Urriak 30ean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak elkarretaratze batera dei egiten du EAEko Parlamentuaren aurrean DBSE-ren legearen erreforma deuseztatzeko eskaerarekin.
2020.eko urtarrilean Greba Orokorrarekin batera bukatuko duen mobilizazio kanpaina dela eta urriak 30ean, asteazkenarekin, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak elkarretaratze batera dei egiten du EAEko Parlamentuaren aurrean DBSE-ren legearen erreforma deuseztatzeko eskaerarekin.
Duela hamar urte, Patxi Lopez-ek, garaiko Lehendakaria, RGI-ren murrizketei hasiera eman zion.Geroztik gizarteko pertsona txiroenen kontrako erasoak etengabeko obsesioa izan da EAJ eta PSE-rentzat.
Momentu hauetan bideratzen ari den erreformarekin EAJ eta PSE-k momentu honetan jadanik ezarrita daude murrizketak finkatzea besterik ez dute nahi. Momentu hauetan hilean, 924 euroko izan beharko lukeen prestazioa 660 eurora murriztea nahi dute.
Murrizketa honen helburua batetik gure gizartean egoera okerrenean dauden pertsonen egoera oraindik gehiago larritzea da eta bestetik sistematik kanpo orain baino askoz jende gehiago geratzea da.
Pobreziaren gorakada
Azken urte hauetan non gure herriko aberastasunak handitu baino ez den egin pobreziak, gutxitu beharrean, gora egin du. Egoera honen aurrean EAEko gobernuak ahulenen alde egin beharrean beste behin ere kapitalaren alde egiten du.
Aurrekontuen mugen aitzakiak haien benetako politiken helburua ezkutatu baino ez du nahi. Haien nahia gizarte eta lan prekarietatean oinarritutako eredu ekonomikoa hedatzea baino ez da, gutxiengo baten aberastasuna handituz.
Guzti honengatik ESK sindikatuak, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun beste hainbat eragileekin prekarietatea eta pobreziara zigortu nahi gaituen lege erreforma honen deuseztapenaren alde mobilizatuko gara.
Pobreziarekin bukatuko duen RGI bate alde, erreforma honi ez!
Pobreziaren aurka, aberastasunaren banaketa!
Pobreziari buruzko beste kontaketa bat
EAJk eta PSEk gure gizartean pobreziari eustearen alde egin dute
DBSEaren errefoma honi ez
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5