Urtarrila mobilizazio ugarirekin bukatuko da, Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiak eta hainbat udal zuzenean interpelatzeko, egiten ari diren baliabide publikoen kudeaketari dagokionez.

 

Urtarrilaren 26an eta 28an, greba-deialdi bana egingo da, eta milaka langile kalera aterako dira zaintza-lan profesionalizatuen sektoretik eta Osakidetzatik.

 

Urtarrilaren 26an greba zainketen sektorean

Urtarrila mobilizazio ugarirekin bukatuko da, Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiak eta hainbat udal zuzenean interpelatzeko, egiten ari diren baliabide publikoen kudeaketari dagokionez. Urtarrilaren 26an eta 28an, greba-deialdi bana egingo da, eta milaka langile kalera aterako dira zaintza-lan profesionalizatuen sektoretik eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzutik.

Urtarrilaren 26an, ESK sindikatuak, beste erakunde sindikal batzuekin bat egiten duen mugimendu batean, grebara eta mobilizaziora deitzen ditugu zaintza-lan profesionalizatuen sektoreko langile guztiak, pertsona guztiok ditugun zaintza-beharrei erantzuteko zaintza-sistema publiko bat eraikitzeko beharra aldarrikatzeko, eta haren bidez dozenaka mila langile (batez ere emakumeak) prekarietatetik ateratzeko. Sektoreak pairatzen duen prekarietatearen muturrean etxeko langileak daude; izan ere, gaur egun ez dituzte aitortuta gainerako langileek dituzten eskubide guztiak. Deialdi honek gizarte-zerbitzuetako, etxeko laguntzako, hirugarren adinekoen egoitzetako, desgaitasun-zentroetako, esku-hartze sozialeko eta telelaguntzako langileei eragiten die.

  • Zaintza zerbitzu publiko baten alde
  • 10.000 lanpostu sortzearen alde.
  • Murrizketen kontra.
  • Pribatizazioaren kontra

 

Mobilizazioak

  • Bilbo
    • Zutabea 10:30 h. Nicolas Alkorta plaza
    • Manifestazioa 11:30 h. Moyua

  • Gasteiz
    • Zutabea 10:30 h. san Prudencio kalea
    • Manifestazioa 11:30 h. Andra mari Zuria

  • Donostia
    • Zutabea 11:00 h. Udaletxea
    • Manifestazioa 11:30 h. Bulebar

#ZaintzaBORROKAN

 




 

Urtarrilaren 28an greba Osakidetzan

Bestalde, urtarrilaren 28a beste mugarri bat izango da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileak batera mobilizatzeko prozesuan. Pandemian ‘heroitzat’ hartutakoek, kalera ateratzen egon behar izan dira urritik, aurreko urteetako murrizketek pandemiaren kudeaketan eragin duten kaosa eta gainkarga egoera salatzeko. Abenduan hasitako bigarren mobilizazio aldiaren ondoren, Osakidetzako langile guztiak grebara deituta daude urtarrilaren 28an. Greba behar-beharrezkoa da Eusko Jaurlaritza behartzeko gure osasun publikoari beharrezko baliabideak ematera, guztiok jaso dezagun osasun-arreta duina lan-baldintza duinak dituzten langileen eskutik.

Bi greba-deialdiak gehiegizko zerbitzuek dinamitatuko dituzte, eta horrela langileen aldarrikapenak isilarazten saiatuko dira. Horregatik, inoiz baino garrantzitsuagoa da bat egitea bi egunetan deitutako mobilizazioekin.

#OsakidetzaBORROKAN

 

Zaintza eta osasuna erdigunean.
Urtarrilaren 26an eta 28an grebara!

 

Osakidetza no quiere una sanidad pública con recursos

 

Madres Mercedariaseko zentroa mantentzeko eta lan-baldintzak hobetzeko akordioa

Orozkoko Madres Mercedarias de Ibarra enpresako langileek akordioa lortu dute, itxiera saihesteko eta langile guztien enpleguari eustea bermatzeko. Irakurri

Bizkaiko egoitzen hitzarmenaren aurreakordioa

Badakigu langileen borrokak eragin duela hobekuntza horiek lortzea, baina ESK-tik uste dugu borroka horrek sindikatu gehienen batasunarekin egin behar dela. Irakurri

Etxeko langileen erregimenaren erreforma ez da nahikoa

Berriro ere, Gobernu honek etxeko eta zaintzako langile guztientzako eskubide guztiak aitortzeko galdu duen aukera historikoa sentitzen dugu. Irakurri

Etxeko langileen sektorearen erreforma: ez informaziorik, ez parte-hartzerik

Lan Ministerioak uko egin dio ESKrekin eta etxeko langileen erakundeekin biltzeari sektore horren lege-erreformaren berri emateko, langile horiei beren baldintzak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5