Udal rokodromoetako ESK atalak grebarekin bat egiten du. Gainerako kirol jardueretako langileei eta Gasteizko herritarrei irailaren 5eko manifestazioarekin bat egiteko deia egin die.

 

Huelga indefinida en las actividades deportivas de Araba

 

ESK sindikatu ataletik, jakinarazi nahi dugu, Gasteizko udal-rokodromoetako langileok bat egiten dugula LAB, ELA eta CCOO sindikatuek Arabako hirugarrenentzako kirol-jardueren sektoreko greba-deialdiarekin.

Duela 15 egun, udal rokodromoen egoerarekin kezkatuta gaudela adierazi genuen, eta Vitoria-Gasteizko Udala egiten ari den kudeaketa txarra salatu genuen.

Horrek guztiak Gasteizko herritarrentzako kirol-eskaintza murriztea eta langileentzako murrizketak dakartza. Lanaldia murriztu eta lan-kargak handitu dizkigute, ahaztu gabe Gorka Urtaran alkatearen taldeak,  lehiaketa hutsik gera ez dadin, ez duela baldintza egokien plegu bat ateratzeko inolako bitartekorik edo langileen eskubideak kaleratu eta murrizten dituen enpresa bati esleitu diotela, udalak praktika hori bermatu eta beste alde batera begiratzen duen bitartean.

Irailak 5 manifestazioa

Arrazoi horiek guztiak direla eta, eta lan-baldintza duinen aldeko borrokagatik, gaur, 2020ko irailaren 4an, Arabako udal rokodromoetan ESK-ko atal sindikalak grebarekin bat egitea erabaki du, eta gainerako kirol jardueretako langileei eta Gasteizko herritarrei mobilizazioekin bat egiteko deia egin die, irailaren 5ean, larunbata, 12:00etan Ama zuriaren plazan hasiko den manifestaziora joanda.

Borroka da bide bakarra!!

 

Greba mugagabea Arabako kirol jardueretan

Udal rokodromoetako ESK atalak grebarekin bat egiten du. Gainerako kirol jardueretako langileei eta Gasteizko herritarrei irailaren 5eko manifestazioarekin bat egiteko Irakurri

Gasteizko rokodromoak: dirudiena baino okerragoa

Gasteizko Udalak ez ditu aurreko urteetan udal rokodromoetan egindako murrizketak lehengoratu. Irakurri

Gasteizko rokodromoak: murrizketak, kudeaketa txarra eta kezka

Kezkatuta gaude Gasteizko Udaleko rokodromoen kudeaketa txarragatik COVID-19ren krisiaren aurrean eta luzapenik onartzen ez duen esleipenaren epearen amaieragatik. Irakurri
  • 1