ESK-k bat egin du EAEko eskola publiko, itundu eta pribatuetako jantokietan urriaren 21, 27 eta 29rako deitutako grebarekin.
Ikastetxeak izan ziren, 2020ko martxotik, osasun-alertaren aurrean neurriak hartu zituzten lehenetarikoak, zentroak itxiz. Gaur egun, pandemiari eusteko neurriek eragina izaten jarraitzen dute ikastetxeetan, eta, berezki, eskola jantokien zerbitzuetan.
Egoera horren aurrean, hilabete hauetan guztietan, 7 hilabete luzez, zerbitzu horiek ematen dituzten azpikontratatutako enpresetako langileak etengabeko ziurgabetasunean bizi izan dira, eta hala daude oraindik ere. Sektorea erabat feminizatua eta prekarizatua dago (behin-behinekotasuna, aldizkako kontratu finkoak, lanaldi partzialak, etab.), eta pandemiaren kudeaketak eragin duen ziurgabetasunaren ondorioz, sektorearen egoera guztiz jasanezina da.
Aurreko ikasturteetako ratioekin lan egiten ari da, zeinaren arabera ez baitzegoen higienea, garbiketa eta desinfekzioa kontrolatzeko beharrik.
Egungo beharrei kasurik ez
Enpresek ez diete egungo beharrei jaramonik egiten, hala nola talde egonkorrak, espazioak eta higiene-, garbiketa- eta desinfekzio-protokoloak zorrotz betetzea (produktuak aplikatzerakoan denbora tarteak errespetatzea, norbera babesteko ekipamendu proportzionatuak…).
Inprobisatzen ari direla ikusten ari gara, eta, ondorioz, familia askok ez dute jantoki zerbitzua eskatzen, nahiz eta beharra izan. Ez dugu ahaztu behar, haur askorentzat, eskola jantokiko janaria dela egunean jasotzen duten otordu oso bakarra.
Inposaketa eta elkarrizketa eza
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta esleipena duten enpresen jarrera salatu nahi dugu. Gaur arte, jaso dugun erantzun bakarra inposaketa eta elkarrizketarik ez abiatzea izan dira. Daukagun informazio guztia hedabideen bidez lortu dugu, edo Hezkuntza Sailaren webgunean argitaratutako protokoloen bidez.
- Eskatzen dugu bermatzea sektoreko langileen enpleguari eta lan-baldintzei eutsiko zaiela. Langile horietako gehienak langile finko etendunak dira, eta egunean 2 orduko lanaldi partzialak dituzte.
- Eskatzen dugu langile guztientzako eta haurrentzako osasun-bermeak betetzea.
- Eskatzen dugu ikastetxe publikoetako, pribatuetako eta itunpeko ikastetxeetako jantoki-zerbitzuetan azpikontratatutako langileen kolektiboari zor zaion errespetua, eta neurri negoziatuak —ez inposatuak— izan ditzatela beharrezko segurtasuna bermatzeko eta enpleguari eta lan-baldintzei eusteko.
ESK-k berriz ere dei egiten dio Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari alde bakarreko bidea utz dezan, eta benetako neurriak negoziatzera eseri dadin, beharrezko segurtasuna bermatzeko eta enpleguari eta lan-baldintzei eusteko.
Arabako Correoseko langileek murrizketen aurka mobilizatuko dira
ESK-k ez du onartzen Osakidetza konpondu nahi ez duen eta EAJri aurpegia garbitu nahi dion diagnostikoa
ESK Osasun Itunaren Mahairen aurrean
Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- 30
- 31
- 32
- 33
- 34
- 35
- 36
- 37
- 38
- 39
- 40
- 41
- 42
- 43
- 44
- 45
- 46