BetiOn Telelaguntza zerbitzuko Lantokien Arteko Batzordeak eta ESK-ko Atal Sindikalak enpresa kudeatzaileak langileenganako santzio mehatxuak salatu nahi ditugu.


« Enpresak  kategoria aitortzea saihestu  egiten du, kostua murrizteko »

 

ESK-tik salatzen dugu Gizarte-langintzako langileek ekoizten dituzten informeak euren kolegiazio zenbakiarekin sinatzea galarazten dietela, santzio mehatxupean, euren lanari balioa eta errekonozimendua kenduz, eta zerbitzuan edota langileen beraien gainean horrek izan dezakeen ondorioak kontuan izan gabe.

Era berean, langile horien tresna teknikoa den Informe Soziala erabiltzea galarazten diete, zeina aditu batek burututako informea den, balio tekniko eta juridikoa duena, eta zeina beste izen baten pean burutze nahi dute. Lan kopuru bera burutu dadin bilatzen du enpresak, baina lan hori merezi duen errekonozimendua eman gabe.

Honek guztiak, besteak beste, langile hauen kategoriaren errekonozimendua ekiditea du helburu, zerbitzua kudeatzen duen enpresak kostua murrizteko.

 

Mehatxuak BetiOn Telelaguntza zerbitzuan

BetiOn Telelaguntza zerbitzuko Lantokien Arteko Batzordeak eta ESK-ko Atal Sindikalak enpresa kudeatzaileak langileenganako santzio mehatxuak salatu nahi ditugu. Irakurri

Erasoak BetiON-en, enpresak eta Eusko Jaurlaritzak beste alde batera begiratzen duten bitartean

Bi hilabetean bakarrik BetiON telelaguntza-zerbitzuko hiru langilek erasoak jasan dituzte. Enpresak ez du larrialdi-protokolorik aktibatu, erasotzaileak ez ditu zerbitzutik kanpo Irakurri
  • 1