EAEko 2020. urterako aurrekontuek murrizketa sozialak eragiten dituzte eta, aldi berean, ehunka milioi euro xahutzen dira obra faraonikoetan eta gastu militarrean.

 



Ostiral honetan Gasteizko Parlamentuan Eusko Jaurlaritzak onartuko dituen aurrekontuak direla eta. Antimilitaristak , AHTren kontrakoak eta gizarte eskubideen aldekoak pixoihaletan bildu dira Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean “Murrizketek horrela uzten gaituzte” lelopean.

Ekimen honen helburua gaur onartuko diren aurrekontuetan egindako murrizketak, baita gastu militarra eta AHTren eraikuntza-lanak suposatzen duten diru xahutzea salatzea da.

Ostiral honetan onetsiko diren aurrekontuek murrizketa ugari dituzte gastu sozialerako sailan: Osasunan, etxebizitzan, gizarte-prestazioetan edo hezkuntzan, esaterako.

 

95 miloi € AHTrentzako eta militar industriarentzako

Eredu gisa, azkenengo 8 urteotan DBEren zenbatekoari aplikatu zaion murrizketa. 2020rako, EAJ, PSEk eta Podemos-ek sinatutako akordioa dela medio, DBE legez legokiokeenaren %34 murriztuko da. Murrizketa bereziki mingarria da, milaka familiari, langabeei, lanpostu prekarioak dituztenei eta pentsionistei eragiten baitie.

Pentsio-osagarriari dagokionez, 2020an murrizketa are handiagoa izango da: 254€ gutxiago hilean. Pentsio-osagarria jasotzen duten %26ri eragingo dio: 13.419 familiari. Horietatik, 8.474 emakume dira prestazioaren titularrak, batez ere alargunak.

Gaur egindako mobilizazioaren bidez nabarmendu nahi da Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan gastu sozialerako sailak murrizten diren bitartean, AHT eraikuntza-lanetarako 9’5 milioi € eman direla eta euskal industria militarra bultatzeko (aeronautikoa, batez ere) beste 100 milioi €-ko diru-laguntza.

Bukatzeko, AHTren lanek eta gastu militarrak ez dute gizartearen inolako premiarik konpontzen. Xahutze hutsa da eskola, etxebizitza edo pobrezia eta prekarietatea pairatzeko prestazio gehiago behar dituzten familientzat.

Urtarrilaren 30erako Greba Orrokorrarako arrazoiak soberan daude. Gizarte-eskubideen, pentsioen, lan-baldintzen, eta bizitza duin baten alde.

 

 

Lan, pentsio eta bizitza duina aldarrikatzea, ez da delitua!

2020ko urtarrilaren 30eko grebaren ondoren grebalariek jaso dituzten isunak salatu egiten ditugu. Irakurri

Ertzaintzaren abusuak Basaurin Greba Orokorrean

Salatu egin nahi dugu pasa den urtarrilaren 30ean, Ertzaintzak izan zuen hertsapen-jokabidea eta erabili zuen indarkeria, batez ere Basaurin. Irakurri

Gobernuek eta patronalek aintzat hartu behar dute Greba Orokorraren oihartzuna

Lanuztea oso nabarmena izan da Hego Euskal Herrian, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaiko zein Arabako eta Nafarroako eskualde batzuetan. Mobilizazio Irakurri

Debekuak, isunak eta manifestazio eskubideari trabak

Greba jarraipen oso zabala izaten ari da industrian, ekoizpena geldirik dago enpresa handi askotan eta industrialde ugari itxita dago. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4