Hego Euskal Herriko Jubilatuen eta Pentsionisten Mugimenduak bi urte daramatza astero mobilizatzen. Denbora horretan aurrerapen batzuk egin arren, pentsio duinak ez daude bermatuta. Hori dela eta, greba orokorra deitu dugu 2020ko urtarrilean. Pentsioak denon kontua dira.

 

huelga general pensiones greba orokorra pentsioak

 

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren esparruan, ESK sindikatuak urtarrilean Greba Orokor batekin bukatuko duen mobilizazio kanpaina bat plazaratu dugu.

Hego Euskal Herriko pentsionisten mugimenduak bi urte darama astero mobilizatzen pentsio duinenen sistema baten alde eta guztion eskubideak bermatuko dituen lan zein gizarte eredu baten alde. Mugimendu honek, hainbat hilabetetan behin eta berriz argi utzi du guztiz beharrezkoa dela pentsioen auzirik haratago doan mobilizazio baten beharra.

 

Hiru ildo

ESK sindikatuak Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragile sozial eta sindikalekin batera, mugimendu pentsionistarekin bat eginez mobilizazioen ibilbideari hasiera ematearen erronkari ekitea erabaki dugu. Hau hiru ildo nagusietan oinarrituko da:

  • Pentsioen Sistema publiko duin baten defentsa. Gutxienezko pentsioa 1.080€.
  • Enpleguaren duintasunaren alde borroka egitea. 2011 eta 2012.eko lan erreformak deuseztatzea. Gutxienezko soldata 1.200€. Legez 35 ordu lan astero.
  • Eskubide sozialak pertsona guztientzat. Pobreziarekin bukatuko duen RGI baten alde. Zaintza publiko eta unibertsalen sistema baten garapena.

 

Mobilizazioak

2020.eko urtarrilaren bigarren hamabostaldian burutuko den Greba Orokorrerako borroka prozesu honetan hainbat mobilizazio mugarri burutuko ditugu; lehenengoa, non gure indar mobilizatzaileak jarriko ditugun datorren azaroaren 16an izango da. Egun honetan hainbat deialdi luzatuko dira pentsionistekin bat eginez mugimendu feminista eta gazte mugimenduak.

Azaroaren 16an manifestazioak antolatuko dira Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan; esan bezala, Kartak biltzen dituen eragileak hala nola pentsionistak, gazte mugimendua, mugimendu feminista eta sindikatu guztien parte-hartzea espero da ere.

Elkarrekin antolatutako mobilizazio hauen ostean Kartak adostutako hainbat ekintza eta ekitaldi izango dira abenduan eta urtarrilaren lehenengo bi asteetan zehar azkenik Araba, Gipuzkoa, Bizkaian eta Nafarroan egingo den Greba Orokorra izan arte.

 

Manifestua

#2020grebaOrokorra

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua