Edozein onura fiskal mota arbuiatzen dugu, bai pentsio-funts pribatu indibidualei, bai enplegu-kolektiboei. Mobilizazio egutegi berria aurkezten dugu pentsio publiko duinen alde.

 

 

Gizarte Segurantzako Ministroak Escrivá jaunak, Toledo Itunaren Batzorde Parlamentarioak martxoaren 5ean egindako bileran aurkeztutako proposamenek kezkatzen gaituzte. Bertan azaldu zuen Gobernuak duen asmoa, banakako pentsio-planen desgrabazio fiskala murrizteko, enplegukoen mesedetan (BGAEak/EPSVak). Era berean, proposatu zuen borondatezko erretiro aurreratuak eragozteko, mugatzeko edo desaktibatzeko neurriak bultzatzea, erretiroaren batez besteko adina handitzeko helburuarekin.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak edozein motatako onura fiskalak arbuiatzen ditu, bai, banakako pentsio funts pribatuak, bai enpleguko funts kolektiboak. Eta berresten du Gizarte Segurantzako Sistema Publiko batek bakarrik berma ditzakeela Pentsio Publiko eta duin Unibertsalak eta Sistema horren alde jarraituko du borrokatzen. Hori bermatzeko pentsio guztiak, gutxienez, KPIaren igoera izan beharko lukete eta 1080 euroko gutxieneko pentsioa legez ziurtatu beharko litzateke.

 

Erretiroaren atzerapena

Era berean, pentsioen kostuak murrizteko, erretiro-adina 67 urtera arte luzatzea ez da irten bidea. Erretiro aurreratuei (batez ere inposatuak badira) dagozkien pentsioak murriztuz zigortzea, ez du arazoa konpontzen eta oztopo berri bat ezartzen zaie belaunaldi gazteek lanpostua aurki dezaten.

Hirugarrenez jarraian, EAEko lehendakariak, Urkullu jaunak, uko egin dio EAEko Pentsiodunen Mugimendua hartzeari eta haren aldarrikapenei erantzuteari, EAEko erakundeei eta buru den gobernuari dagozkien eskumenen esparruan. Halaber, esan behar dugu nafarroako Lehendakariari, Txibite Andereari, gauza bera eskatzen diogula.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak zorionak eman dizkie Mugimendu Feministari eta martxoaren 8a aurretik eta 8an ere, duintasun eta borroka eredua eman ziguten emakume guztiei, bereziki mobilizazio horietan parte hartu zuten pentsiodunei.

 

Pentsioen aldeko deialdien egutegia

  • Berretsi egiten dugu astelehenero egiten ditugun elkarretaratzeekin jarraitzea, baita eskualdeko eta probintziako manifestazioekin ere, gure aldarrikapenen defentsan. Baina arduragatik eta osasun agintarien aholkuak jarraituz Asanbladeei proposatzen diegu astelehenetako bilkurak bertan behera ustea Apirilaren 20ra arte. 16an plazetara joango gara informatzeko.

  • Martxoaren 18an manifestazioa eta elkarretaratzea egiteko asmoa enuen Gasteizen Lehendakaritzaren aurrean. Baina koronavirusa kutsatzea ekiditeko, bertan behera uztea erabaki dugu. Horren ordez, prentsaurrekoa egingo dugu bertako ate nagusian, Urkullu jaunak, gutunaren bidez bidali zigun erantzuna, baloratuz.

  • Apirilaren amaieran, beste manifestazio eta elkarretaratze bat egingo dugu Estatuko Parlamentuaren aurrean Legebiltzar taldeekin, Pedro Sánchez, Pablo Iglesias, Magdalena Valerio eta Escrivárekin elkarrizketatuko den ordezkaritza bati lagunduz eta babesa emanez, gure eskaera onartzen badute. Ekimen horretara gonbidatu ditugu Estatuko gainerako herrietako pentsiodunen plataformak, gurekin batera parte har dezaten.

  • Eta EAEn hauteskunde kanpainan, Legebiltzarreko alderdi guztiekin mahai-inguruak egiten saiatuko gara, pentsiodunen mugimenduak gidatuta, gure eskaeren aurrean dituzten proposamenak eta konpromisoak jendaurrean aurkez ditzaten.

 

Amaitu nahi dugu hau adieraziz: gure Osasun Publikoaren defentsa irmoa; gure esker onak eta errekonozimendua osasun-arloko langile guztiei egiten ari zareten lan gogor honengatik.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua

Um cassino on-line que oferece acesso a uma variedade de jogos de azar, incluindo caça-níqueis, roleta, pôquer e muito mais no Go Bet. Registre-se e aproveite a emoção diretamente de sua casa.

 

1.080 euroko gutxieneko pentsioa Nafarroan orain!

Datorren azaroaren 11n Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzera deitzen dugu, Nafarroako erakundeei gutxieneko 1.080 €-ko pentsio baxuak osatzeko konpromisoa Irakurri

Pentsio Sistema Publiko baten aldeko mobilizazioak babesten ditugu

ESK-k Hego Euskal Herriko hiriburuetan maiatzak 13ko deitutako Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazioak babestu ditugu. Irakurri

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren itxialdia eta baraualdiarekin bat

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren itxialdia eta baraualdia babesten dugu, langile klaseak behar dituen pentsioen erreforma exijitzen dugu eta martxoaren 18an Irakurri

Euskal Herriko pentsiodunak: 5 urteko borroka eta lorpenak

Datorren urtarrilaren 16an Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren 5. urteurrena ospatzera animatzen zaitugu. Borrokak darrai! Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua