan egiten dugun zentro eta zerbitzuen garapen eta duintzea.
  • Osasuna eta segurtasuna gure lanpostuetan.

Zaintzako langileen artean, sektore bat dago bereziki prekarizatua dagoena: etxeko langileak. Uste dugu ez dagoela baldintzarik lankide horiei grebekin bat egin dezaten eskatzeko, baina ezin da ulertu borroka hau etxeko langileak gizarte-segurantzako erregimen orokorrarekin eta langileen eskubide guztiekin parekatzea defendatu gabe.

Martxoaren 4an, zaintzako langileak grebara goaz!!

Esku-orria Deskargatu

 

Madres Mercedariaseko zentroa mantentzeko eta lan-baldintzak hobetzeko akordioa

Orozkoko Madres Mercedarias de Ibarra enpresako langileek akordioa lortu dute, itxiera saihesteko eta langile guztien enpleguari eustea bermatzeko. Irakurri

Bizkaiko egoitzen hitzarmenaren aurreakordioa

Badakigu langileen borrokak eragin duela hobekuntza horiek lortzea, baina ESK-tik uste dugu borroka horrek sindikatu gehienen batasunarekin egin behar dela. Irakurri

Etxeko langileen erregimenaren erreforma ez da nahikoa

Berriro ere, Gobernu honek etxeko eta zaintzako langile guztientzako eskubide guztiak aitortzeko galdu duen aukera historikoa sentitzen dugu. Irakurri

Etxeko langileen sektorearen erreforma: ez informaziorik, ez parte-hartzerik

Lan Ministerioak uko egin dio ESKrekin eta etxeko langileen erakundeekin biltzeari sektore horren lege-erreformaren berri emateko, langile horiei beren baldintzak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua