Ez gaude konforme Gasteizko Udalak udal rokodromoen inguruan egiten ari den kudeaketa. Udal Kirol Zerbitzuak agerian utzi du bere konpromiso eta seriotasunik eza.

 


Argazkia: Diario de Noticias de Álava

 

Sindikatu gisa, beste behin ere, aditzera eman nahi dugu ez gaudela konforme Gasteizko Udalak udal rokodromoen inguruan egiten ari den kudeaketa dela-eta.

Hiru lizitazio hutsik geratu ostean, 2019ko apirilaren 26an, kudeaketa enpresa bati esleitu zaio. Enpresa horrek bere burua aurkeztu du instalazioak 2019ko maiatzaren 1etik 2020ko uztailera arte kudeatzeko. 2019ko maiatzaren 7an instalazioak oraindik ez daude zabalik.

Zein da atzerapenaren arrazoia? Legez, oraindik ezin da udalaren eta enpresaren arteko kontratua formalizatu. Ezin dugu ulertu, denok ezagutzen ditugun arazoak eragin dituen baldintza-agiria aintzat hartuta, zergatik udalak ez duen beharrezkoa den arduraz jardun bai erabiltzaileek, bai langileek, funtzionamenduari dagokionez normaltasuna nolabait berreskuratu dezaten. Horietako asko langabezian daude, zerbitzua abian jartzeko zain. Ez al da arrazoi nahikoa gauzak hobeto planifikatzen saiatzeko?

Atzerapena saihestu ahal zen, are gehiago, udala bezala, pribilegio egoera batean zaudenean eta gertatu ahal dena aurreikusteko gai zarenean. Beraz, hasieratik baldin bazekien zerbitzua maiatzean berrabiaraztea ezinezkoa izango zela, ez zuen informazioarekin jolastu behar eta argi eta garbi eman behar zuen aditzera zerbitzua 2019ko ekainaren 1era arte ez zela egongo erabilgarri.

Berriro ere salatu nahi dugu udal kirol zerbitzuak agerian utzi duen konpromiso eta seriotasunik eza.

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua