Ez da ezer aldatu, eta maiatzan hasitako eskaerei berriro ekiteko premian ikusten gara. Azaroak 15, elkarretaratze zaratatsua egingo dugu 10:00etan Plaza Berrian.

 

 

Joan den maiatzaren 10ean, Gasteizko eta Arabako 20 erakunde sozial eta sindikal baino gehiagok, ESK barne, batzar irekia egin genuen plaza berrian, hirian etxebizitza eskuratzeko egoera aztertzeko. Bertan, 200 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten, eta plaza Berrian kanpaldi bat egin zen, udalak hiriko bizilagunen bizitzarako hain garrantzitsua den gai horretan parte har zezan eskatzeko.

Hilabete batzuk igarota, ikusten dugu ezer ez dela aldatu, eta maiatzan hasitako eskaerei berriro ekiteko premian ikusten gara.

Horretarako, datorren ostiralean, hilak 15, Gasteizko Udaletxeko osoko bilkuran mozio bat aurkeztuko dugu, Gasteizen bizitegi-larrialdia deklaratzeko eta berehala 6 neurri hartzeko eskatzeko.

Mozioa babesteko, elkarretaratze zaratatsua egingo dugu 10etan Plaza Berrian.

 

Etxebizitzaren egoera larriagotu egin da Gasteizen, etxegabetze berrien iragarpenarenkin

Gasteizko udalak etxebizitza eskubidea bermatu gabe jarraitzen du eta desalojo berrien iragarpenarekin egoera are larriago batera bultzatu gaitu. Irakurri

Gasteizko Udalak etxebizitzaren arloan neurririk hartu gabe jarraitzen du

Gasteizko Udalak etxerik gabeko pertsonek merezi duten arreta eskaini gabe jarraitzen du. Egoera jasanezina da. Uztailak 3an asanblada eta kanpaldia Irakurri

Salaketa Eusko Jaurlaritzari, Gasteizen 500 etxebizitza iruzurrez saltzeagatik

Salaketa Eusko Jaurlaritzaren aurka Zabalganako eta Salburuako Vitalquilerreko 500 etxebizitzen iruzurrezko salmenta egiteagatik Catella enpresari. Irakurri

Yolandaren heriotza salatzen dugu

Yolandaren heriotza bezalakoak administrazioek ezkutatu egiten dutela salatzen dugu. Etxerik gabeko pertsonen errealitatea ez dute ikusi eta erakutsi nahi. Are Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3