Koronabirusak eragindako krisietatik irteteko neurriak babesteko beharrarekin bat gatoz, baina neurri horiek ezin dutela berriro sortu egungo larrialdi ekologiko eta sozialera ekarri gaituen eredua.

 

Accion global por el clima 24 Abril 2020

 

Gaur biztanle guztiok koronabirusaren pandemia eta haren ondorioak jasaten ari garen honetan, agerikoa egiten zaigu zer premiazkoa eta zer alboraezina den indarrak batzea, elkarri lagunduz, gaixotasunari eta osasun eta jendarte mailako ondorioei aurre egiteko. Zaurgarrienak diren pertsona eta taldeek, batez ere, pairatzen dituzte ondorio horiek. Pertsona eta talde horiek, gainera, ez dute soilik osasun krisia jasaten, beren bizimodu, dagoeneko, ezduinduaren eskastea eta txarragotzea ere jasaten dute.

Larrialdian gaudela ulertarazten digun ezagutza berak eramaten gaitu erakunde sinatzaileok apirilaren 24ko “Klimaren aldeko ekimen globala” deialdiari eustera, zeren, nahiz eta gaur egun osasun krisia bere gordinean nabarmentzen ari den, krisia bere osotasunean baita krisia eta halaxe tratatu behar da. Baten gordintasunak ez du bestearen larria txikiagotzen. Klimaren krisiak pil-pilean dirau eta Europar parlamentuak, estatuko gobernuak, EAEko eta Nafar parlamentuek eta beste hainbat erakundek klima larrialdia formalki aitortu arren hainbat agintarik ez dute ezagutu ezta onartu ere. Hori gutxi balitz, agintari horiek entzungor egiten diete aholku zientifikoei ezegin errudunen bidez.

 

Fridays for Future

Ez da unea pandemiaren aurkako borroka trabatzeko ezta baliabideak borroka horretatik aldentzeko ere. Hori dela-eta, Fridays for Future kolektiboak Global Strike for Future ekimenaren baitan bultzatzen duen nazioarteko deialdiari forma berezia emango dio, eta, horretarako, sareetan izango du erdigunea. Bere helburua gogoetarako deia egitea da, eta gerora zehatzagoak eta irmoagoak izango diren  jardueren oinarria ezartzea.

Izan ere, osasun publikoaren krisialdi honek agerian utzi du teknologiak bermatzen zigun erabateko segurtasun-sentsazioa zeharo faltsua zela. Era berean, ikusgai utzi du zein kaltegarria izan daitekeen  krisialdi bat, oharkabean eta egoerari eraginkortasunez aurre egin diezaiokeen prebentzio- eta larrialdi-plan nahikorik gabe harrapatzen bagaitu. Krisiaren efekturik dramatikoenak agerikoak izan aurretik ez badugu plan bat, ez baditugu baliabide nahikoak esleitzen, ez badihardugu irmotasunez eta ez baditugu zientziak adierazitako gomendioak jarraitzen. Ez badugu irmoki eta azkar jokatzen, klima-aldaketa bizkor bezain sakona jasango dugu, eta ezinezkoa egingo zaigu egokitzea. Zeharo suntsigarria izan daiteke ekosistema eta jendarte gehienontzat.

 

Egoera itzulezinaren ertzean

Gizadiak aurrekaririk gabeko klima larrialdiari aurre egin behar dio. Eta jardun ere behar dugu bizitza babesteko ardura ezeren gainetik jarriz. Biziraupenaren defentsak neurri anbiziotsu eta drastikoak hartzera eraman behar gaitu egoerak gainezka egin baino lehen, hau da, behar diren ekimenak bultzatuz klima larrialdia gure gain hartzera eraman behar gaitu eta ez politikoki egingarri aurkezten dizkiguten neurri horiek hartzera. Kudea dezagun klima larrialdia krisi bezala, halaxe baita. Gaur klima larrialdiaren aurrean irmotasunez jokatzeak erdietsiko du gizaeta ingurumen-eraginak apalagoak izatea, nahiz eta eragin horietako asko ez garen arintzeko gai izango.

Biodibertsitatearen galera handiak eta munduko tenperaturaren emendatzeak argi erakusten digute egoera itzulezinaren ertzean gaudela. Planeta osoa ardurak hartuta dago, gizon-emakumeok eta baita gure jendarteak ere. klima aldaketaren ondorioak dira, besteak beste, baso-sute handien ugaritzea, lurralde epelagoen gaisotasunen zabaltzea, lehorte latzagoak, itsas mailaren goratzea, euriteek eragindako uholdeak, klimaren krisiak sortutako migraziomugimenduak...

 

Eta berdintasun eza

Nazio Batuen Giza Eskubideen eta Muturreko Pobreziaren kontalariak dioenez “mundua klima apartheidean erortzeko arriskuan dago, zeinean aberatsek ordaintzen duten berote, gosete eta gerrateetatik alde egitearren. Bien bitartean gainontzekoak bazter uzten dira sufritzen”. Gainontzekoak gehienok gara.

Berotze globala ekoizpen eta kontsumo ereduaren ondorio zuzena da. Eredu honek ezin du pertsonen bizi-beharrak asebete, are prekarizatu eta zaurgarri egoeran jartzen du munduko biztanleen, ekosistemen eta planetan diren gainontzeko izakien zati handi bat. Horrez gainera, espezie bezala gure bizirautea arriskuan jartzen du baliabide naturalak mugagabeko ustiapenean oinarrituz eta herrialde
pobretuenetan eta zaurgarrienetan bidegabe joz. Baina krisi honetan zientziak eginbidea erakutsi digu, eta hori ez da ezer gure sistema ekonomikoaren deskarbonizazioa baizik, batez ere, mendebaldeko
jendarte industrializatuetan, guk baititugu erantzukizun handiagoa eta baliabide gehiago. Koronabirusaren krisiaren aurrean gelditu da sistema ekonomikoa, eta, berrabiarazi aurretik, berari buruz hausnartu beharra daukagu.

 

Koronabirusak eragindako krisietatik bestelako neurriak

Horren aurrean, erakunde sinatzaileok adierazi nahi dugu, zientziarekin bat eginik, koronabirusak eragindako krisietatik irteteko neurriak babesteko beharrarekin bat gatozela, baina neurri horiek ezin dutela berriro sortu egungo larrialdi ekologiko eta sozialera ekarri gaituen eredua. Ikasi duguna erabil daiteke, eta erabili behar da. Pertsonengan oinarritu behar da, pertsonen aukeretan eta premietan, bai eta gure baliabide naturalen babesean ere. Laburbilduz, irten gaitezen geldialditik, eta eralda dezagun jarduera bai klimatikoki, bai sozialki bidezkoa izango den modu batean.

Jakin badakigu zientziak zer dioen: larrialdia hain da bortitza ezen oso neurri sakonak hartu beharra dagoen; hamarkada honetan egiten dugunak epe labur, ertain eta luzera jasango dugun berotze-maila erabat baldintzatuko du, eta, hori dela-eta, ezinbestekoa da kontsumo jakin batzuk berehala murriztea (energetikoa, kasu), garraio-eredua aldatzea, trantsizio energetikoa bizkortzea eta erregai fosiletatik %100 berriztagarria, efizientea, isurketa kutsagarririk gabea eta bereziki autokontsumoaren eta deszentralizazioaren ikuspuntuetatik bidezkoa izango den eredu batera pasatzea. Beharrezkoa da, halaber, eskala aldatzea eta globaletik lokalera iragatea, hartara, garraioaren kate luzeak murriztuta planetaren mugekin bat etorriko den elikaduraereduak balioetsi behar dira. Ahalegin horiek, zientziaren jarraibideen haritik doazenak, gure isurketak bortizki murriztera eraman beharko gintuzkete, bai eta neutraltasuna ahalik eta lasterren lortzera ere.

Horrela baino ezin izango zaie berokuntza globalaren ondorioei aurre egin, eta, aldi berean, jendarte bidezko eta solidariorantz bideratu eta klima-aldaketak elikatzen dituen beste krisialdien arriskuak murriztu.

 

Manifestua sinatu


Jarduera modu justu eta jasangarrian berrabiarazteko jardunbideak

Jardueraren ezinbesteko bultzada ez da bidezkoa izanen gizarte eta klima aldetik, oinarrizko bi printzipio biltzen ez baditu:

  • Klimaren ikuspegitik, berotegi-efektua eragiten duten gasen emisio garbiak nabarmen murrizteari aurre egitea, adierazpen zientifikoekin bat etorriz eta neutraltasuna ahalik eta azkarren lortuz.

  • Ikuspuntu sozialetik, pertsona eta talde zaurgarriei erabateko lehentasuna, haientzat bizi-baldintza duinak bermatuz.


Printzipio horien aplikazioa funtsezko alderdi askotan islatzen da; besteak beste, hauetan:

  • Ekoizpen- eta kontsumo-sistemak berrantolatzea, gure gizartearen funtsezko beharrak zehaztuz hauei lehentasuna emateko.

  • Merkataritza eta Inbertsio Itunetan (TCI) islatzen diren edo ez diren politika komertzial, nazional zein internazionalak, birplanteatzea, hurbileko kontsumoa lehenetsiz eta kanpoko mendekotasuna
    mugatuz, energian zein funtsezko edozein beharretan.

  • Biodibertsitatearen galera murrizteko eta ekosistemak lehengoratzeko neurriak lehenestea.

  • Gizarte-kohesioa, elkartasuna eta sektore publikoa sustatzea.

  • Sektore jasangarrietan enplegua eta lan-banaketa sustatzea, eta aldaketekiko zaurgarriak diren sektore eta lurraldeetarako trantsizio justu baterako neurriak hartzea, lanaldia murrizteketa eta konziliazioa bezalako neurrietan aurrera egiteko.

  • Zaurgarrienak babestea, zaurgarritasunaren arrazoia edozein dela ere (mota, arraza, generoa...), oinarrizko errenta baterantz aurrera eginez, inor atzean gera ez dadin.

  • Fiskalitatea eta gastu publikoa bat etorriko dira birbanaketa justu batekin eta ingurumena babesteko eta deskarbonizatzeko printzipioekin.

  • Estatu gisa, Hego Globaleko herrialdeekin eskuratu dugun zor klimatikoa onartzea, nazioarteko finantziazio-funtsei bidezko ekarpen nahikoa eginez, justizia klimatikoaren printzipioen arabera.

  • Energia-trantsizioa azkartzea, erregai fosiletatik %100 energia berriztagarriko eredura igaroz, bidezkoa eta eraginkorra izango dena, emisio kutsatzailerik gabe, autokontsumoaren eta energia banatuaren aldeko apustu garbia eginez eta tarifa-sistema bidezkoak erabiliz.

  • Mugikortasun-eredua aldatzea, ibilgailu pribatuaren erabilera murriztuz eta garraio publikoaren azpiegiturak eta zerbitzuak indartuz, bereziki trenbide konbentzionalarena, bai merkantzientzat bai bidaiarientzat.

  • Elikadura eredua aldatzea sistema agroekologikoetan oinarrituta, gertukoak eta kutsatzaile kimikorik gabekoak izango direnak.

 

#KlimarenAldekoEkimena

 

Manifestua deskargatu

 

Megaproiektu berriztagarrien egungo hedapenaren aurka eta bizitzaren alde

Interes ekonomiko nabarmenak dituzten enpresa handiek, erakundeen laguntzarekin, baliabide naturalak eta landa-ingurunea suntsitzeko proiektuen aldeko apustua egiten jarraitzen dute, krisi Irakurri

Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik!

Larunbat honetan, maiatzaren 20a, ESK-k “Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik!” ekimenak deitutako manifestazioan parte hartuko du, 18.00etan Gasteizko San Anton Irakurri

Munduko Bankuak klima-aldaketa finantzatzen du. Zuen negozioa, gure kolapsoa!

Maiatzaren 23, 24 eta 25ean kaleak hartzera gonbidatzen zaituztegu, Munduko Bankuak klima-aldaketa finantzatzen duela eta bere negozioa gure kolapsoa dela Irakurri

COP26, denbora agortzen ari zaigu, justizia klimatikoa orain!

COP26ko kideei eta estatuko, erkidegoetako eta tokiko gobernuei eskatzen diegu larrialdi klimatikoko adierazpenen erosotasuna alde batera uzteko, eta ekintzara jotzeko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua